2026-10-02
HomeEkintza SindikalaMobilizazio eguna azaroaren 28an enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan

Mobilizazio eguna azaroaren 28an enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan

LABek mobilizazio eguna deitu du Azaroaren 28rako Hego Euskal Herrian enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren defentsan. Mobilizazioak eskualdeka burutuko dira bertako errealidadeak azalerazteko. Larunbatean, hilak 30, manifestazioa izango da Donostian "Enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan, lan harreman eredu berri baten alde" lelopean.

AZAROAK 28 MOBILIZAZIOAK ESKUALDEKA


ARABA

GASTEIZ

  • 11:00etan mobilizazioa Lakuan (Donostia kalean) eta ondoren giza katea Lanbidera
  • 19:30etan Virgen Blancan.

OION

  • 13:00etan Lanbiden.
  • 19:30etan plazan.

ARAIA

  • Laudio. 10:00etan Delegatuen Batzarra
  • Laudio. 12:00etan Giza Katea
  • Laudio. 19:00etan Lamuza plazan.

AGURAIN

  • 18:30etan mobilizazioa


NAFARROA

IRUÑERRIA

  • 9:00 Sugeak (pikete informatibo ibiltariak) ADMINISTRAZIOAN (LAB). Enplegu publikoaren alde, murrizketarik ez.
  • 9:30 Labrit Frontoia. OSTALARITZAn lan hitzarmen duin baten alde. GIZA-KATEA.
  • 12:00 METALEKO kontzentrazioa Lan Auzitegian.
  • 12:00-16:00 LANUZTEAK Grafikagintzan.
  • 13:30-16:30 LANUZTEAK eta kontzentrazioa LandabenenAnbulantzien herrialdeko htizarmenaren alde eta lan erreformaren aplikazioaren kontra.
  • 12:00-16:00 LANUZTEAK eta kontzentrazioa Merdindadesen lan hitzarmenaren defentsan eta deskuelgearen kontra.

ERDIALDE ERRIBERA

  • Tutera. 9:30 Paseo del Queiles. Negoziazio Kolektiboaren aldeko MOBILIZAZIOA
  • Tutera. 19:30 Plaza de los Fueros. Negoziazio Kolektiboaren aldeko MOBILIZAZIOA
  • Lizarra. 13:30 Gráficas Estella (Lizarra). KONTZENTRAZIOA enpresaren aurrean.
  • Tafalla. 12:00 KONTZENTRAZIOA INEMen aurrean eta gero AUTO KARABANA
  • Tafalla. 19:00 MANIFESTAZIOA Foru enparantzatik

SAKANA

  • Irurtzungo Agrozumos enpresan kontzentrazioa 12:00etan
BIZKAIA

BILBO

  • Kotxe-karabanak goizez, 09:00etatik 10:30etara (Zorroza, Atxuri, San Ignacio, Otxarkoaga eta Miribillatik)
  • 11:00etan kontzentrazioa IFASen “Recortes en sustituciones en el IFAS (Diputación): mayores cargas de trabajo, destrucción de empleo, peor calidad en el servicio”. Ugasko, 3-5 bis (Deustun).
  • Conte Ingles eta Pandan mobilizazioak goizean.
  • 17:00etan Garraio Eskoletakoak elkarretaratzea

DURANGALDEA

  • Kotxe karabanak goizean. Elorrio, Ermua eta Zornotzatik
  • 10:00etan Konzentrazio zaratatsua Iurretako LANBIDE aurrean
  • 12:00etan konzentrazioak Durango, Elorrio eta Zornotzako  Udaletxe aurrean eta Ermuan Patxi Plazan
  • 19:00etan manifestazioa Durangon

ESKUMALDEA

  • 9:30etan Mungiako Lanbiden konzentrazioa
  • 19:30etan Manifestazioa Derioko Udaletxetik

EZKERRALDEA

  • 10:30etan mobilizazioa Santurtziko Lanbiden

BUSTURIA LEA

  • Propaganda banaketa enpresetan goizean zehar
  • 12:00etan Markinan konzentrazioa
  • Bermeo. 19:30etan konzentrazioa
  • Lekeitio. 20:00etan konzentrazioa
  • Ondarru. 19:30etan konzentrazioa

HEGO URIBE

  • 12:00etan Lanbidera Giza Katea
GIPUZKOA

DONOSTIA

  • Kotxe-karabana 09:00-12:30. Intxaurrondotik hasi (Gerozerlan, Quiron, Poligono 27, Onkologikoa, Poliklinika, Imbiomed, ADEGI, atia, Zuatzu poligonoa, Igara poligonoa, EHU, Amara, zentroa, Gros, Bulebarra).
  • Kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Andia kalea) 12:30etan. Ondoren manifestazio zaratatsua (Hernani kalea, Loiola –komertzioak-, San Martin, Etxaide (Pilsa), Okendo kalea, Avenida, Garibai kalea (Federeción mercantil), Bulebar, Kale Nagusia (Ubarretxena taberna, ostalaritzako blokeo egoera salatuz), Konstituzio plazan amaitu.
  • Manifestazioa 19:00etan Bulebarretik urtenda.
  • AZAROAK 30. 17:30etan MANIFESTAZIOA BULEBARRETIK HASITA

