Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazte independentistei ezarritako zigorra gogor salatu eta mobilizaziorako deia egiten du LABek.
8 Gazte 6 urteko kartzelara kondenatuak. EZ DIEZAIEGUN UTZI!!
Eleak Mugimenduak deituta mobilizazio ezberdinak burutuko dira 8 donostiar gazteei ezarritako 6 urteko zigorra salatzeko. Gaur, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo da Donostiako Bulevardetik hasita eta bihar, apirilak 9, goizeko 11:30etan agerraldi masiboa egingo da leku berean egoera salatu eta kondenatuei babesa emateko.
«Conversaciones de paz en Colombia» el 9 de abril en Bilbo
Organizado por Marcha Patriótica por la Segunda y Definitiva Independencia de Euskal Herria y la Universidad del País Vasco, el próximo 9 de abril se celebrará un Encuentro-Café Polítco bajo el título «Conversaciones de paz en Colombia. Garantías políticas» en las Aulas de la Experiencia de Bilbo.
Salbuespen neurriekin amaitzeko urrats eta konpromiso berriak eskatu zituzten milaka lagunek Bilbon
(Herrira.org) Herrira mugimenduak deituta, milaka pertsonek hartu zuten parte larunbat arratsaldean Bilbon egindako herri mobilizazioan. Bertan, Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak errepikatu ez daitezen, Herrirak salbuespen neurrien etetea eta konponbidea eta bakearen eraikuntzaren aldeko hautua errepikatu zuen.
Aurreakordio Gipuzkoako gasolindegietan
Gaur, apirilak 5, Gipuzkoako gasolindegietako hitzarmenaren akordioa sinatu da ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta AEGA patronalaren artean. Aurreakordio honek, borondatea izanez gero, inposatutako lan erreformari aurre egitea posible dela erakusten du.

