2025-12-22
Blog Page 49

Langabeziak behera, prekaritateak gora

Hego Euskal Herrian 136.302 langabetu gutxiago daude duela hilabete zein urtebete baino. Enplegu prekarioa duten langileak, ordea, gero eta gehiago dira, sortzen ari den enpleguaren oinarriak prekarioak baitira.

Egoera zaurgarrian bizi diren kolektiboetan langabezia igo da. Langabetuen erdia baino gehiago, %58,56, emakumeak dira eta 25 urtetik beherakoen artean langabeziak %2,60 egin du gora pasa den urtetik hona. Azpimarratzeko beste datu bat da migratuen %30,27 aurrez enplegurik izan gabekoa dela.

Zerbitzuetan oinarrituriko ekonomiak lan baldintzen prekarizazioa dakar. Apirileko azken egunean 1.074.709 pertsona zeuden erregimen orokorrean afiliatuta Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetean baino 1.632 afiliatu gehiago.

Sektoreei erreparatuz gero, lehen sektorean eta eraikuntzan jaitsi da gehien langabezia, eta, era berean, afiliatuen aldakuntza tasak ere bi sektore horietan egin du gora bereziki (%3,15 eta 4,47, hurrenez hurren). Zerbitzuen sektorean, berriz, 2.558 langabetu gutxiago daude, eta 13.708 afiliatu gehiago. Azken urtean sortutako afiliazioaren %86,95 zerbitzuen sektorean izan da.

Industria sektoreak bizi duen egoerak kezka iturri izaten jarraitzen du. Izan ere, ERTEak aplikatu izanaren ondorioz, ez da benetako egoera azaleratzen, gero eta maizago industria sektoreko enpresen itxieren berri izaten ari garen bitartean, erabatekoak zein partzialak. Egoera hori inpaktu zuzena izaten ari da zenbait eskualdeetan, eta, zalantzarik gabe, industria sektorearen baitan. Hori dela eta, ezinbestekoa da trantsizio ekosozial justua martxan jartzea, zeinak enplegu eskubidearen defentsa oinarri izango duen.

Sortzen ari den enpleguaren oinarriak prekarioak dira

Aurtengo apirilean iazkoan baino 8.397 kontratu gutxiago sinatu dira, eta horietatik %76,29 behin -behinekoak izan dira. Duela urtebete baino 6.025 behin-behineko kontratu gutxiago izan arren, proportzioa igo egin da.

Afiliazioa aztertuz, azken urtean kontratu mugagabeen kopuruak egin du gora bereziki, eta horrek azaltzen du apirilean kontratu gutxiago sinatu izana. Izan ere, aldizkako kontratu finkoen etetea dagoenean, langabezia igo arren, berauek berraktibatzeko ez da kontratu berri bat sinatu beharrik. Beraz, Espainiako Estatuko lan erreformak sabai bikoitza jo du: batetik, kontratu mugagabe eta behin-behinekoen arteko proportzioa zuzendu ezinik dago; eta, bestetik, aldizkako kontratu finkoek ez dute bermatzen egonkortasun laborala.

Jardunaldi partzialean jarduten duten emakume kopurua %25,4an mantentzen da; hau da, 4 emakumetik batek lanaldi partziala du (gizonezkoen artean, %11,5ekoa da). Jardunaldi osoko kontratuen kasuan, alderantzizkoa da proportzioa: emakumeen %56,4 dago jardunaldi osoan, eta gizonen %77,9. Era berean, aldizkako kontratu finkoa dutenen artean,%65,13 emakumea da.

Langabeziak lan merkatuaren adierazle nagusienetarikoa izateari utzi dio, langabezia jaitsi arren, 25 eta 64 urte arteko 2 herritarretatik bat prekaritate egoeran bizi baita, enplegua eduki arren, bizitza duina bermatzeko diru-sarrera nahikorik gabe, eta gero eta lan baldintza prekario eta ezegonkorragoekin. Hori dela eta, hemen bizi eta lan egiten duten langile guztientzat Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzea ezinbestekoa da, lan eta bizi baldintza duinak eskuratzeko.

