2025-07-15
HomeI26 - Greba OrokorraNazioarteaIrailaren 26ko Greziako eta Euskal Herriko greba deialdiak direla eta PAME eta...

Irailaren 26ko Greziako eta Euskal Herriko greba deialdiak direla eta PAME eta LABen komunikatua

Grezian eta Euskal Herrian 2012ko irailean

«Europako langile klasea, bai Grezian eta bai Euskal Herrian eta bai gainontzeko Europako herrietan egungo sistema kapitalistaren zigortuena izaten ari da. Krisi kapitalista sakontzen ari da, eta kapital transnazionalaren zerbitzura dauden gobernuak, gero eta basatiagoak diren neurriak hartzen ari dira langile klasearen eta gainontzeko herri sektoreen aurka. Murrizketa sozialen, eskubide laboral eta sindikalen murrizketen, soldaten murrizketen azken helburua lan esku merkea inolako eskubiderik gabe lortzea da, era berean, enpresa pribatuen irabazte maximoa bermatzeko sektore publikoa guztiz desegitea, ekimen pribatuari gero eta merkatu kota gehiago eta berriak eskaintzea, horrela osasuna eta hezkuntza bezalako eremuak negozio eta etekin pribaturako iturri bilakatuz…
Egoera honen aurrean, agerikoa da ezinbestekoa eta beharrezkoa dela europear langile klasearentzat eta gainontzeko herri sektoreentzat Europar Batasuneko gobernu ezberdinak troikaren aginduetara hartzen ari diren neurri antisozialen eta langileen aurkakoen aurrean mobilizatzea eta jaikitzea.

Beharrezkoa da era berean, klase sindikalismoa bultzatzea, borroka bere identitate ikur nagusi duen sindikalgintza bultzatzea eta sindikalismo itunzalearen eredua eta Europan azken urteetan gehien izan den amore ematen duen sindikalismoa baztertzea, beronek langile klasea desideologizatu du, eta “elkarrizketa soziala”ren bitartez, kapitalismoari “giza itxura” ematen saiatu da, berau argi eta garbi ezinezkoa dela erakutsi da.

Langile klaseak kalera irten behar dugu, eta gure eskubideen alde borrokatu. Hori dela eta, beste eragile batzuekin batera PAMEk eta LABek greba orokorretarako deiak luzatzen ditu Grezia eta Euskal Herrian hurrengo irailaren 26rako gure herrietan eta Europa osoan ezartzen ari diren neurri antisozialeei eta langileen aurkako neurriei aurka egiteko. Langile klasea bere etorkizunaren jabe izan behar da. Europar langileei eta klase sindikatuei dei egiten diegu egun horretan mobiliza daitezen.

Era berean, Europako klase sindikatuei, urriak 3rako Munduko Federazio Sindikalak (MFS-FSM) egun horretarako deituta duen mobilizazio eguna jarrai dezaten dei egiten diegu.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eusko Jaurlaritzak proposatutako gutxieneko soldata ez da nahikoa; Euskal Herriak bere gutxieneko soldata propioa behar du, duina eta langile guztientzat izango dena

Gaur jakin dugunez, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldata propioaren inguruko azterketa bat aurkeztu du elkarrizketa sozialeko mahaian. ELA eta LAB sindikatuok ez dugu marko horretan...

Pasaiako etxez etxeko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren jarrera salatzeko

Pasaiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren jarrera salatzeko. Hilebeteetako negoziazioen ondoren, Pasaiako Udalak langileen lan baldintzak hobetzeko asmoa azaldu du,...

LABek Hezkuntza publikoan Jaurlaritzaren bete gabekoak salatu ditu

Hurrengo ikasturtea baliabide nahikorik gabe hasiko da hezkuntza publikoan.