BURUNTZA GOIERRI

  • Goizean Kotxe Karabanak: Urretxu/Zumarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte, Usurbil, Andoain.
  • Konzentrazioak Beasain eta Tolosako enpresetan turno aldaketetan, 13:00-etan Potros Plazan
  • Konzentrazioa 13:30-etatik 14:30-etara Hernanin Zikuñagako rotondan
  • Konzentrazioa 13:30-etatik 14:30-etara Urnietan ITV ondoan
  • Konzentrazioa13:30-etatik 14:30-etara Usurbilen Savasako poligonoan.
  • Urretxu 19:00etan konzentrazioa Potros Plazan
  • Beasain 19:00etan Zubimusutik
  • Tolosa 19:00etan Triangelutik
  • Hernani 19:00etan Gudarien Plazatik

KOSTA UROLA

  • Goizean enpresen aurrean konzentrazioak
  • 16:00etan Oinezko Martxa Zestoatik Azpeitira
  • 17:00etan Kotxe karabana Zumaitik, GKNko aparkalekuan
  • Zarautz. 19:00etan Konzentrazioa Udaleko Plazan

OARSO BIDASOA

  • Orereta. Manifestazioa Herriko Plazatik 19:00etan

DEBALDEA

  • Kotxe karabanak goizean. Itziartik eta Eskoriatzatik
  • 12:00etan Konzentrazioa Eibarren

AZAROAK 30

DONOSTIA
17:30etan Bulebarrean MANIFESTAZIOA

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek errelebistak finko egiteko proposamenak eramango ditu administrazioetara eta enpresa publikoetara. LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz. • Administrazio publikoetako langile guztiei zabalik zegoen akordioa urratuta gelditu da aurten ere. Jaurlaritzak murrizketa inposatu zuenetik, LABek urtero eskatu izan du planak langile funtzionarioei, estatutarioei eta behin-behinekoei ere eragitea. • Sinatuta dagoen akordio bat ez da zertan urtero berretsi. Testuak, paradoxikoki, hala jasotzen du, eta propaganda hutsaren kutsua du. • Uztaileko Mahai Orokorreko bileran, Jaurlaritzak ez zuen proposamenak eztabaidatzeko aukerarik eman. Soilik presioaren ondoren onartu zuen sindikatuen ekarpenak jasotzeko astebeteko epe bat zabaltzea. Eztabaidarik ez da izan, eta ez da LABen eskakizunik jaso. Sindikatuak medioen bidez jakin du Jaurlaritzaren erabakia. • Jaurlaritzak erabakia dagoeneko otsaileko bileran hartu zuen, eta bere plana onartu egin zuten CCOOk eta UGTk. Sindikatu bat beraren sinadurarik gabe ere har zezakeen, inposatu zezakeen, erabakia Jaurlaritzak. Badirudi leialtasunak saritu nahi izan dituela, eta jokabide sindikala baldintzatu. • Lakuako gobernuak Madrilen menpe jarraitzen du. Plana otsailean onartu zuenetik gaurdaino, Madrilekin kontu teknikoak zuzentzen baino ez da aritu. Are, bere oharraren arabera, ez du plana langile funtzionario eta behin-behineko guztiei irekitzeko eskaerarik egin. Mahai Orokorrean eta gainerako negoziazio mahaietan bere aldarrikapenak eramaten jarraituko du LABek, eta legeak eta prozedurak aztertu ondoren aukera hauek ikusten ditu: 1. Lehen aukera LABek exijitzen du Hego Euskal Herriko administrazioek legeak baimentzen dituen EPE espezifikoak egin ditzaten, horretarako dagoen birjartze tasa espezifikoa erabiliz. Horrela, errelebista langile finkoa izango litzateke. Prozesu hauek luzatu daitezkeenez, beste bi modalitate egiteko aukera dago: 2. Bigarren aukera Errelebistari ordezkapen kontratu bat egitea. Kontratu hau bukatuko da errelebo kontratua egiteko egin den EPEa bukatzen denean. Kasu honetan, LABek defendatuko du errelebistaren kontratu hori ordezkapen zerrendetatik egitea, eta zerrendarik ez balego, administrazioak lan poltsa sortzearen alde borrokatuko du. 3. Azken bidea 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratu laboral finko batekin binkula daiteke errelebo kontratua. Gerta daiteke errelebistaren kontratu hori erretiro partziala hartuko duen langile kategoria berekoa ez izatea. LABek eskatzen die Hego Euskal Herriko administrazio guztiei aurrerapauso bat emateko eta, legeak ahalbidetzen duen bezala, langileak errelebista finko egingo dituen EPEak martxan jartzeko. Eta, bitartean, erabili ditzatela dituzten lan-poltsa eta ordezkapen zerrendak erretiro partziala lortu dezaketen langileei eskaintzeko. LABek arazoa gure administrazioetan behingoz konpontzeko borondatea eskatzen die Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei, eta aukera langile guztiei berriz zabaltzeko borrokan jarraituko du.

LABek eta ESK-k Arabako Esku-Hartze Sozialeko IV. Hitzarmena baztertu dugu eta Aldundiari ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausoak exijitu dizkiogu

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK sindikatuok Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, esku-hartze sozialeko langileek IV. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraren aurrean duten jarrera argi adierazteko. Sinadura gaur goizeko 12:30ean egitekoa da, ELA, CCOO eta AISA patronalaren artean. LAB ez da negoziazio-mahaira joango eta ez du hitzarmen hau sinatuko; bi sindikatuok erabat baztertzen dugu akordioa.