2026-08-26
HomeIndustriaMetalgintzaSan Eloy taldeko langileak borrokon bazkide eta gerentziak kolokan jarri dituzten 230...

San Eloy taldeko langileak borrokon bazkide eta gerentziak kolokan jarri dituzten 230 lanposturen defentsan

San Eloy Taldeak bi enpresa dauzka, San Eloy Elorrion eta Iketz Abadiñon. Bazkideek ekainean enpresak finantza egoera oso larrian zeudenaren zurrumurrua zabaldu zuten eta, ordutik, beraien gestio erabakiak direla eta, egoerak nabarmen okerrera besterik ez du egin. Berriki Konkurtsoa eskatu dute bi enpresentzako.
Hilabete hauetan, bazkideek enpresa bien zorra handitu besterik ez dute egin; hornitzaileei ordaintzeari utziz, eta egoera finantzieroa nabarmen okertuz; ondorioz, atzeraezinezko pausuak emanez. Hori aitzakiatzat hartuta eta bazkideek sortutako egoera jasangaitza babesteko, Konkurtsoa eskatu dute bi enpresentzako.

Enpresaren jabeek, konponbide bakarra eman nahi die langileei, bazkideek eta gerentziak sortutako miseriak langileek irentsi ditzatela. Urteetan sortutako aberastasunarekin ihes egin nahi dute.

Enpresa pribatu bati Bideragarritasun Plana egiteko eskatu diote eta emaitza, hain zuzen ere, beraiek marraztu dute; soldatak %25 jaitsi behar direla. Baina bitartean enpresaren etorkizunari bizkar eman diote hornitzaileei ordaintzea utzita.

LABen argi dugu bide bakarra gure eskubideen alde borrokan jarraitzea dela eta, beraz, ezin dugu onartu urte luzetan zehar langileen kontura aberastu diren horiek orain ihes egitea, beraiei dagokie, beraien erantzukizuna da konponbide erreal eta duin bat eskaintzea.

LAB hitz egiteko prest dago, akordiotara iristeko prest gaude, baina ez musu-truk beraien miseriak ordaintzeko prest. Horregatik, mobilizaziotan hasi gara. Larunbatean bertan, urriaren 6an, langileen asanblada batekin batera, Kontzentrazioa egin genuen Elorrioko plazan. Gainera, Duranagon San Fausto jaiak direla eta, egingo ditugun deialdi ezberdinetan parte hartzera deitzen ditugu herritar guztiak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metaleko intersindikala deitu dugu

Negoziazioa erabateko blokeoan dagoenean, sektore osoaren indarra beharrezkoa da.

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.