ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta horiekin batera irailaren 26rako greba orokorra deitua duten eragile sozialek Irailaren 22an Hegoaldeko lau hiriburuetan murrizketen aurka mobilizazioak egingo direla aurreratu dute gaur Bilbon. Honekin batera, greba eguna eta Euskal Herrian inposatu nahi dizkiguten murrizketei aurre egiteko irailaren 26an kalera ateratzearen garrantzia gogoratu nahi izan dute. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek, besteak beste, Madrildik inposatu nahi dizkiguten erabakien kontra "dugun indar guztia jarriko dugula" adierazi du.
Prentsaurrekoan sindikatu eta eragile sozialek Rajoyren gobernuak inposatu nahi dituen neurri basatien aurreko irakurketa eta grebarako arrazoiak jasotzen dituen testu bateratu bat irakurri dute.

