2026-10-11
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraBihar manifestazioak Bilbo, Gasteiz eta Donostian murrizketen aurka eta eskubide laboral eta...

Bihar manifestazioak Bilbo, Gasteiz eta Donostian murrizketen aurka eta eskubide laboral eta sozialen alde

Murrizketen 
aurka
 eta 
eskubide 
laboralen 
eta 
sozialen 
alde
 irailaren 
26ko 
GREBA
 OROKORRA 
deitu
 duten
 eragile 
sindikal 
eta 
sozialek
manifestazioak
 antolatu
 dituzte 
biharko Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Bilbokoa Jesusen
Bihotzatik 
abiatuko da 17:30etan, Donostiakoa Bulebarretik 17:30etan eta Gasteizkoa Andra 
Mari 
Zuriaren 
plazatik
 19:00etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...