2024-03-02
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaEusko Jaurlaritzak langileak doan eta eskubiderik gabe lortu nahi dituela salatzeko protesta...

Eusko Jaurlaritzak langileak doan eta eskubiderik gabe lortu nahi dituela salatzeko protesta Bilbon

“Gune” plataforman biltzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinek mobilizazioa egingo dute bihar, hilak 28 Bilboko Lanbide bulegoetan, Eusko Jaurlaritzak langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen diren prestazio sozialaren hartzaileak diren herritarrak “komunitatearen mesedetan lanak” egitera behartzea dakarren artikuloa abian jartzeko duen nahia salatzeko.
“Gune” plataforman biltzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinek mobilizazioa egingo dute bihar, hilak 28 Bilboko Lanbide bulegoetan, Eusko Jaurlaritzak langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen diren prestazio sozialaren hartzaileak diren herritarrak “komunitatearen mesedetan lanak” egitera behartzea dakarren artikuloa abian jartzeko duen nahia salatzeko.

“19.1.i bis” de la “Ley 4/2011 de 24 de noviembre de modificación de la Ley de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social” deritzon artikulua berehala abian jartzeko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa salatzeko. Artikulu honek langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen diren prestazio sozialaren hartzaileak diren herritarrak “komunitatearen mesedetan lanak” egitera behartzea dakar.

Kontuan izan behar da programa hau abian jartzean zerbitzu sozialen eremuan milaka enplegu publiko galduko direla, etxez etxeko laguntza programetan edo Menpekotasun Legearen eremuan.

Mobilizazioan eskatuko da langabezian egon eta Lanbidek kudeatutako subsidioen hartzaile diren herritarrentzat prestazio sozial ordezkatzaile izango den proiektu oro bertan behera uztea lehenbailehen.

Ekimen honen bidez praktika horiekiko intsumisio jarrera hartzea sustatu nahi da, eta horrekin batera salatuko da langileak doan eta eskubiderik gabe lortu nahi dituztenak publikoki salatzea. Horrekin batera, programa horietan parte hartzera behartuak izan daitezkeen herritarrei babesa adieraziko zaie.

Deitzaileak: “Gune” plataforma:

ERAGILE SOZIALAK: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada-Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba, M15M.

SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN y CNT.
 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Bidelanen hitzarmen kolektiboa sinatzea #LortuDugu

2023ko urtarrilean hasi zen negoziazioaren ondoren, Bidelan AP8n hitzarmena sinatu dugu 4 urterako, 2023/2026rako, LAB buru duen batzordearen eta Bidelan enpresaren artean.

Zaintza, enplegua eta ondasunaren banaketa aldarrikatu ditugu Gasteizen, Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenean

Ekitaldia egin du LABek Gasteizen, Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenean, Enbor beretik sortuko dira leloarekin. GarbiƱe Aranburu koordinatzaile orokorrak adierazi du 1976 hartan jaio berria zela sindikatua: ā€œHasieratik argi izan genuen gure lekua non zegoen. 76ko martxoaren 3aren parte izan ginen eta LABentzat urtemuga garrantzitsua izaten jarraitzen duā€.

Natra OƱatin aurreakordioa #LortuDugu

Natra OƱatin aurreakordioa lortu dugu. 2022tik hitzarmena berritu gabe pasa eta gero, 2023 osoa negoziatzen egon ondoren, eta enpresaren aldetik mespretxua besterik jaso ez dugun honetan, gaur, 2024ko martxoaren 1ean, aurreakordio bat sinatzera iritsi gara bi aldeak.