2026-08-21
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLAB: “Pentsioena auzi politikoa da; Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeako Gobernuak norabide berean...

LAB: “Pentsioena auzi politikoa da; Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeako Gobernuak norabide berean ari dira”

Euskal Herrian aliantza sozial handi bat eraikitzeko deia egiten du LABek, euskal herritarroi pentsio duinak bertan bermatzeko. 

Zapateroren Gobernuak, CCOO eta UGTren zuzendaritzekin batera, 35.000 miloi euroko murrizketa justifikatu zuen bere pentsio-erreformarekin. Orain, PP ren Gobernuak gehitu nahi du beste 32.000 miloi euroko murrizketa, 2014tik 2020ra.

Sinestarazi nahi digute erreforma honen ezinbestekotasuna eta beharra pentsioak jasotzen segitzeko. Noiz eta jakin berri dugunean espainiar Estatuak Bankuei 200.000 milioi euro eman dizkiela, haiek “salbatzeko”.

Behin eta berriz esan izan da krisi hau iruzur handi bat dela, ongi antolatutako lapurketa itzela. Pentsioen auzia, beste gauzen gainetik, auzi politikoa da. Zeintzuk dira lehentasun sozialak? Pentsioetatik kendu banketxeei emateko ala pertsonen eskubideak dira, lehenik eta behin, bermatu behar direnak herritarrok modu duinean bizi ahal izateko?

Begi bistan da noren alde egin duten apustu pentsioak jaisten dituztenek, jendea gero eta txiroago bihurtuz eta pentsio pribatuen negozioa puztuz. Madrileko Gobernua, Gasteizkoa eta Iruñekoa bezalaxe, norabide berean ari dira, Madriletik murrizketak inposatuz eta Euskal Herriari haien gaineko erabakiak hartzea galaraziz. Eta Urkullu eta Barcinaren aldetik, deus ez eginez Euskal Herriko gaurko eta biharko pentsiodunak defenditzeko. Ez dute alternatibarik, ezta egiteko asmorik ere ez, oraintsu PNV eta PSEren arteko itunean ikusi ahal izan dugun bezala. Nola da posible, behin ezagututa pentsiodunek mila miloika euro galduko dituztela, eros-ahalmenaren etengabeko galerarekin, inolako ekimenik hartu ez izana?

LAB sindikatutik dei egiten diegu pentsiodunei, langileei, emakumeei eta gazteei. Madrilek kondenatzen gaitu gero eta pentsio pobreagoak izatera hurrengo hiru hamarkadetan. Horren aurrean, aliantza sozial handi bat behar dugu bertan, Euskal Herrian, gure pentsioak —pentsio duinak— berma ditzagun, haien gainean erabakiz, aberastasunaren banaketan oinarrituta.  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...