2026-10-07
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEskubide Sozialen Karta osatzeko prozesua dagoeneko 70 herritara zabaldu da

Eskubide Sozialen Karta osatzeko prozesua dagoeneko 70 herritara zabaldu da

Abenduaren 14 honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urrats berria eman du eraketa prozesuan- Larunbatean Bilbon elkartu ziren sindikatu eta eragile kopuru andana horren lekukorik argiena da. Hainbat hilabete igaro dira maiatzaren 25ean Eibarren lehen batzar nazionala egin zenetik, eta prozesua aurrera doa, urrats sendoak emanaz.

Honen lekuko da eztabaida Euskal Herrian zehar izaten ari den oihartzuna. Dagoeneko, eztabaida dinamizatzeko 70 talde sortu dira herri eta eskualdeetan eta 22 auzoetan ere, horietatik 21 Gipuzkoan, 27 Bizkaian, 3 Araban eta 19 Nafarroan.

Honetaz gain, 29 aurkezpen publiko egin dira Euskal Herrian, 11 Gipuzkoan, 8 Bizkaian, 1 Araban eta 9 Nafarroan.

IV. Asanblada Nazional honetan, eztabaida prozesuak hemendik aurrera eman beharreko urratsen inguruan eztabaidatu da, Talde Sustatzaileak aurkeztutako egutegi-proposamena landuko delarik.

Prozesu hau bultzatzen ari garen sindikatu eta jendarte eragileak berretsi nahi dugu mobilizazioaren beharra eraldaketa sozialerako tresna gisa. Horregatik, ezinbestekoa da gizarte osoaren mobilizazioa Karta honen eztabaida eta osaketa prozesuan.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.