2024-03-29
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraIrailaren 26ko grebaren deitzaileek mobilizazio berriak iragarri dituzte irailaren 22rako

Irailaren 26ko grebaren deitzaileek mobilizazio berriak iragarri dituzte irailaren 22rako

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta horiekin batera irailaren 26rako greba orokorra deitua duten eragile sozialek Irailaren 22an Hegoaldeko lau hiriburuetan murrizketen aurka mobilizazioak egingo direla aurreratu dute gaur Bilbon.  Honekin batera, greba eguna eta Euskal Herrian inposatu nahi dizkiguten murrizketei aurre egiteko irailaren 26an kalera ateratzearen garrantzia gogoratu nahi izan dute. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek, besteak beste, Madrildik inposatu nahi dizkiguten erabakien kontra "dugun indar guztia jarriko dugula" adierazi du.

Prentsaurrekoan sindikatu eta eragile sozialek Rajoyren gobernuak inposatu nahi dituen neurri basatien aurreko irakurketa eta grebarako arrazoiak jasotzen dituen testu bateratu bat irakurri dute.

Euskal Herrian
Murrizketarik EZ!
EUSKARA 
100.000 milioi euro bankuak onbideratzeko. 100.000 milioi euro herritarrei ordainarazi nahi dizkietenak. Madril, EAE eta Nafarroako gobernuek krisiaren erantzuleak saritzen jarraitzen dute, herritarren gehiengoa zigortzen duten bitartean.

Rajoyren gobernuak inposatu nahi dituen murrizketa eta neurri basatien artean gure eskubide sozial eta laboralen lapurreta berri bat da: prestazioak murrizten dira eta langabeziako laguntzak kendu nahi dituzte, BEZa igotzen dute, sektore publikoa pribatizatu, osasungintzan berrordainketa ezarri, enplegua suntsitu, menpekotasuna duten pertsonak bertan behera utzi… eta guzti hau helburu bakarrarekin: gu geu izatea sartu gaituzten zuloa estaliko dugunak, boteretsuenek dirua pilatzen jarraitzen duten bitartean, dibidenduak banatzen, zerga-ordainketari ihes egiten eta eurek sortu duten zor publikoarekin espekulatzen.

Inoiz ikusi den iruzurrik handienaren aurrean gaude. Bankuei emateko diru publikoa dagoen bitartean krisiak jarraitu egingo du. Merkatuak lasaitzeko aitzakiapean “behar duten banku guztiak salbatzeko beharrezko den diru guztia egongo dela” dioten politikoak dauden artean, ez da krisitik irtetzerik egongo, ez justizia, ez demokraziarik.

Pobreziara kondenatzen gaituzte basatiki, guzti-guztiok, baina batez ere kolektiborik zaurgarri eta prekarizatuenak: gazteak, emakumeak, pentsiodunak, etorkinak, desgaitasuna duten pertsonak eta guraso bakarreko familiak. Ez da egia hau dela bide posible bakarra. Hau da aukeratu duten bidea, egiten ari direnaren jakitun eta kontziente izanda: lan eta genero esplotaziozko bidea, prekarietate sozial eta diskriminaziozkoa.
Beharrezko sakrifizioez hitz egiten diguten gobernuak ez dira ari kapitala inolango sakrifiziotara behartzen. Guztiz kontrakoa, ekonomiatik kontrol politiko eta sozial oro ari dira ezabatzen, kapital hori izan dadin momentu guztietan bere mesedetan zer egin erabakiko duena.

Egun Gasteiz zein Iruñean gobernatzen ari direnak beharrezko laguntzaile dira iruzur erraldoi honetarako. Kapital finantzieroaren esku utzi dituzte gure herriko politika eta trukean, behin eta berriro, Madrildik exijitzen dituzten murrizketa guztiak inposatzen dituzte. Baina badira baita bertoko murrizketak, diru sarrerak bermatzeko errenta EAEn eta oinarrizko errenta Nafarroan.

Bada ordua EUSKAL HERRIAN beste eredu baten aldeko egiteko. Gizarte parte-hartzean oinarritutako eredua eta ez banka eta multinazionalen agindutara. Aberastasuna eta lan produktibo eta erreproduktiboaren bidezko banaketan oinarrituko dena. Zerbitzu publikoak benetan publikoak, unibertsalak eta doakoak eta baldintza duinetan bizi ahal izatea bermatuko duen babes soziala izango dituen eredua. Azken finean, ekonomia pertsonen zerbitzura eta ez merkatuen zerbitzura jarriko duen eredua.