Ingeteam Indarreko langileek enpresan izandako lan istripu larria salatu dute

Beasaingo Ingeteam Indarreko langileek ordubeteko lanuzte egin dute apirilaren 30ean lankide batek izandako lan istripu larria salatzeko. Langileari elkartasuna adierazi, eta enpresari ahalik eta bizkorren prebentzio neurriak hartzeko exijitu diote.

Hemen duzue Ingeteam Indarreko enpresa batzordearen oharra:

Pasa den asteazkenean, apirilak 30, gure lankideari gertatutako lan istripu larria salatu nahi dugu. Langileari elkartasuna adierazi eta enpresari ahalik eta bizkorren neurriak hartzea exijitzen diogu. Horretarako langileok
besteak beste ordu beteko lanuztea burutu dugu gaur.

Denbora daramagu prebentzioaren alorrean Indarrek duen jarrera salatzen. Azken asteetan hainbat kontzentrazio eta salaketa ekintza burutu ditugu prebentzio neurri eraginkorrak eskatuz, gure iritziz enpresa itxurakeriaz jokatzen ari baita alor honetan ekoizpena segurtasunaren aurretik jarriz oso modu arriskutsuan.

Azken gertakariak arrazoia ematen digu tamalez. Bertan ekoizten den makina bati froga elektrikoak egiten ari zela deskarga handi bat izan du lankideak lesio larriak eraginez. Aurreikusi eta ekidin ziteken istripua da zalantzarik gabe, behar bezalako prebentzio neurriak hartu izan balira. Horregatik, enpresari prebentzioaren alorrean jokabidea aldatu eta behar diren eta behin eta berriz eskatzen gabiltzan neurriak har ditzala eskatzen diogu berriz.

LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16rako EAEko hezkuntza publikoko irakasleen greba erregistratu dute

Maiatzaren 10ean, larunbata, Hezkuntza publikoko hezkuntza komunitateko irakasle, familia, ikasle eta gainontzeko langileak elkartu eta manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuak Donostiako Lurralde Ordezkaritzan elkartu dira gaur, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen greba dinamikaren erregistroa egin eta urtarrilean hasitako greba eta mobilizazio zikloari jarraipena emateko.

Urtarriletik apirilera bitartean, %90eko ordezkaritza duten STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, bederatzi greba egun egin dituzte irakasleek. Orain arte luzatutako proposamenek, bestalde, ez diete erantzun egokirik ematen aldarrikatutako edukiei. Izan ere, eduki, zehaztapen eta bermeak falta direla adierazi dute behin eta berriro. Hala, orain arte egindako greba eta mobilizazio arrakastatsuek segida izango dute beste 5 greba egunekin maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16an.

Gogoratu beharra dago indarrean dagoen irakasleen lan-akordioa 2010ekoa dela, hortaz, 15 urte luze daramatza Eusko Jaurlaritza hura berritu gabe. Aipatzekoa da ere apirilaren 10ean iragarri zituztela maiatzeko grebak, eta ordutik sindikatuek ez dutela Hezkuntza Sailarekin biltzeko deialdirik jaso.

Egindako grebetan, langileek argi eta garbi adierazi diete Hezkuntza Sailari hitzarmena orain eta hemen negoziatzeko beharra, eta sindikatuen aldetik, erabateko prestasuna izan dute beraiekin biltzeko. Baina Hezkuntza Sailak negoziatzeko atea zabalik duela saldu nahi izan badu ere, errealitatea bestelakoa izan da: jarrera itxia, eszenifikazioa, edukirik gabeko bilerak, xantaiak… Ez dituzte negoziatzeko aukerak aprobetxatu, eta blokeoa luzatzen dabiltza. Hitzetatik harago edukiak, zehaztapena eta konkrezioak behar dituzte langileek.

