Euskal Herrian, zerbitzu publikoen kontrako erasoa ez da ezer berririk, sektore publikoa pribatizatzearen bitartez, negozioa egin nahi duten sistema ekonomikoaren eta kudeatzaile politikoen ondorioa baizik.
Osakidetzan ere hala izan da. Pribatizaziora daraman ofentsibak urte luzetako ibilbidea dauka eta PNV eta PSEko administrazioak ditu erantzule moduan. Gogora ekarri behar dugu Azkuna jaunaren figura, Osakidetzan osasun publikoaren pribatizazioaren bultzatzaile amorratua. Hau guztia, ondorio larriekin, zeren eta osasuna negozio bihurtzeaz ari baikara. Azken urteotako murrizketen lasterketa zoro honetan, enplegua eta kontratazioaa izan dira kolpatuenak.

