2026-09-21
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaGipuzkoako Kirol instalakuntza publikoetako langileak hitzarmen sektorialaren alde mobilizatu dira

Gipuzkoako Kirol instalakuntza publikoetako langileak hitzarmen sektorialaren alde mobilizatu dira

Gipuzkoako kirol instalakuntza publikoen lan hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduaren 31n bukatu zen. Azken hilabeteetan ezinezkoa izan da negoziaketan aurrerapausoak ematea eta patronalak idatzi baten bitartez jakinarazi zuen azaroaren 4an ospatu behar zen negoziazio bilerara ez zela azalduko, negoziaketa bertan behera utziz.

Gipuzkoako Udalak azpikontratatutako sektorea da honakoa eta hauek dira, hain zuzen ere, hitzartutako hitzarmen kolektiboaren aplikazioa eta subrogaziorako eskubidea bermatu behar dutenak.

ELA, LAB eta CCOOk adostutako mobilizazioen bitartez, bai enpresei eta bai udaletxeei dei egiten diegu babes gabeko egoera honen aurrean hitzartutako soluzioa aurki dezaten, 2013ko abenduaren 31n hitzarmenaren ultraktibitate legala bukatu daiteke eta.

Azaroaren 20an kiroldegietako langileak beraien lan zentroetan elkartaratu ziren bezala, gaur ostirala hitzarmenaren defentsan Gipuzkoako udaletxeen parean bilkurak egin dituzte, zerbitzuaren arduradun direnez, inplikazioa eskatuz. Abendutik aurrera egoera berdin jarraitzen badu, mobilizazioak gogortu egingo dira.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.