Greba ziklo honetan zehar, mezu argiak helarazi dizkiote Hezkuntza Sailari: gero eta handiagoak diren lan-zamak arintzeko neurri zehatzak adostea, erretiroa hartzeko baldintzak hobetu eta plantillen gazteberritze plana garatzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, eta jaiotza-tasa aitzaki hartuta aldebakarrez erabakitzen ari diren ikastetxe publikoen fusio eta itxieren aurrean enplegu publikoa bermatu eta lanpostuak egonkortzea. Era berean, hezkuntza publikoko sistema osoa euskaldunduko duen hezkuntza politikak abiaraztea, lan-osasuna zaintzea, kalitatezko berdintasun eta hezkidetza plan egonkorrak garatu ahal izateko, baliabide pertsonalak eta hauetarako beharrezkoak diren formakuntzak ezartzea, eta azken urteetan inposatutako atzerapausoak kentzea eskatzen dute.

Ezin ahaztu, irakasleek greba eta manifestazioetan erakutsitako indar erakustaldi horri, familia eta ikasleek antolatutako mobilizazioak gehitu zaizkiola. Izan ere, grebak babestu eta aldarrikapenekin bat egiten duela adierazi du hezkuntza komunitateak. Hala, maiatzaren 10ean, larunbata, denak elkartu eta manifestazioak egingo dituzte EAEko hiru hiriburuetan. Donostian, arratsaldeko 17:00etan, eta
Bilbo eta Gasteizen 18:00etan.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitzea, lan baldintzak hobetzea eta eskola publikoa baliabideez hornitzea.

Garbiñe Aranburu: “Agerian utziko dugu herri honetako langileek gutxieneko soldata propioaren aldeko babesa ematen dutela”

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrari elkarrizketa egin diote Naiz irratian. Aktualitateko hainbat gairi buruz galdetu diote Aranbururi; hala nola, Maiatzaren Leheneko mobilizazioez eta horietan LABek erdigunean jarritako aldarrikapenez, gutxieneko pentsioen eta soldataren gaineko ekimenez; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleen grebez; eta industria politikaz.

LABek soldata eta gutxieneko pentsio propioak eskatu ditu, burujabetza eta justizia soziala lortzeko urrats gisa

Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean zein Tuteran, Baionan (beste sindikatuekin batera) eta Maulen, Euskal Herri osoan hainbat mobilizazio propio egin ditu LABek Maiatzaren Lehen honetan. Confebask-CEN, esplotatzaileak! Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki aurtengo lelotik tiraka, langileen alde tinko eta patronalari buruz gogor agertu da LAB.

Klase harrotasuna eta elkartasuna adierazteko eguna ari da izaten. Bestelako mundu bat “posible eta beharrezko” dela adierazi du Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak Bilbon. Internazionalismoa eta antiinperialismoa aldarrikatuz, Kuba, Palestinar Herria, Sahara eta munduko herriak gogoan izan ditu.

Etengabeko hazkundea defendatzen duen doktrina neoliberalak “porrot” egin duela adierazi du Arroyok: “Euskal elite ekonomikoak globalizazio kapitalista besarkatu du, EAJk eta UPNk industria politikak egiteari utzi zioten, guztia utzi zuten egitasmo enpresarialen esku, eta, orain, kudeatzaile onaren bandera astindu izan duen EAJ ez da gai plan industrial bat egiteko ere”. EAJk Europaren militarizazioaren alde egiten duen “hautu okerra” ere deitoratu du, “bizitzak suntsitzea dakarrelako, krisi ekologikoa azkartuko duelako eta murrizketa sozialak ekarriko dituelako”.

Norabide aldaketa aldarrikatzen du LABek Maiatzaren Lehen honetan. LABeko bozemalearen hitzetan, “Euskal Herriak bakearen, parekidetasunaren, justizia sozialaren eta herri burujabetzaren bidean aurrera egin dezake eta egin behar du, eta burujabetza handiagoaren premia du horretarako; burujabetza handiagoa, hain zuzen ere, enplegua, zaintza eta aberastasuna banatzeko; burujabetza handiagoa, produkzio eta kontsuko eredua aldatzeko; burujabetza handiagoa, bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko; eta burujabetza handiagoa, bertara datozenei harrera egiteko, sarrera ukatzen zaienak edo Europako lege arrazistek kanporatzen dituztenak hartzeko”.

