2026-09-06
HomeEkintza SindikalaIngeteam Indarreko langileek enpresan izandako lan istripu larria salatu dute

Ingeteam Indarreko langileek enpresan izandako lan istripu larria salatu dute

Beasaingo Ingeteam Indarreko langileek ordubeteko lanuzte egin dute apirilaren 30ean lankide batek izandako lan istripu larria salatzeko. Langileari elkartasuna adierazi, eta enpresari ahalik eta bizkorren prebentzio neurriak hartzeko exijitu diote.

Hemen duzue Ingeteam Indarreko enpresa batzordearen oharra:

Pasa den asteazkenean, apirilak 30, gure lankideari gertatutako lan istripu larria salatu nahi dugu. Langileari elkartasuna adierazi eta enpresari ahalik eta bizkorren neurriak hartzea exijitzen diogu. Horretarako langileok
besteak beste ordu beteko lanuztea burutu dugu gaur.

Denbora daramagu prebentzioaren alorrean Indarrek duen jarrera salatzen. Azken asteetan hainbat kontzentrazio eta salaketa ekintza burutu ditugu prebentzio neurri eraginkorrak eskatuz, gure iritziz enpresa itxurakeriaz jokatzen ari baita alor honetan ekoizpena segurtasunaren aurretik jarriz oso modu arriskutsuan.

Azken gertakariak arrazoia ematen digu tamalez. Bertan ekoizten den makina bati froga elektrikoak egiten ari zela deskarga handi bat izan du lankideak lesio larriak eraginez. Aurreikusi eta ekidin ziteken istripua da zalantzarik gabe, behar bezalako prebentzio neurriak hartu izan balira. Horregatik, enpresari prebentzioaren alorrean jokabidea aldatu eta behar diren eta behin eta berriz eskatzen gabiltzan neurriak har ditzala eskatzen diogu berriz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...