2026-10-15
HomeI26 - Greba OrokorraGreba erregistroaGreba Orokorraren deialdiaren eskaera aurkeztu da gaur Bilbon

Greba Orokorraren deialdiaren eskaera aurkeztu da gaur Bilbon

ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuetako ordezkariek eta hainbat eragile sozialetakoek datorren irailaren 26ko Greba Orokorraren deialdiaren eskaera aurkeztuko dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Nafarroari begirako greba deialdia bihar errejistratuko dute Iruñean sindikatu eta eragileek.

Previous article
Next article

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.

Maiatzetik gaur arte izan diren 14 lan heriotza berri azaleratu ditugu, datu ofizialetan ezkutatuta zeudenak

Azaleratutako datu berriek 60 hildakotan kokatu dute 2026ko kontagailua, eta, hala, azken urteetako datu lazgarriak berretsi dira.

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.