Era berean, euskal langileak zoriondu ditu “Euskal Herrian badagoelako burujabetzaren, eraldaketa sozialaren eta eraldaketa feministaren aldeko esparru zabala”, eta azken urteetako borroka sindikal eta sozialei esker agenda politikoak “gai garrantzitsuak” kokatu direlako: “osasun sistema, zaintza, etxebizitza, pentsioak eta gutxieneko soldata”.

Agenda gai horiekiko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du Arroyok, “ez duelako asmorik sakoneko aldaketarik egiteko, Pradalesek formak aldatu ditu, baina ez funtsa”. Zerga erreforma eta osasun mahaia jarri ditu horren adibide.

LABek hiru lehentasun izango ditu datozen hilabeteetan: zerbitzu publiko sendoak garatzea; industria politika berria abian jartzea eta herritar guztiei oinarrizko diru sarrerak bermatzea, arrakala matxista eta arrazistak ezabatuz.

“Gutxieneko soldata eta pentsio propioen aldekoa langile klasearentzat borroka historikoa da”, esan du Arroyok. “Ez dugu onartuko inor atzean geratzea, bizi baldintza duinak nahi ditugu gure jendearentzat, langile guztientzat, edozein izanik ere sexua, generoa, jatorria, nor bere baldintza edo hautua”.

Borroka horretan “indarrak biderkatzeko” deia egin die euskal langileei. Gutxieneko soldata propioa eta duina lortzeko abiatutako bi bideak gogoratu ditu: bata, negozazio kolektiboaren bidez egin beharrekoa. Gogor hitz egin du patronalaren aurka: “bizkarroien moduan ari dira jokatzen, onurak jaso bai, baina uko egiten diete negoziatzeko duten erantzukizunari.” Ez du LABek patronalaren jarrera ontzat ematen eta soldatak duintzeko borroka sindikala indartzeko deia egin du.

Bigarren bideari erreferentzia eginez, Herri Ekimen Legegileaz aritu da Arroyo, “Langileen Estatutua aldatuz, Hego Euskal Herriko gobernuek gutxieneko soldata ezartzeko eskumena izan dezaten” baita helburua. Horretarako martxan jarritako sinadura bilketa “lau haizetara” zabaltzeko deia egin du, “klase kontzientzia eta elkartasuna aktibatzeko ariketa erraldoia” delako. “Egungo autogobernuaren gabezia handienetako bat da, gutxieneko soldata eta pentsioa legez ezartzeko eskumenik ez izatea”, gaineratu du.

Sindikalismoak jokatu beharreko paperari erreferentzia eginez amaitu du: “Erabaki ahalmenean eta nazio aitortzan urratsak emateko sindikalismo independentistak ekarpena egin behar du”. Hala, soldata eta gutxieneko pentsio propioaren lortzeko lanean jarraituko du LABek, burujabetza eta justizia soziala lortzeko bidean ezinbestekoak direla ulertuta.

Patronala, esplotatzailea!

Maiatzaren Lehenaren testuinguruan Confebasken parte diren enpresak seinalatu ditugu, gutxieneko soldata propioari betoa jarriz patronal horrek langileon esplotazioan sakontzeko hautua egin duelako.

Lehenago edo beranduago, lortuko dugu!

Langileen alde, gutxieneko soldata hemen erabaki!

Maiatzaren Lehena. Igor Arroyo, LABeko koordinatzailea orokorraren interbentzioa

Donald Trump albistegietan azaltzen zaigu, egun batean bai eta bestean ere bai. Gizon harroa da. Klasista. Arrazista. Misoginoa. Depredadorea.

Ordezkatzen duen Inperioa ere halakoxea da: harroa, klasista, arrazista, misoginoa, depredadorea.

Estatu Batuek beren neurrira egindako globalizazio kapitalista inposatu dute kasik mundu osoan. Eroskeriaz batzuetan, indarkeriaz askotan.

Orain, euren nagusitasuna kolokan ikusita, mozorro oro kendu dute. Orain oligarkak dira Gobernuaren bozeramale. Konkista berriekin mehatxu egin dute. Gerra komertzialari ekin diote.

