La central sindical vasca LAB felicita al Pueblo de Venezuela por el ejemplar proceso democrático llevado a cabo en el citado país. Felicitamos igualmente al pueblo venezolano, a su clase trabajadora y a sus clases populares, que han apostado por reforzar el proceso bolivariano y por ahondar en el mismo volviendo a elegir al presidente Hugo Chávez.
LABek salaketa berri bat jarri du Lan Ikuskaritzan Smurfit enpresaren jarrera salatzeko
Iurretako Smurfit Nervión S.A-n LABen kontrako jazarpen sindikala, ez da kontu berria, aspaldikoa da, baina bereziki azkeneko hauteskunde sindikaletatik, egoera asko okertu da, jasaingaintza bilakatu delarik.
Epaitegi Gorenak LABi arrazoia eman dio, ikastoletako soldata jaitsieraren aurka egindako helegitean
Gaurko dataz, LABek —beste sindikatuek ere — ikastoletako 2010eko %5eko soldata jaitsieraren kontra aurkeztu genuen demandari Epaitegi Gorenak emandako sententziaren berri jaso dugu. Sententziak langileoi arrazoia ematen digu.
LABek Alestisen bideragarritasun plana salatzen du
Joan den urriaren 4an, hartzekodunen konkurtsoan aurkitzen den Hegazkin arloko eraikuntzan lehen mailakoa (TIR-1) den ALESTIS aerospace enpresak, bideragarritasun-plana aurkeztu zien enpresako komiteei Sevillan. Enpresa honek 11 lantegi ditu Espainian eta Brasilen, eta bertan 1800 pertsona inguruk egiten dute lan.
Osakidetzako Zuzendariak Santiago Ospitalerako aurkezturiko proiektuaren aurkako protesta
Atzo Gasteizko Santiago Ospitalean AUO bateratze-egitasmoaren nondik norakoak emateko hitzaldia burutu zen. Osakidetzako LABeko ordezkariak proiektu honen kontrako jarrera azaltzeko elkarretaratzea egin zuten “Murrizketarik ez! Santiago Ospitalari eutsi!” lemapean.
LABek iniziatiba berriak hartuko ditu negoziazio kolektibo esparrua blindatzeko
Orain arteko bideari segida emateaz gain, LABek iniziatiba berriak hartuko ditu bi norabidetan: erreformaren kontrako borroka lantokietara eramanez eta instituzio zein alderdi politikoen inplikazioa exijituz.
Michelinek EEEa luzatzeko duen asmoa salatu du LABek
Michelin España y Portugal S.A.ko zuzendaritzak gaur irailaren 31ra arte indarrean zen EEEa luzatzeko asmoa duela iragarri du, 2013ko urtarrilaren 31ra arte. Era berean, Lasarten EEEaren aplikazioa 15 lanegun gehiagotan eragin dezakeela esan du.

