Arratsaldean eskubide laboral eta sozialen alde eta Euskal Herrirako eredu propioa aldarrikatzeko Hego Euskal Herriko herri ezberdinetan izandako mobilizazioak ere oso jendetsuak izan ziren. Mobilizazio amaierako interbentziotan, apirilak 19an gure herrirako alternatiba sozial bat eraikitzeko prozesua bultzatzeko hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu zen. Lehenengo urratsa Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna osatzean kokatu dute greba deitzaileek eta bide horretan dago joan den maiatzak 25ean lan honi hasiera emateko eragile sozial eta sindikal anitzek Eibarren burututako lehenengo asanblada nazionala.
Ainhoa Etxaide: “Bihartik aurrera Gutun Soziala eztabaidatuko dugu. Tresna berri bat langileon Euskal Herriaren alde borrokatzeko”
Eskubide sozial eta laboral duinen alde sindikatu eta eragile sozialek mobilizatzeko deialdiari jarraituz, milaka euskal herritar atera dira gaur kalera Hego Euskal Herriko lau hiribuetan. LABeko idazkari nagusiak Gasteizen hartu du hitza. Besteak beste "borrokak merezi duelako eta gure etorkizunaren jabe izan nahi dugulako" egin duela greba gaur Euskal Herriak aldarrikatu du. Honekin batera, greba hau antolatzeko Euskal Herriko bazter guztietan egoera honek alternatiba duela defendatu duen oro zoriondu nahi izan du.
En Nafarroa el seguimiento del paro ha sido muy superior a las anteriores convocatorias
Valoración de LAB tras conocer los datos ofrecidos por El Gobierno de Navarra sobre el seguimiento del paro en la administración foral en la convocatoria de huelga general celebrada hoy jueves 30 de mayo.
M30 greba orokorrak jarraipen handia izan du
Maiatzaren 30eko greba orokorraren deitzaileek gaurko greba egunaren jarraipen zabala positiboki baloratu eta eguerdian Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Donostian izandako manifestazioetan 90.000 lagunek parte hartu dutela jakinarazi berri dute. Era berean, egunaren balorazioa eta grebaren jarraipen zabala erakusten duten datuak eskaini dituzte.
#M30 greba orokorreko argazkiak
Igor Arroyo: “La Huelga de hoy ha sido un nuevo paso en el proceso de cambio”
Más de 16.000 personas llenan las calles de Iruñea para reivindicar unos derechos sociales y laborales dignos. Cuando la cabeza llegaba al Singular, la cola estaba en Diputación: calle Amaya, Baja Navarra, Conde Olivetto y casi toda la Av. del Ejército llena. 1590 metros de manifestación (datos: sitna), con tres carriles durante casi todo el recorrido: más de 16000 personas. Igor Arroyo, portavoz de LAB en Nafarroa, en su intervención ha fijado los dos objetivos de la clase trabajadora navarra; echar a los corruptos de las instituciones y construir una alternativa popular al modelo corrupto y antisocial que sufrimos.
Gorka Berasategi: “Burujabetzan dago euskal langileok behar dugun irtenbidea”
Gorka Berasategi, Hedapen Idazkariaren hitzetan gaurko grebak argi uzten du “Euskal Herriak benetako emergentzia plana behar duela”. LABen ustez borrokan jarritu behar da, hau delako egoera aldatzeko modu bakarra. Bide honetan bi frente nagusi bereizten ditu, alde batetik lantokietan negoziazio kolektiboaren defentsa irmoa egin eta lan erreformaren kontra barrokatzea eta bestetik beste eredu sozial bat eraikitzeko bidean urratsak ematea.

