LABek Rajoyren gobernuak merkataritzan hartutako azken erabakiak baloratu eta bere desadostasuna agertu du gaur Bilbon. EAEko Gobernuari ere, Madriletik inposatu nahi dizkiguten neurriak gelditzeko bere konpetentziak erabil ditzala eskatu dio. Sindikatuak langile eta gizarte osoaren inplikazioaren garrantzia azkimarratu du.
Azken neurrien aurrean Euskal Herriko erosle, merkatari eta langileen frente amankomun bat osatu beharra dago


PPren Gobernuak hartu azken neurriak arlo publikoko langileen aurkako eraso zuzena izateaz gain sektore publiko osoaren kontra doazela salatu du gaur LABek Hego Euskal Herriko hiruburu eta eskualde buruetan. Sindikatuak Euskal Sektore publikoaren defentsa irmoa egiten jarraituko duela jakinarazi du. Burujabetza politiko eta ekonomikoaren alde.