Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.
Ekainak 21 eta 28: lanuzte eta mobilizazio egunak
Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.
Ekainaren 21ean mobilizazio konfederala Negoziazio Kolektiboaren alde LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta
LAB sindikatuak atzo egindako agerraldian mobilizazio proposamena helarazi zien gainerako sindikatuei. Planteamendu haren harira, honakoa da LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuon artean adostu duguna: Ekainak 21, greba Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa metalgintzan. Halaber, mobilizazio egun horretan, uztailaren 7an hitzarmena iraungitzen zaien sektore guztien konfluentzia ematea.
LABen politika feminista eraberritzera goaz!
LABek egungo ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berri honi erantzungo dion politika feminista baten beharra aldarrikatu du gaur Donostian. Bide horretan sindikatuko politika feminista eraberritu eta garai berrira egokitzeko erronkari ekingo diola iragarri du. Lan honetan, bihar, ekainak 20, sindikatuko lehen lerroko emakume militante guztieek jardunaldia dute bihar Altsasun.
LABeko hainbat kide Adegiren egoitzan kateatu dira hitzarmenen defentsan
LAB sindikatua Adegiren egoitzaren aurrean izan da gaur goizean herrialdeko hitzarmenen egoera larriaren erantzulea patronalaren inmobilismoa eta blokeoa dela salatzeko. Sindikatuko hainbat kide bulegoen sarreran kateatu dira sektoreko eta enpresetako hitzarmenen defentsan eta langileon eskubideak bermatzeko bide bakarra borroka eta mobilizazioa dela aldarrikatuz.
La UIS del Metal y la Minería denuncia la situación de estos sectores en la Conferencia Internacional de Trabajo de la OIT
El Secretario General de la Unión Internacional de Sindicatos del metal y la minería (UIS MM) y miembro de LAB, Igor Urrutikoetxea, ha intervenido el 18 de junio por la tarde ante el plenario de la Conferencia internacional del Trabajo (CIT) de la Organización Internacional del Trabajo (OIT), que se está celebrando del 5 al 20 de junio en Ginebra (Suiza).
LABek arbuiatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta menpeko jarrera botiken berrordainketa ezartzeko orduan
Berrordainketa honekin langileok %10 gehiago ordaindu beharko dugu botikak erostean, %40tik %50era pasatuz, eta pentsiodunak behartuta egonen dira botiken % 10 ordaintzeko, hau da, hilean 8 eta 18 euro bitarte. Neurri honi azken boladan hartutako beste batzuk gehitu behar zaizkio. Alde batetik, 417 botikei kendutako finantziazioak pertsona heldu eta gaixo kronikoei botiken % 100 ordaintzea ekarri die.

