2025-12-24
Blog Page 1379

10.000 lagun baino gehiagok bat egin dute Barcina gobernutik ateratzeko eskariarekin


Larunbatean Barcina Gobernuaren politikek kaltetutako herritar talde batek deituta manifestazioa burutu zen Iruñean. Herriak hitza har dezan manifestariek Barcina Gobernutik atera eta hauteskundeak dei daitezela aldarrikatu zuten.

Zumarragako Arcelor Mittaleko langileen mobilizazioa, hitzarmen duinaren alde eta beren eskubideen defentsan

0

Pasadan ostiralean, ArcelorMittal Zumarragako langileek enpresa komiteak deituta lantegi atarian kontzentrazioa burutu zuten enpresako hitzarmen duin baten alde eta langileen eskubideen defentsa. Gogoan izan behar da, bertan enpresa hitzarmenaren negoziazioa ematen ari dela, soldaten murrizketa eta lanorduen handitzea mahai gainean daudelarik.

Aurreakordio Gipuzkoako gasolindegietan

0

Gaur, apirilak 5, Gipuzkoako gasolindegietako hitzarmenaren akordioa sinatu da ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta AEGA patronalaren artean. Aurreakordio honek, borondatea izanez gero, inposatutako lan erreformari aurre egitea posible dela erakusten du.

Se cumple un mes desde que la plantilla de Fhimasa comenzará una huelga indefinida por un convenio digno

0

La plantilla de Construcciones Fhimasa inicio una huelga indefinida el pasado 5 de marzo tras no obtener ningun resultado despues de 4 meses intentando negociar un convenio de empresa para frenar el impacto de la reforma laboral y de negociación colectiva. 

Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten!

Herrira mugimenduak deituta Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko elkarretaratzeak egin dira gaur herri eta hiriburu ezberdinetan. Ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea. Helburu horrekin, Herrira mugimenduak bihar ere, apirilak 6, herri mobilizazioa deitu du Bilbon arratsaldeko 17:30etan.

ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk bihar Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Nafarroako Kutxaren auzian inplikatutakoen dimisioa ez ezik, gardentasunean, erabakitzeko ahalmenean eta gehiengo langilearen eskubideetan oinarritutako eredu berria sortzea aldarrikatu da bihar, arratsaldeko 18:00etan, Iruñeako Antoniuttitik irtengo den manifestazioan.

Salbuespen neurrien aurka ostiralean eta larunbatean egingo diren herri mobilizazioekin bat egiten du LAB sindikatuak

0

Salbuespen neurrien aurka ostiralean eta larunbatean egingo diren herri mobilizazioarekin bat egiten du LAB sindikatuak, eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal langileei.

Berriro gerta ez dadin salbuespen neurriak eten

0

Salbuespen neurrien aurka ostiralean eta larunbatean egingo diren herri mobilizazioarekin bat egiten du LAB sindikatuak, eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal langileei.

MOBILIZAZIOAK

Bihar, OSTIRALA, apirilak 5, eguerdian elkarretaratzeak Gasteiz (13:00etan Andra Mari Zurian), Bilbo (12:00etan Udaletxearen atarian), Galdakao (13:00etan Udaletxe atarian), Basauri (13:00etan Udaletxe atarian) Iruñea (11:15etan Udaletxe plazan), Baiona (19:00etan Herriko Etxearen aitzinean) eta Donostian (12:00etan Udaletxe atarian).

LARUNBATA, apirilak 6, 17,30etan herri mobilizazioa BILBON, La Casillatik.

Ezer baino lehen, LABek bere elkartasuna eta sostengua helarazi nahi die Xabier Lopez Peñaren familia eta lagunei, momentu latz hauetan.

Fleuryko espetxean, dispertsio politikaren eraginez etxetik 1.000 kilometrora, preso zelarik osasun egoerak okerrera egin eta hamabi egunera hil da Lopez Peña. Senide edo lagun baten heriotzak berez dakarren mina areago, larriago, latzago bihurtzen da, lagun edo senide hori preso denean, lagun edo senide horri salbuespeneko neurriak ezarri zaizkionean, bere egoeraren gaineko isiltasuna eta bisiten oztopatzea eman denean, eta finean, presoarekiko ez ezik bere familiarekiko mendekuzko jokabide ankerra azken muturrera eramana izan denean.

Presoaren egoera familiari ezkutatu izana (ospitalizazioa eman eta 8 egun geroago, espetxeko beste presoen eskutik jakin zuen familiak gertaeren berri), mediku agiri bakar bat ere helarazi ez izana, bisitak eta harremana galarazi izana… Lopez Peñaren heriotzaren inguruko gertaerak ilunak eta oso larriak dira, eta heriotz honen atzean dauden erantzukizun guztiak, politikoak nahiz penalak, argitzea eskatzen dugu.

Jazoera larri honen aurrean, salbuespeneko neurriak eteteko eskatuz Herrirak deitutako mobilizazioekin bat egiten du LABek eta dei egiten die langileei bereziki eta euskal jendarteari orohar, deitutako protestetan parte hartzeko. Astean zehar hainbat herritan egingo diren elkarretaratzeez gain, azpimarratu nahi dugu bereziki, larunbatean Bilboko kaleak hartuko dituen herri mobilizazioa, Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak Eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea, lelopean egingo dena.

Behin ere gertatu behar ez zuketen, baina behin eta berriz errepikatzen diren oinarrizko giza eskubideen urraketak behin betiko amaitzea ezinbestekoa da. Martxoak balantze benetan beltza utzi digu: hildako bi euskal preso (Xabier López Peña eta Angel Figeroa Algortarra), dispertsioak eragindako istripuak (Jabi Martinez presoaren lagunek Jaenetik bueltan izandakoa), presoen kontrako jipioak eta tratu txarrak (azkenak, Oskar Barrerasen eta Arkaitz Bellonek salatutakoak)… Euskal jendarteak konponbidearen alde egiten duen aldarria gero eta ozenagoa den bitartean, Estatuak, espainiarra zein frantziarra, gero eta gorrago agertzen dira exijentzia horren aurrean.

Espetxe politika anker honek (dispertsioa, Parot Doktrina, salbuespen neurriak, osasun eskubidearen ukazioa etab.) sufrimendua dauka oinarri eta irauten duen bitartean atzera bueltarik ez duten ondorio lazgarriak pairatzen jarraituko du euskal jendarteak. Mendekuaz gain, bere oinarrian gatazka politikoari aurre ez egiteko determinazioa ere badago espetxe politika horren funtsean. Gatazkaren konponbiderako presoen aferari ekitea premiazkoa den heinean, Estatua (bata zein bestea) horren jakitun, antzinako errezetetan tematzen da, dagoeneko eutsiezinezkoa den blokeoari helduta.

Herri honek giza eskubide guztien errespetua exijitzen du. Herri honek bake eta konponbiderako bidea behingoz jorratzeko exijitzen du eta, Estatuek exijentzia hori ukatu arren, euskal jendarteak ez du etsiko.

Salbuespen neurriak eten ditzala eskatu diote frantsez estatuari

"Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten" lelopean eta Herrirak deituta, elkarretaratzea burutu da gaur Bilboko Frantsez Kontsulatuaren aurrean euskal errepresaliatuek jasaten dituzten salbuespen neurrien etetea exijituz. Biharko ere herri ezberdinetan mobilizazio ezberdinak daude iragarrita eta larunbatean, apirilak 6, herri mobilizazio nazionala burutuko da Bilbon arratsaldeko 17:30etan.