Euskal langileriak berriro ere erakutsi du bestelako eredu bat nahi duela eta horren alde borrokatzeko prest dagoela. Hego Euskal Herriko eskualdeetako idazkariak gustora agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin. Horietako lauen hitzak hemen entzuteko aukera duzue.
Jabi Garnika: “Pozik gaude. Aurrera begira frente sozial zabal eta anitz bat aktibatzea da gure asmoa eta jendeak bat egiten du horrekin”
Jabi Garnika, Idazkari Nagusiaren Ondokoak, hitza hartu du gaur goizean, Greba Orokorraren jarraipenaren inguruko balorazioa egiteko. Lehen datuen arabera langile kopuru handi batek egindako deialdiarekin, eta hortik haratago karta sozialaren dinamikarekin, bat egin duela adierazi du. Adibide gisa luzatu ditu Unibertsitateetan azterketa guztiak bertan behera geratzea, %70etik gorako paroa irakaskuntza publikoan edo industrian izen handiko enpresak itxi izana.
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/Kanpainak/m30greba/m30/audioak/LABenLehenOrdukoBalorazioa.mp3{/saudioplayer}
Gasteiz. Lehen datuak
LAB sindikatuak greba eguneko lehen ordu hauetan Gasteizen bildutako parte hartze datuak eta inzidentziak.
Kotxe piketeak Gasteizko Betoño eta Gamarratik
Goizeko 5.30etatik Gamarra eta Betoñoko poligonoan kotxe-piketea egin LAB sindikatuak eta Gamarrako sarrerako rotonda blokeatuta egon da.
Martuteneko 27 poligonoan manifestazioa greba eguna aldarrikatuz eta eskubide sozial eta laboral duinen alde
greba.hackinbadakigu.net.-
LAB eta ELAk deituta manifestazioa egin dute Martuteneko 27 poligonoan greba orokorra dela aldarrikatuz
Donostiako kotxerasen tentsio uneak izan dira
greba.hackinbadakigu.net.-
Goizean tentsio uneak egon dira Donostiako kotxeratzen pikete informatibo, udaltzain eta Ertzaintzaren artean. Momentu hori jasotzen duen bideoa. Beste iturri batzuen arabera piketeen lana oztopatzeaz gain, komunikazio lanetan zeuden pertsonak ere salaketekin mehatxatu dituzte.
Primeros datos de seguimiento de la huelga en Nafarroa
Datos de participación en la huelga de empresas y comarcas de Nafarroa.