Bada ordua Euskal Herriko instituzioek planto egiteko. Bada ordua Madriletik inposatu nahi diguten diktadura ekonomikoaren aurrean planto egiteko. Bada ordua HEMEN, Euskal Herrian, murrizketa eta neurri antisozialak APLIKATUKO EZ DIRELA esateko, horrela eskatu eta argi utzi duelako gehiengo sozialak mobilizazio ugari eta greba orokorren bidez eta horrela oihukatu eta exijituko dugulako irailaren 26an.

CASTELLANO
100.000 millones de euros para sanear los bancos. 100.000 millones de euros que pretenden hacer pagar a la población. Los gobiernos de Madrid, de la CAPV y de Nafarroa, siguen premiando a los responsables de la crisis, mientras continúan castigando a la mayoría social.

Entre los diferentes paquetes de recortes y medidas brutales que el gobierno de Rajoy quiere imponer, es un nuevo robo de nuestros derechos sociales y laborales: se reducen las prestaciones y pretenden eliminar los subsidios por desempleo, se sube el IVA, se privatiza el sector público, se aplica el repago sanitario, se destruye empleo, se deja en la estacada a las personas dependientes… y todo esto con un único objetivo: que seamos nosotras y nosotros quienes tapemos el agujero en el que nos han metido, mientras los más poderosos siguen amontonando dinero, siguen repartiendo dividendos, evadiendo impuestos y especulando con la deuda pública que ellos han generado.

Es la mayor farsa, el mayor fraude que nunca se haya visto. Mientras haya dinero público para entregar a los bancos continuará la crisis. Mientras haya políticos que, con la excusa de tranquilizar a los mercados digan que “habrá todo el dinero necesario para salvar a los bancos que lo necesiten”, no habrá salida a la crisis que valga, ni justicia, ni democracia.

Nos están condenando brutalmente a la pobreza, a todas y todos, pero sobre todo a los colectivos más vulnerables y precarizados: las personas jóvenes, mujeres, personas pensionistas, migrantes, personas con discapacidad y hogares monomarentales. No es cierto que éste sea el único camino posible. Es el camino que han elegido, a sabiendas y conscientes de lo que están haciendo: un camino de explotación laboral y de género, de precariedad social y de discriminación.

Porque los gobiernos que nos hablan de sacrificios necesarios, no están obligando a ningún tipo de sacrificio al capital. Al contrario, están eliminando todo tipo de control político y social de la economía, para que sea ése capital el que decida lo que hay que hacer en cada momento en su propio beneficio.

Quienes hoy gobiernan en Gasteiz o Iruñea, son los colaboradores necesarios para este fraude a gran escala. Han puesto a disposición del capital financiero las políticas y los recursos públicos de nuestro pueblo, y a cambio, una y otra vez, se aplican en imponernos todos y cada uno de los recortes exigidos por Madrid. Pero también hay recortes propios, como es el caso de la renta de garantía de ingresos en la CAPV y la renta básica en Nafarroa.

Es hora de que en EUSKAL HERRIA se apueste por otro modelo. Un modelo basado en la participación social y no a las órdenes de la banca y las multinacionales. Un modelo basado en el reparto justo de la riqueza y el trabajo productivo y reproductivo. Un modelo en que los servicios públicos sean realmente públicos, universales y gratuitos y una protección social que garantice poder llevar adelante una vida en condiciones dignas. En definitiva, un modelo donde la economía esté al servicio de las personas y no al servicio de los mercados.

Es hora de que las instituciones de Euskal Herria se planten. Es hora de que se planten ante la dictadura económica que nos quieren imponer desde Madrid. Es hora de que se diga que AQUÍ, en Euskal Herria, NO SE VAN A APLICAR ni esos recortes ni esas medidas antisociales, porque así se lo ha reclamado y se lo ha dejado claro la mayoría social mediante múltiples movilizaciones y huelgas generales y porque así lo vamos a gritar y exigir el día 26 de septiembre.


 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.