Madrilen izan dira (atzo asteartea) Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaoko langileen ordezkariak, eta Madrilen, ozen, hizki handiz (argazkian ikus daitekeen bezala) aldarrikatu dute beste behin ere, Euskal Herriko bi lantegien espedienteen negoziaketak hona ekarri eta lantokika negoziatu daitezen.
LABek Nafarroan 28.189 lanpostu sortzeko proposamena aurkeztu du
LAB sindikatuak gutxienez 28.189 lanposturen sorrera ekarriko lukeen enplegu proposamena aurkeztu du. Proposamenak 4 ardatzetan oinarritzen da: enplegu suntsiketa gelditzean, egiturazko neurriak hartuta enplegua sortzean, enpleguaren kalitatea hobetzean emakumeenganako diskriminazioarekin nahiz prekarietatearekin amaituz eta lan legediaren nahiz enplegu politiken inguruko erabakiak Iruñean hartzeko ahalmena eskuratzean.
LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok Ondarroan gertatutakoa salatu eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu Urtza Alkortari
Lehenik eta behin, gaur goizean Ondarroan gertatutakoa salatu nahi dugu eta Urtza Alkortari eta bere senide eta laguneei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu. Gaur goizean Ertzantzak izandako jokaerak krudelki gogora ekarri dizkigu iraganeko argazkiak. Euskal Herrian, euskal jendartearen eta bertako eragileen gehiengoa aro berri bati ateak irekitzen ari diren bitartean, beste batzuk, Ertzantza-Urkulluren Gobernuak eta Madrilgo Gobernuak iraganeko errezetekin tematuta jarraitzen dute.
Herri asanblada irekiak antolatu ditu Aiaraldeko Plataformak
AIARALDEKO PLATAFORMA osatzen duten eragile sozial eta sindikal ezberdinek otsailean AIARALDEAK PLANTOA NAHI DU lemapean kalean eta enpresetan aurrera eraman zuten kanpainari jarraipena emango diotela iragarri dute. Zentzu horretan datorren maiatzaren 15, 16 eta 17an Maiatzak 30ko Greba Orokorraren inguruko asanblada irekiak antolatu dituzte.
Ikastetxeetako klaustroei LOMCEren aurrean salaketa egiteko proposamena luzatuko die STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek
LOMCE aurreproiektuaren aurrean beste urrats bat eman nahian, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek ikastetxeetako klaustroei LOMCEren aurrean euren salaketa-adierazpena egin dezaten eta Eusko Jaurlaritzari halakorik gauzatuko balitz hemen ez aplikatzeko eskaera egiteko proposamena luzatu die.
Iruñeako Gizarte Segurantzako egoitza inguratu dute aldaketa sozialaren alde
PSOEk erretiro adina 67 urtera atzeratu zuen, Patronala, UGT eta CCOOen babesarekin. Orain PP murrizketa berriekin dator: pentsioak ez birbalorizatzea, erretiroa aurrez hartzeko oztopoak, pentsioen kalkulu sistema berria… Irtenbidea, gizon eta emakume orori pentsio duina bermatuko dion pentsio sistema publiko propioa da. Horren alde Nafarroako sindikatu eta eragileek Gizarte Segurantzako egoitza inguratu zuten atzo.
Despedidas por ser delegadas de LAB
Dos delegadas de LAB han sido despedidas en la empresa Sar Quavitae. La empresa ha decidido llevarlas a sendos juicios. El primero de ellos se ha celebrado hoy 15 de mayo y el próximo será el 20 de mayo en los juzgados Bilbao. El sindicato LAB se ha concentrado para denunciar el despido de las dos compañeras.
Dos miembros del Comité de Empresa de Alfus se encierran en las instalaciones de Bedia
El comité de empresa de ALFUS FCC ÁMBITO, compuesto por dos delegados de LAB, uno de ELA y uno de UGT realiza esta acción pacífica ante la imposición de la Dirección de la empresa de un despido colectivo que dejará en la calle a 16 trabajadores.

