Pasa den uztailaren 5ean, SEAk Arabako metalaren hitzarmenaren mahaian erakutsi zuen jarrera ofizialari uko eginez, metalgintzaren hitzarmenaren negoziaketa irekita jarraitzen du, SEAk LABeri deituriko bilera estraofizialak kontutan hartuz gero. Uztailaren 5eko bileran LABetik esan genuen bezala, negoziaketak ez ditugu amaitutzat ematen, beraz, orain arte bezala PRECOaren bitartez negoziatzen jarraitzeko borondatea adierazten dugu.
Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak esleipen eta izendapen batean irregulartasun larriak izan direla salatu du
Joan den maiatzean Euskotreneko Epaimahai Aztertzailean Batzorde Iraunkorrak irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9. mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan. Zuzendaritzari gertaera honen aurrean neurriak har ditzala eskatu diote.
LABek Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen hitzarmenaren ultraaktibitatea bertan behera uztearen erabakia PRECOra eraman du
Pasadan ostegunean, LAB Sindikatuak Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen lan hitzarmenaren ultraaktibitatea bertan behera uztearen erabakia PRECOra (Lan gatazken konponbiderako prozedura) eraman zuen. Bertan LAB Sindikatuak orain arte esan duen bezala, gizarte ekimeneko lan hitzarmenaren ultraaktibitatea ez dela bukatu defendatuko zuen. PRECOak zitazioa uztailaren 18an jarri du.
Jabi Amorrorturi omenaldia gaur Lemoan
Gaur, uztailak 12, LABek omenaldia egingo dio Jabi Amorrortu kideari. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Eleizondon (Lemoa).
LABek Patronala negoziazio kolektiboa eta lan harremanak eraldatzeko ahalmena aplikatzen hasi dela salatu du
LABek, uztailak 8 geroztik, langileei heuren hitzarmenak indargabetuak geratzen direla informatzen duten komunikazioak iristen hasi zaizkiela jakinarazi du. LABen ustez azken mugimendu honek argi uzten du zein den patronalak hartu duen bidea. Eta bide hori, langileeria atzean utziz, Raxoiren gobernuak ahalbideratzen dizkien murrizketa eta eskubide urraketen bidea da.
LABeko delegatuek hitzarmenen alde borrokan dihardutela jakinarazi diote patronalari
Metalgintzako delegatuek hitzarmenaren defentsan aste honetarako deitutako mobilizazioei ADEGIren aurrean egindako manifestazioarekin eman diote amaiera. Goizean izandako batzarraren ostean, sektore guztietako Gipuzkoako Delegatuak patronalaren aurrean azaldu dira sektore eta enpresetako hitzarmenen defentsan borrokan jarraitzen dutela esatera.
EITB Lan Erreformaz baliatuko da
Asteartean zuzendaritza Eusko Irratiko langile batzordearekin eta atzo Euskal Telebistakoarekin bildu zen berriro zuzendaritza. Bi bilera hauetan EITBk Lan Erreformak ematen dion aukera inondik ere ez duela alferrik galdu nahi garbi utzi duela salatzen du LABek.
BBVAko zenbait bezerok harremanak euskeraz izan daitezen eskatzen diote bankuari
Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait bulegotan egindako lagin baten ondorioz, BBVAko LAB Sail Sindikalak 275 bezeroen eskakizunak helarazi dizkio bankuari. Sinatutako eskaeran bezero euskaldunek ahozko zein idatzizko zerbitzua euskararen erabilpena bermatuta egon dadin beharrezkoak izango diren neurriak hartzea eskatzen dio bankuari.
Los sindicatos de Ambulancias Bizkaia denuncian la ejecución de la cláusula que hace desaparecer la ultraactividad
USO, ELA, UGT, LAB y CCOO denuncian la decisión de las empresas vinculadas a la UTE Ambulancias Bizkaia y SAMU Araba de ejecutar de manera injusta la cláusula de la reforma laboral que hace desaparecer la ultraactividad de los convenios colectivos. Una decisión que afecta a más de 400 trabajadores y trabajadoras y que supone una perdida de salario de más del 40%.

