2024-07-27
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaEnpresa batzordeak dei egiten dio ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzari elkarrizketa eta akordioaren...

Enpresa batzordeak dei egiten dio ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzari elkarrizketa eta akordioaren bidearen alde egin dezan

Alfus FCCko langileek aurrera darraite apirilaren 29an hasitako greba mugagabearekin. Modu honetan aurre egin nahi diote enpresak 18 langile kaleratzeko planteamenduari. Atzo elkarretaratzea egin zuten Alfus enpresaren bezero den MetroBilbao-ko bulegoen aurrean. Gaur, bihar eta etzi ere mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte. 

ALFUS FCC ÁMBITO Bedian kokatuta dago eta garbiketa industrialak burutzen ditu. 64 langile ditu guztira. 2012ko abenduan, ALFUS FCC ÁMBITO S.A.ren barruan gelditu zen.

Langileen ordezkaritzak (LABeko bi delegatu eta ELA eta UGTko bana) hitzarmen kolektiboaren negoziazioa hasi zuen 2011 amaieran. Momentu horretan berregituraketaren beharra mahaigaineratu zuen enpresak. 2012ko ekainean akordioa lortu zen langile guztien batasunari esker. Honako biak ziren akordioaren oinarriak:
– Enpresaren beharrak asetzen zituzten aurrejubilazioak eta sustatutako bajak.
– Hitzarmen kolektiboaren negoziazioari aurre egiteko enpresaren konpromisoa.

2012ko uztailetik 2013ko apirilera zuzendaritzak uko egin dio enpresa-batzordearekin negoziatzeari. Apirilaren 27an FCC ÁMBITO S.A.k enpresa-batzordea elkartu zuen 18 langileren kaleratze kolektiboaren kontsulta-aldia hasteko lan-baldintzetan aldaketa garrantzitsuak inposatzeko: lanaldia luzatzea, soldata jaistea, malgutasuna, ordutegi aldaketa, aldaketak oporrez gozatzean, hau da, Madrildik langileon aurka sukaldatzen ari diren neurrien pakete osoa.

Enpresa batzordeak elkarrizketarako eskaintza egin dio zuzendaritzari. Eskaintza honek banan banan desmontatzen ditu ustez enpresan zituen beharrizanak. Enpresak gure eskaintza mespretxatu du. Hala ere, guk elkarrizketarako gure borondateari eusten diogu eta hemendik dei egiten diogu ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzari elkarrizketaren eta akordioaren bidearen alde egin dezan.

ALFUSeko enpresa batzordeak jakinarazi nahi dio ALFUSeko zuzendaritzari, lankideak kaleratu eta lan-baldintzak larriki kaltetzearen asmoaren aurrean, aurrez aurre izango gaituela eta elkartuta. Lehenago ere esan dugu, badakigu zer den gure eskubideen alde lan egitea. Gainera, Cementos Lemonako kideen duintasuna presente dugu Arratian.

Gure lantokiaren militarizazioa salatu nahi dugu. Hesitu egin dute eta egunean 24 orduz armatutako segurtasuneko kideek babesten dute. Enpresak kontratatutako detektibeen ere grabatu egin gaituzte. Gure lanpostuen aldeko borroka kriminalizatu nahi dute eta etengabeko salaketekin kikildo. Ez dute lortuko.

Onartezina iruditzen zaigu enpresak kaleratze kolektibo hau aurkeztea eta enpresaren asmoa, enplegua suntsitu eta lan-baldintzak okertzea, salatzen dugu. Guztiontzako lana dago ALFUS FCCn. Ez dugu utziko enpresak lehiakortasuna hobetzeko asmoa izatea soldata eta lan-baldintzen kaltetan. Gure apustua argia da: gure enpleguen defentsa baldintza duinetan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

MAIATZAREN 14, 15 eta 16rako IRAGARRITAKO MOBILIZAZIOAK

Maiatzak 14. Elkarretaratzea 11.00etan Alfus FCC enpresa aurrean (Bedia, Ibarra auzoa 20)

Maiatzak 15. Langileek euren gatazkaren berri zabalduko dute Arratia eskualdean

Maiatzak 16. Elkarretaratzea Alfus enpresaren bezero den Sidenorren.
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.