2025-12-25
Blog Page 1505

Aurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari

0

Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da. Zortzi urte pasa ondoren 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa, Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz. Sindikatuek behin eta berriro aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaerek ez dute erantzunik jaso Hezkuntza Saileko sailburua den Isabel Celáarengandik. Gaur sektorean %87ko ordezkaritza dugun LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuok berriro eskaera luzatzen diogu, aurreakordioaren garapena exijituz.

Hezkuntza sailari mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu die LAB-ELA eta STEE-EILASek

0

Pasadan ostiralean Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen %87ko ordezkaritza duten LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuek berriro ere aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu zioten Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailari. Sektorean indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da eta 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz.


Zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen garapenerako akordioa sinatu da Donostiako udalean

Marxoaren 19an Donostiako Udalak, Langileen Batzordeak, langileen ordezkarien gehiengoren babesarekin, 2012rako Donostiako udal langileen lan baldintzei dagozkien negoziatutako akordioak jasotzen dituen idatzia aurkeztu zuen. LABek proposamena aztertu du eta gero, positiboki baloratzen ditugu bai akordioa bera baita atal bakoitza ere.

16 egun eta gero Konecta BTO enpresako LABeko 2 delegatuek gose grebari amaiera eman diote

0

Irantzu Llamosas eta Leire Sainz-Ezkerrak, LABeko delegatuak Konecta BTO enpresan, Iberdrolako azpikontratako enpleguen defentsan hasitako gose grebari amaiera eman zioten pasadan larunbatean; LAB, EHNE, ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba y gazte independentistak enkarterriko egoera sozioekonomiko larria salatzeko antolatutako manifestazio egunean.

Irantzu eta Leirek oso harro agertu ziren jasotako atxikimendu ugariengatik eta beraien ekimenak enkarterrian piztu duen langile borrokagatik. Langileon eskubideen defentsan datorren martxoaren 29ko greba orokorrak duen garrantzia ere azpimarratu zuten.

LAB apuesta por una integración de Banca Cívica con Kutxabank

Para LAB siempre ha sido prioritario que las alianzas de Caja Navarra hubiesen sido con el resto de Cajas Vascas. Desde la fundación de la Federación Vasconavarra de Cajas de Ahorro, Caja Navarra ha estado presente y es ahí donde debían haberse iniciado las alianzas y las posibles fusiones.

Incoesa quiere despedir a 7 trabajadores con la nueva reformas laboral

0

La empresa situada en Igorre y dirigida por su fundador Higinio Arteta a decidido despedir a 7 trabajadores. A principios de esta semana se les comunicó a los 7 trabajadores que sus contratos serán rescindidos el día dos de abril en aplicación a la nueva reforma, por causas objetivas y con una indemnización de 20 días por año. 

Gure eskubideen defentsan LAB sindikatuak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko bulegoak okupatu ditu

0

LAB sindikatuak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Donostian duen bulegoa okupatu du lan erreformari ezetza emateko eta Euskal Herriko langileok hemen bizi eta hemen erabaki nahi dugula aldarrikatzeko. Sindikatuko bi ordezkarik lan erreformaren aurkako argudioak errejistratu dituzten bertan. 

Greba orokorraren deialdiak 1000 enpresa komite baino gehiagoren atxikimendua jaso du jada

0

Greba orokorreko deitzaileek martxoaren 29ko mobilizazioekin bat egiten duten enpresa komiteen zerrenda aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Honekin batera Euskal langileriari eta jendarteari eskerrak eman nahi izan diete, hiru urtetan hiru greba orokor egin eta gero, honek suposatzen duen esfortzu eta lanarekin, laugarren deialdi baten aurrean erakusten ari diren determinazioagatik.