2026-08-20
HomeIndustriaArte GrafikoakLABek ez dio zilegitasunik aitortzen grafikagintzako estatu mailako negoziaziazio mahaiari

LABek ez dio zilegitasunik aitortzen grafikagintzako estatu mailako negoziaziazio mahaiari

Negoziazio kolektiboa euskal esparruaren oinarrizko zutabe da, eta azken lan erreformak berau suntsitu duen arte, negoziazio kolektiboaren egitura herrialdeko hitzarmenen inguruan eraiki da nagusiki. Hitzarmen horien alde egiten du apustu LABek eta zentzu honetan grafikagintza sektoreko estatuko batzorde negoziatzailearen idazkaritzari jakinarazi diogu ez dugula parte hartuko ez mahaiaren osaketan ezta estatun mailako hitzarmenaren negoziazioan ere.

Secretaría de la Comisión Negociadora del Convenio Colectivo Estatal de Artes Gráficas, Manipulados de Papel, Manipulados de Cartón, Editoriales e Industrias Auxiliares delakoak gaur hilak 16 Madrilen osatzekoa den negoziazio mahaian parte hartzeko LAB sindikatuari egindako gonbitearen aurrean, honakoa adierazi nahi dugu:

Aspaldi da LAB sindikatuak Lan Harremanetako Euskal Esparrua aldarrikatzen eta proposatzen duela, gure ekintza sindikalaren eremu natural gisa, gai soziolaboraletan erregulazio propio batekin.

Negoziazio kolektiboa euskal esparruaren oinarrizko zutabe da, eta azken lan erreformak berau suntsitu duen arte, negoziazio kolektiboaren egitura herrialdeko hitzarmenen inguruan eraiki da nagusiki.

Egun, Grafikagintza sektorea Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean da eta hiru herrialdeetan negoziazio kolektiboak bere tokia du. Nafarroan mahaia blokeaturik dago, Bizkaian duela gutxi epai batek hitzarmenaren ultraktibitatea balioaztatu du, eta Gipuzkoan ultraktibiteatea 6 hilabetez luzatzea adostu da, hitzarmen sektoriala negoziatzen jarraitzeko asmoz. Hitzarmen horien alde egiten du apustu LABek, eta beraz, ez diogu zilegitasunik aitortzen estatu mailakoari.

Hori guztia kontuan izanik, grafikagintza sektoreko estatuko batzorde negoziatzailearen idazkaritzari jakinarazi diogu ez dugula parte hartuko ez mahaiaren osaketan ezta estatun mailako hitzarmenaren negoziazioan ere, horren bidez, eta Espainiako sindikatu nagusien eta patronalaren eskutik, herrialdeko hitzarmenaren negoziazioa ahultzea dakarren urratsa emango dutela uste baitugu.  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...