Ez dirudi Estatu Batuen gainbehera baketsua izango denik. Baina Inperioa ahalguztiduna zirudienean bezala, orain ere, mundu berri baten itxaropena hauspotzea, mundu berri baten emagin izatea, dagokigu guri.

Hauxe da Maiatzaren Lehenak urtez urte gogora ekartzen diguna: bestelako mundu bat posible da, bestelako mundu bat beharrezkoa da. Eta guri dagokigu egunez egun mundu berri hori zabaltzea, mundu berri horren emagin izatea.

Badira 80 urte Munduko Federazio Sindikala sortu zenetik. Oztopoak oztopo, 80 urtetako ibilbide borrokalaria aldarrikatzeko eguna da gaur. Klase harrotasuna eta klase elkartasuna adierazteko eguna da gaur. Internazionalismoa eta antiinperialismoa aldarrikatzeko eguna.

Gaur gure bihotzaren zati bat Habanan dago. Eta Kubako Herriarekin batera aldarrikatzen dugu: Amaitu dadila blokeo kriminala!

Gure bihotzaren beste zati bat Gazan dago, Palestinar Herriaren ondoan. Eta aldarrikatzen dugu: amaitu dadila genozidioa!

Askatasuna Palestinarentzat, Kubarentzat, Sahararentzat, munduko herri guztientzat!

——————————–

La élite económica vasca abrazó con entusiasmo la globalización capitalista. Y las instituciones vascas, en manos del PNV y UPN, dejaron de hacer política industrial. Lo fiaron todo a la iniciativa empresarial. Y ahora que Estados Unidos amenaza con aranceles, no son capaces de hacer un plan industrial. Es decir, el partido que durante décadas alardeó de buena gestión, ha tenido que subcontratar el diseño de un plan porque no tiene ninguno.

El PNV apoyó una Unión Europea tutelada por Estados Unidos, apoyó el ingreso en la OTAN, apoyó la guerra en Ucrania. Y ahora que Estados Unidos retira su tutela, el PNV apuesta por la militarización de Europa. El militarismo es un error: destruye la vida, acelera la crisis ecológica y genera recortes sociales.

Nosotros y nosotras nunca aceptamos la tutela de Estados Unidos sobre Europa, por eso le dijimos no a la OTAN en 1986 y no a la Guerra de Ucrania en el 2023.

Nunca confíamos en la doctrina neoliberal del crecimiento perpetuo. Porque sabíamos, porque sabemos, que choca con los límites físicos y biológicos del planeta.

Nunca nos creímos aquello del sueño americano. Porque sabíamos, porque sabemos, que el sueño de una minoría privilegiada conlleva la pesadilla para la mayoría del planeta.

Por eso, ahora, decimos: es hora de cambiar de rumbo. Hay que terminar con la inercia, el seguidismo, la subordinación que han caracterizado la gestión del PNV. Euskal Herria puede y debe transitar hacia un horizonte de paz, de paridad, de justicia social, de soberanía popular.

En estos momentos de cambio, de zozobra, necesitamos más soberanía para proteger a la clase trabajadora. Más soberanía para repartir el empleo, los cuidados, la riqueza. Más soberanía para cambiar nuestro modelo de producción y consumo. Más soberanía para contribuir, desde Euskal Herria, a la construcción de un modelo económico y social que ponga a la vida en el centro.

——————————–

Zorionekoak gara! Zorionekoak gara, Euskal Herrian, badagoelako burujabetzaren, eraldaketa sozialaren, eraldaketa feministaren aldeko esparru zabala.

Zorionekoak gara, azken urteotan borroka sozial eta sindikal ugari izan ditugulako. Horiei esker, agenda politikoan euskal langileontzat garrantzitsuak diren gaiak kokatu ditugu: osasun sistema, zaintza, etxebizitza, pentsioak, gutxieneko soldata.

Agenda politikoan daude, eta hori ona da, baina ez da nahikoa. Borroka egiten jarraitu ezean, ez da egongo sakoneko aldaketarik eremu horietan. Eusko Jaurlaritza berriak ez du asmorik sakoneko aldaketarik egiteko. Pradalesek formak aldatu ditu, baina ez funtsa.

