Aurreko urriaren 30ean Ulibarri euskaltegiko 5 langile kaleratuak izan ziren eta aurtengo ikasturtean beste 13 langileri ez zaie kontraturik egin. Euskaltegiaren aldetik oraindik ez da egon negoziatzeko asmorik, eta horren aurrean, gaur, abenduak 5 (kontziliaketa saioa egin den egunean), langileek lanuztea eta konzentrazio zaratatsua egin dute.
Wert-en ekinbidearen aurrean erasoak tamainako herri erantzuna behar du
1982. urtetik 12. lege organikoa. Urte guzti hauetan legeak lege eta oztopoak oztopo, Hego Euskal Herrian hezkuntzaz hainbat gairen inguruan adostasun zabalak eraiki ditugu: euskarazko irakaskuntzaren inguruan, ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen proposamenaren inguruan, curriculumaren inguruan; baita ere eskola inklusibo, integratzaile, eta konpentsatzailearen kontzeptuen gainean, eskola kohesio sozialerako ezinbesteko tresnatzat jotzen baitugu hezkuntza eragileok. Orain PPk bere neurriko hezkuntza ezarri nahi du, bere ideologia neoliberal, klasista, elitista, neofrankistaren araberakoa.
LAB ere badoa, «Euskal Herriak #Independentzia» aldarri, Independentistak Sareak abenduaren 6rako antolatutako ekitaldietara
LAB sindikatuak bat egin nahi du Independentistak Sareak, independentzia aldarri, datorren abenduaren 6an Durangon deitu duen Martxa Berdearekin. Bagoaz, Euskal Herriak independetzia lelopean antolatutako egitarauaren baitan arratsaldeko 17.00etan Landako gunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei eta herritarrei, orohar.
El paro registrado en Hego Euskal Herria aumentó en 3.847 personas durante el mes de noviembre
Este incremento eleva a un total de 222.918 personas la cifra oficial de paro registrado, es decir un 1,8% más que el mes anterior. Ante esta situación para LAB la única respuesta eficaz consiste en impulsar un proceso de cambio político y social, con un frente amplio entre los agentes políticos, sindicales y sociales que compartamos dicho objetivo.
Arabako Osakidetzako biltegien pribatizazioa gelditu izana poztekoa da
Julian Pérez Gilek gidatzen duen Osakidetzako jarduneko Zuzendaritzak erabaki berri du "Arabako bilketa eta horniketako plataforma logistikoa" deiturikoa momentuz ez burutzea. Egitasmo honen helburua Osakidetzak lurralde honetan dauzkan biltegien pribatizazioa baino ez da, beti ere orain arte osasun publikoa negozio bihurtzeko jorraturiko bideari jarriki.

