Gaur, hilak 23, elkarte autonomoko Arrantza-Nekazal eskolek kontzentrazioak burutu dituzte (Bermeo eta Pasaiako Nautika eskolak eta Arkaute, Derio eta Zizurkilko nekazal eskolak). Mobilizazioen bigarren astean buru-belarri murgilduta daude zentro hauetako langileak, eta gaurko protestetan langileen %70ak hartu du parte.
Gipuzkoako herritar guztien osasun arreta bermatzeko exigitu diote hainbat eragilek Jaurlaritzari
Gaur, Maiatzak 23an, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako partaide garen, hainbat eragilek Osasun arreta eskubidearen inguruko urraketak salatzeko eta Gipuzkoar guztion osasun eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin dugu Donostia Ospitalaren aurrean. Jatorri anitz, herri bat dinamikako parte hartzaileak talde politikoekin eta osasun zentruetako arduradunekin bildu nahi dute hurrengo egunetan, egoerari irtenbidea aurkitzeko asmoz.
LAB sindikatuak ez du parte hartu gaurko deituta zegoen EAEko Mahai Orokorreko bilkuran
Gaurko, Jaurlaritzak Mahai Orokorreko bilkura berria deituta zeukan, eta bertako gai ordenean 35 orduko lanaldia aldatzen zuen dekretuaren puntua ez zegoen. Pasa den ostiralean gai ordena ezagututa, LABek Jaurlaritzari puntua gai ordenean sartzeko eskatu zion gai ordeneko lehen puntu gisa. Jaurlaritzak erantzunik eman ez duenez, eta gai ordenik aldatu ez duenez, LABek gaurko bilkuran parte ez hartzea erabaki du.
Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean batzarra maiatzaren 25ean Eibarren
Maiatzaren 30eko greba orokorra deitu duten sindikatu eta eragile sindikalek karta soziala eratzeko lehen batzarra datorren larunbatean, maiatzak 25, burutuko dela iragarri eta "Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean, aldaketan parte izan nahi duten eragile guztiei, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan era aktiboan parte hartzeko" deia luzatu die. Lehen batzarra Eibarren egingo da eta bertan gutuna eratzeko metodologia aurkeztuko da. Arratsaldez Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dio jendarteari.
Bilbo 17:30 Jesusen Bihotzean
Donostia 17:30 Bulebarean
Gasteiz 17:30 Andra Zurian
Iruñea: 17:30 Autobus Geltokia
“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bildumak aztertzen duen lurraldetasuna konpartitu eta sakontzeko mintegia maiatzaren 25an Laudion
Orain dela gutxi, Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenburupean. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren maiatzaren 25ean, lurraldetasuna jorratuko duen mintegia egingo da Laudion.