Hori ikusi dugu, behintzat, zerga erreformarekin: EAJ eta PSEk elite ekonomikoen pribilejioei eutsi diete. Hori ikusten ari gara, halaber, osasun mahaian: Jaurlaritzak ez du nahi osasun arloko enpresa pribatuen interesak ukitzerik.

Bada, orain arte egin bezala, borrokaren bidez gure aldarrikapenak bururaino eramango ditugu. Hiru lehentasun ditugu datozen hilabeteei begira.

Lehena: zerbitzu publiko sendoak garatzea, herritar guztiei osasuna, zaintza, hezkuntza eta etxebizitzarako eskubidea bermatzeko.

Bigarrena: industria politika berria abian jartzea, hiru irizpidetan oinarrituta: trantsizio ekosozialaren planifikazioa, esku hartze publikoa eta langileen parte hartzea.

Eta hirugarrena: herritar guztiei oinarrizko diru-sarrerak bermatze, arrakala matxista eta arrazistak ezabatuz.

————————————————-

La lucha por una pensión y por un salario mínimo es una lucha histórica de la clase trabajadora. Es una lucha que entronca con la esencia del sindicalismo: la solidaridad de clase.

Solidaridad de clase es lo que practica semana tras semana el movimiento de pensionsitas de Euskal Herria. Consiguió su propósito inicial, la revalorización de las pensiones. Pero sigue en la calle demandando una pensión míinima digna. ¡Eskerrik asko por vuesto ejemplo!

La lucha por una pensión y por un salario mínimo se basa en una premisa tan simple como contundente: no vamos a permitir que nadie, nadie, se quede atrás. Queremos condiciones de vida dignas para nuestra gente, para el conjunto de la clase trabajadora, sea cual sea el sexo, género, origen, opción o condición.

Y es una lucha que mejora la correlación de fuerzas para el conjunto de la clase trabajadora, puesto que frena la presión patronal a la baja también en aquellos sectores con mejores salarios.

Es una lucha tan importante que hemos decidido doblar la apuesta. No es una sino dos las vías que tenemos en marcha para implementar un salario mínimo propio en Hego Euskal Herria.

La primera es la vía de la negociación colectiva. La Patronal, nerviosa, se ha negado a constituir la mesa de negociación, tanto en Nafarroa como en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Este es el verdadero talante de Confebask. Habla de diálogo pero se niega a negociar sobre una cuestión básica, a pesar de que lo pidan todos los sindicatos, a pesar de que lo pida el Parlamento y el Gobierno Vasco.

Es una burla: Confebask se autoproclama representante único de la parte empresarial, recibe subvenciones, obtiene reconocimiento institucional, obtiene benficios fiscales y… ¿ qué da a cambio? Nada. Ni siquiera se sienta en la mesa. Confebask chupa del bote y luego no cumple con su obligación de negociar. Eso tiene un nombre: parásito. Confebask se comporta como un parásito de la sociedad.

Pues bien, queremos que hoy quede claro, señores y señoras de Confebask: no aceptamos su negativa. Vamos a denunciar su hipocresía. Vamos a luchar por dignificar los salarios en todos los ámbitos. Vamos a reforzar la lucha sindical. Si no quieren taza, ¡tendrán taza y media!

———–

Gainera, badugu bigarren bide bat gutxieneko soldata propioa eta duina lortzeko. Langileen Estatutua aldatu nahi dugu, Hego Euskal Herriko Gobernuek gutxieneko soldata ezartzeko eskumena har dezaten.

Gaur, Maiatzaren Lehena, sinadurak biltzen hasi gara, gure ekimena Legebiltzarretara eramateko. Ahalik eta sinadura gehien behar ditugu, gure ekimenak indarra har dezan. Gaurtik hasita, zabal dadila ekimen hau lau haizetara. Goazen lantokietara, goazen ordezkaritzarik gabeko langileengana, goazen auzoetara, koadriletara.

