2026-09-20
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesako langileek lantegia itxi eta langileak kaleratzeko enpresak hartutako erabakia salatu dute

Incoesako langileek lantegia itxi eta langileak kaleratzeko enpresak hartutako erabakia salatu dute

Incoesako langileek, epaitegiaren jakinarazpen ofiziala oraindik jaso ez duten arren, konkurtsoko administratzailearekin izandako azken elkarrizketaren arabera, enpresak langile guztiak kaleratzeko EEEa aurkeztu duela salatu du.

Incoesako langileek, epaitegiaren jakinarazpen ofiziala oraindik jaso ez duten arren, konkurtsoko administratzailearekin izandako azken elkarrizketaren arabera, enpresak langile guztiak kaleratzeko EEEa aurkeztu duela salatu du.

Horrela, Epaitegiak lekualdatzeak baliogabetu eta Aldundiak deslokalizazioaren zehapen- espedientea martxan jarri dutenetik bi aste pasa direnean, Bediako lan zentrorako aurreikusten ziren espektatiba txarrenak baieztatu dira.

Instituzioek eta epaitegiek hartutako azken erabakiek enpresaren plana okertzen zuten arren eta Incoesaren bideragarritasunaren tesia abalatzen duen arren, enpresak langileen eskaera baztertu ei du. Horrela, aktibitate ekonomikoa Bedian mantentzea oinarri duen akordioaren aukera baztertu du.

EEEaren inguruko dokumentazioa heldu eta kontsultarako epealdia zabaltzearen zain dauden honetan, Incoesako langileak euskal instituzioekin harremanetan jarraituko dutela berresten dute. Harreman honen helburua, trafosen fabrikazioa mantentzeko bideragarritasun plan bateratu bat aurkeztea da, enpresak bere erabakia birplanteatu dezan.
 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.