2025-12-23
Blog Page 1424

Garraio publikoa Euskal Herrian kudeatu behar dela aldarrikatu du LABek

0

Administrazio zentralaren menpeko den garraio publikoaren kudeaketa eta defentsa Hego Euskal Herrira ekartzeko beharra aldarrikatu du LAB sindikatuak gaur Sabin Etxearen aurrean.

26 egunetako greba mugagabearen ostean MESAko langileek hitzarmenaren baldintzak blindatzea lortu dute

0

Abenduak 17 zituenean, 26 egunetako greba egin ostean, Mungiako MANUFACTURAS ELECTRICAS, S.A. (MESA) enpresako beharginek aurreakordioa lotu dute enpresarekin.

LABen balorazioa Estatu Mailako Metaleko lehen Hitzarmen Kolektiboa sortzeko Confemetal, CCOO eta UGTk sinatutako akordioaren aurrean

0

Abenduaren 14an, Espainiako metalgintzako patronalak, CONFEMETAL, eta CCOO eta UGT sindikatuek, estatu mailako metalgintzako lehen Hitzarmen Kolektiboa hitzartzeko egiten ari diren bileretan, akordioa lotu dute Metalgintzako Sektorean indarrean dagoen Estatuko Ituna alda dadin.

TS Fundiciones enpresako langileak kontsulta epean adostasunik lortu ezean greba mugagabeari ekingo diote

0

Pasa den Abenduaren 5an T.S. Fundiciones-eko Zuzendaritzak 49 langile kaleratzeko Lan Erregulaziorako Txostena (LET) aurkeztu zion Enpresa Batzordeari. Langileak honen aurrean mobilizazio ezberdinak burutu dituzte eta kontsulta epean adostasunik ez bada lortzen urtarrilaren 8tik aurrera greba mugagabeari ekingo dutela adierazi dute.

Espainiako Auzitegi Gorenak Oarsoaldeko bost gazteren aurka ezarritako espetxe zigorra salatzeko manifestazioa Oreretan

0

Datorren larunbatean, abenduak 23, Eskubide Zibil eta Politikoen herri mugimenduak (ELEAK) manifestazioa deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza gaztei ezarritako sei urte eta sei urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra salatzeko. Manifestazioa Oreretako Zumarditik aterako da "Gure etxeko atea zabalik dute" lemapean.

ELEAK, Komite Internazionalistak eta LABek Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariek espainiar poliziaren eskutik jasandako tratua salatu dute

0

UNETEko nazioarteko departamenduko ordezkaritza osatzen zuten Roger Palacios-ek, Alejandro Marquez-ek eta César Moreno-k Euskal Herrian egon behar ziren egunetan Komite Internazionalistak gonbidatuta bi herrialdietako egungo errealidadeak konpartitzeko. Baina ez ziren inoiz Euskal Herrira ailegatu. Barajaseko aireportuan poliziaren eskuetan hainbat orduz egon eta gero poliziak hiru sindikalista hegazkin batetan sartu zituen eta Venezuelara bueltan bidali zituen.

LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek bat egin dute Urtarrilaren 12ko mobilizazioarekin

LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek euskal preso politikoek bizi duten egoera larriaz ohartarazi, eta hauen giza eskubideak berehala errespetatzeko eskatu diete arduradun politikoei gaur Donostian. Era berean, urtarrilaren 12an Herrirak Bilbon burutuko duen manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu die euskal herritarrei.

«Jatorri anitz, herri bat» dinamikak osasun eskubidea ukatu zaienei laguntzeko telefono zerbitzua jarri du martxan

0

«Jatorri anitz, herri bat» Gipuzkoa mailan aniztasuna eta elkarbizitzaren gaineko dinamika parte hartzailea sustatzeko ekimenak, osasun eskubidea ukatu zaienei eta halako kasuen berri izan dutenei zuzenduriko doako telefono zerbitzua aurkeztu dute gaur Donostian. 24 orduz egongo da erabilgarri, goizetik pertsona batek harrera egingo du eta erantzungailu zerbitzu bat martxan jarriko da arreta osatzeko.

Los problemas generados en la tarjeta BARIK es únicamente responsabilidad del Consorcio de Transportes de Bizkaia

0

El sindicato LAB en Bizkaibus denuncia que el Consorcio de Transportes de Bizkaia está culpabilizando a los conductores de los fallos que se vienen produciendo en el uso de la tarjeta BARIK y responsabiliza de la situación al CTB, dado que es este quien ha contratado el mantenimiento y la corrección de los fallos que se puedan producir a dos empresas fabricantes de las mismas.