Sinadura bilketa honek balio bikoitza dauka. Klase kontzientzia eta elkartasuna aktibatzeko ariketa erraldoia da. Eta era berean, burujabetzaren aldeko ariketa ere bada. Egungo autogobernuaren gabezi handienetako bat da, hain zuzen ere, gutxieneko soldata eta pentsioa legez ezartzeko eskumenaren falta.

Aberri Egunaren harira, Euskal Herriaren nazio aitortzan eta erabaki ahalmenean urrats berriak emateko aukera izan dugu hizpide. Guk argi esan dugu eta gaur berriro esango dugu: orain arte egin bezala, sindikalismo independentistak aukera hori gauzatu dadin ekarpena egin behar du.

Nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea behar dugu, Euskal Herria bizi dadin, euskal herritarrok aske izan gaitezen, euskaraz bizi ahal izan dezagun, euskararen aurkako oldarraldiarekin amai dezagun.

Nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea behar dugu, enplegua, zaintza lanak eta aberastasuna banatzeko. Euskal herritar orori bizitza bizigarria bermatzeko.

Euskal Herri osoan mobilizatuko da LAB Maiatzaren Lehenean

Denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eta enplegua, zaintza lanak eta ondasuna banatuko dituen eredu baten alde egingo du sindikatuak Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Tuteran eta Maulen.

Testuinguru global geroz eta konplexuago honetan, eredu aldaketa eragotzi eta zanpaketari eusteko xedez, elite ekonomikoek gerraren estrategiari heldu eta olatu erreakzionarioa hauspotu dute. Horren aurrean, norabide aldaketa aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenean. Izan ere, beste mundu bat, posible ez ezik, beharrezkoa ere badela aldarrikatuko du LABek bihar, eta bestelako mundu horren alde egiteko burujabetzaren beharra mahaigaineratuko du; burujabetza handiagoa enplegua, zaintza lanak eta ondasuna banatzeko; burujabetza handiagoa gure ekoizpen eta kontsumo eredua aldatzeko; eta burujabetza handiagoa bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozial eta ekonomikoa eraikitzeko.

Eredu horretara bidean, hiru eremu lehentasunezkotzat jo ditu aurten LABek: zerbitzu publikoei dagokienez, hamarkadetako politika pribatizatzaileak alboratu eta herritar guztiei osasuna, hezkuntza, zaintza eta etxebizitza bermatzea; industria politikari dagokionez, planifikazioan, esku hartze publikoan eta langileen parte hartzean oinarritutako trantsizio ekosozialerako industria politika garatzea; eta, azkenik, herritar guztiei gutxienek diru-sarrerak bermatzea.

Azken helburu horri lotuta dago, hain justu, aurtengo Maiatzaren Lehenean LABek plazaratuko duen aldarrikapen nagusia: gutxieneko soldata eta pentsio propioak ezartzea. Aberastasuna banatzeko eta langileen arteko arrakalak murrizteko ezinbestekoak diren neurrion aldeko ekimen betean dator aurtengo Maiatzaren Lehena. Izan ere, gutxieneko soldata propioa eta duina lortzeko bidean, bi ekimen martxan ditu euskal gehiengo sindikalak: negoziazio kolektiboaren bidez egin beharrekoa eta berriki martxan jarritako Herri Ekimen Legegilea, Hego Euskal Herriko gobernuek gutxieneko soldata ezartzeko eskumena izan dezaten helburu duena.

LABek dei egin die langile guztiei Euskal Herri osoan egingo dituen mobilizazioetan parte hartzera, eta denon bizitzak erdigunean jarriko duen eredu sozioekonomiko berri bat ozen aldarrikatzera.

LABek hitzarmena sinatu du Matia Fundazioko egoitzetan

Hainbat mobilizaziori eta langileen ekimenari esker, LABek hitzarmen berria du Matia fundazioko helduen egoitzetan. Hitzarmen horri esker, datozen hiru urteetarako soldata igoera lortu da, KPI+1ekoa, eta, bestetik, zaintza eredua eta langileen lan baldintzak hobetzeko zenbait neurri hitzartu dira.

Langileek apirilean egindako batzarretan LABen proposamenari babesa erakutsi zioten, aurrez hainbat mobilizazio egin ondotik.