2026-01-01
Blog Page 1519

CCOOk eta UGTk bankaren zekenkeriaren aurrean men egin eta sektoreko langileentzat soldatak izoztea onartu dute

Negoziazio mahaitik kanpo adostu duten aurreakordioaren arabera bi urterako izoztuko dituzte soldatak

CCOOk eta UGTk AEB banka patronalarekin lortu duten AURREAKORDIOAREN berri izan eta gero, ezagututako datuen eta horiek izango dituzten ondorio larrien inguruan LEHEN BALORAZIOA egin nahi dugu lerro hauen bidez:

1. ONARTEZINA da banka milioi askoko irabaziak izaten ari den bitartean langileei soldatak izoztu nahi izatea.

2. CCOO eta UGT soldata murrizketen KONPLIZE bihurtzen dira, bankako milaka langileren eros¬-ahalmenaren galera dakarren aurreakordio hau bultzatuz.

3. Bankariek aberasten jarraitzen dute, eskandaluzko ordainsariak jasotzen; goi karguek urtero milioi ugari jasotzen duten bitartean, langileei bi urterako soldatak izoztu nahi izatea onartezina da.

4. Onartezina da, halaber, erabakia ezkutuan adostu izana, mahai negoziatzailetik kanpo, nor eta CCOO izan zenean bilerak “bertan behera” utzi nahi izan zituena. Horrekin erakutsi du CCOOk zein zen bere helburua, alegia, besteok bere asmoen berri ez izatea eta beraz, salatzeko modurik ere ez izatea, akordioa itxi arte.

5. Gero eta ageriagokoa da Euskal Herria esparru izango duen Bankako Hitzarmen baten beharra, ziur gaude marko horretan ez litzatekeela mota honetako akordiorik sinatuko eta bankako langileek geure etorkizuna erabaki ahal izango genukeela, eta ez, orain dugu bezala, patronal zeken baten eta men egiten dioten sindikatuen esku.
Aurreakordioa mahaira eramaten dutenean eta osorik ezagutzen dugunean plantilarentzat izango dituen ondorioak zehaztasunez aztertuko ditu LAB sindikatuak.
 

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 23an

CCOOk eta UGTk bankaren zekenkeriaren aurrean men egin eta sektoreko langileentzat soldatak izoztea onartu dute

0

Negoziazio mahaitik kanpo adostu duten aurreakordioaren arabera bi urterako izoztuko dituzte soldatak.

Kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun!

0

Azken urteetan oso ohikoak zaizkigu zerbitzu publikoak Euskal Herritik kanpora eramatea, jubilazioak ez ordezkatzea, soldata murrizketak, enplegu publikoaren suntsiketa, kaleratzeak, ordezkapenak ez betetzea, osasun zerbitzuetako itxaron zerrendak luzatzea, zerbitzu eta enpresa publikoen pribatizazioak. Hau esatean ezin jakin Nafarroako edota EAEko Mahai Orokorrez ari garen, Ipar Euskal Herriko zerbitzuetaz ari garen, ala Grezia, Portugal, Italia, Kataluniaz, … ari garen.

Ante la Europa del Capital ¡construyamos la Europa Social!

0

Los últimos años estamos sufriendo todo tipo de agresiones en los servicios públicos, su externalización de Euskal Herria, la no reposición de las jubilaciones, reducciones de salarios, destrucción de empleo público, despidos, no sustituciones, alargamientos de listas de espera en servicios sanitarios y privatizaciones de empresas públicas. Al decir esto no podríamos concretar si hablamos de las Mesas Generales de la CAPV o Nafarroa, de lo que sucede en Ipar Euskal Herria o de Grecia, Portugal, Italia, Catalunya…

Europa soziala eraikitzea aldarrikatzeko manifestazioa

0

LABek manifestazioa burutu gaur du Irunen, kapitalaren Europaren aurrean herrien Europa soziala eraikitzea aldarrikatzeko. Aurretik sektore publikoko delegatuek batzarra egin dute. Deialdia, FSMren Zerbitzu Publikoetako Europako UISak deitzen duen mobilizazio egunaren baitan kokatzen da. Manifestazioa Nazioarteko zubiraino joan da,  bertan mugaz bi aldetako ordezkari sindikalak elkartuko direlarik.

 Kapitalaren Europaren aurrean Herrien Europa Soziala eraiki dezagun! 
(Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa 
 Ante la Europa del Capital ¡construyamos la Europa Social!
(Intervención de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB)
 Mobilizazioaren argazkiak

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena arriskuan

0

Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren mahai negoziatzailearen seigarren bilera izan zen. Azken lan erreformak herrialdeko hitzarmenean izan dezakeen ondorioak ikusita, LABetik enplazamendu zuzena luzatu zaio ADEGIri; herrialdeko hitzarmenak Gipuzkoako metaleko langile guztien lan baldintza minimo horien azpitik langilerik ez egotea.

LABek Langabeziaren kontrako 2012rako Planaren itxurakeria salatu du

Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk Langabeziaren kontrako 2012rako plana aurkeztu zuten, Gizarte Eztabaidako Mahaiaren fruitua. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa izango da Plan honen oinarria eta bertara 321,4 milio euro bideratuko dira.

Eusko Jaurlaritzak langile gastuak murrizteko jarraibidea salatzeko elkarretaratzea

LAB eta ELA sindikatuek deituta, bihar Eusko Jaurlaritzako administrazio orokorreko Lakuako langileek elkarretaratzea egingo dute Lakuako egoitzaren atarian Jaurlaritzak atera berri duen langile-gastuak murrizteko neurrien jarraibidea salatzeko eta zerbitzu publikoak babesteko.