Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak ordezkatzen duten sindikatu guztiek patronalak azken negoziazio mahaien Espainiar Estatu mailako hitzarmena aplikatzeko erakutsi duen prestutasuna salatu dute. ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB y UGTk erabaki honen aurrean mobilizatzen hasiko direla jakinarazi dute, grebaren aukera deskartatu gabe.
Ariser3 garbiketa enpresako langile batek jasandako jazarpena salatzeko elkarretaratzea bihar
Bihar, uztailak 10, 11:30etan Ariser3 garbiketa enpresan emakume batek bere lankidearen aldetik jasotako jazarpena salatzeko elkarretaratzea egingo du LABek Donostian. Jazarpena bera larria izanik, are larriagoa izan da enpresaren jarrera: inolako interbentziorik egin ez eta emakumea kaleratu du.
Sindikatu eta eragile sozialek jasangarritasun faktoreari ezetz esan diote
Gunea osatzen duten eragile sozial eta sindikalek elkarretaratzeak egin dituzte EAEko hiru hiriburuetako gizarte segurantzako bulegoen aurrean pentsioak murriztu, langileria txirotu eta Euskal Herriari Gizarte Segurantzaren berezko esparrua ukatzen dion jasangarritasun faktoerari ezetz esateko.
LAB gana las elecciones sindicales en Kutxabanque
El viernes 5 se han celebrado elecciones sindicales en Kutxabanque, la extensión de Kutxabank en el Estado francés. La banca vasca tiene oficinas en Burdeos, Pau, Toulouse, Baiona y Hendaia.
Jabi Amorrorturi omenaldia uztailaren 12an Lemoan
Datorren ostiralean, uztailak 12, LABek omenaldia egingo dio ekainaren 29an hil zen Jabi Amorrortu kideari. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Eleizondon (Lemoa).
Jabi Amorrortu bere konpromisoagatik gogoratuko dugu, kirol munduari, sindikatuari eta bereziki bere familiari eskainitako dedikazioagatik. LABetik besarkada bero eta estua bere emazte Garbiñeri eta euren bi semeei.
Euskal Herri osoan ezaguna egin da Cementos Lemonan enplegua eta lan baldintzengatik burututako borrokagatik. Ziur gaude Cementoseko langile guztiek borroka kide bezala gogoratuko dutela, borroka kide on guztiek bezala, kemena eta bihotza ondo baino hobeto uztartzen baitzekien.
Ibilbide luzea egin zuen sindikatuan Jabik, enpresa delegatu bezala hasi zen ondoren Bizkaiko eraikuntzako mahai sektorialeko arduraduna, Hego Uribe-Arratiako eraikuntza arduraduna eta, azkeneko bost urteetan, eraikuntza-kimika sektoreko arduradun nazionala izan da industria federazioan.
Gure bihotzetan geratuko da betiko. Ezingo dugu bere alaitasuna ahaztu, bere bizi poza, bere gaitasuna momentu gogorretan taldea zaintzeko… ezinezkoa izango zaigu Jabi ahaztea.
LAB defiende la norma foral que implica la aplicación del convenio de la construcción en la obra pública
Tras reunirse la semana pasada con todos los grupos junteros, LAB se concentra ante el la Diputación Gipuzkoana para apoyar la norma foral que contempla que se debe apilicar el convenio de la construcción de Gipuzkoa en la obra pública que contrate la Diputación de Gipuzkoa.

