2026-07-02
Blog Page 131

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren larritasunak are erantzun handiagoa eskatzen du, eta horregatik, LAB sindikatuak dei egiten die Nafarroako herritarrei larunbat honetan, abenduaren 21ean, IruƱean eginen den manifestazioan masiboki parte har dezaten, ez bakarrik lantegi horren egoera zehatzagatik, baita Nafarroako industriaren etorkizun zalantzagarriagatik ere.

Azken hilabeteotan LABek kezkaz ikusi du Nafarroa Garai osoan ematen ari den enplegu industrialaren suntsiketa dinamika. Suntsipen hori disimuluan gertatzen ari zen azken urteetan. Baina azken hilabeteetan modu traumatikoagoan ari da izaten. Horren adibide dira Villatuertako Tenerias Omegaren itxiera, non 100 lanpostu inguru suntsitu diren; Sunsundeguiren eta bere 400 langile ingururen etorkizun zalantzagarria; eta, nola ez, Ezkirotzen BSH ixteko iragarpen ustekabekoa, 660 lanpostu zuzen suntsituko dituena eta zeharkako bertze ehunka lanposturi eraginen diena.

Izan ere, enpresa bat ixteak ez die soilik bere langileei eragiten. Enpresa laguntzaileei, zerbitzu-enpresei eta azpikontratei ere eragiten die, kasu anitzetan babesgabetasun handiagoa baitute, eta, horrenbertzez, enpresen erabaki horiek eragindako kaltea esponentzialki biderkatzen da. Eta garbi diogu erabaki horiek enpresarialak direla, erabakiok ez baitiote erantzuten ez egoera ekonomiko globalari, ez merkatu-arazoei; CENek ordezkatutako eta babestutako enpresaburuen erabaki eta/edo kudeaketa txarrak dira, diru-gose aseezinari soilik erantzuten diotenak.

BSH Ezkirotz ixteko asmoa deslokalizazio hutsa eta gogorra da. Eta Nafarroan deslokalizazioaz hitz egiten aritzea oso kezkagarria da, teorian horrelako egoerak eragozteko lege bat baitago. Lege hori ez da batere eraginkorra, eta, argi eta garbi, ez du bere helburua betetzen, hau da, ez du lortzen enpresarien gehiegikeriak geldiaraztea; beraz, nahitaezkoa da hura berrikustea eta helburuetan sakontzea. Lan horretan erakunde guztiek parte hartu beharko dute, Nafarroako gizarte osoaren arazoa baita hau. Beraz, ezinbertzekoa da larunbat honetan Nafarroako herritarrek IruƱeko kaleak gainditzea, Golem Baiona zinema-aretoetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioan, Nafarroako industriaren etorkizunaren alde eta lanpostuak baldintza duinetan mantentzearen alde.

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta IruƱean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko eta konponbide osoa aldarrikatzeko. Halaber, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizaziora joateko deia luzatu diegu langileei.

Hemen, gaurko agerraldietan irakurritako adierazpena:

Gaur IruƱean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ordezkatzen dugun sindikatuok berriro mobilizatu
gara, gure herriak urtetan bizi izan duen gatazkaren ondorioen konponbideak duen garrantzia mahai gainean jartzeko. Euskal presoen
etxeratze prozesuan urrats garrantzitsuak eman badira ere, korapilo handiak falta dira askatzeko oraindik, salbuespenak indarrean jarraitzen
du oraindik.

Europar Batasuneko zigorren batuketaren lege erreforma albiste pozgarria bada ere, bide luzea falta da oraindik egiteko. Biolentzia
ezberdinen biktimek egia jakitea eta aitortza behar dute, honen eskutik, espetxean dauden eta erbestean dauden euskal herritarren etxeratzea beharrezkoa da iraganera iltzatzen gaituzten korronteei amaiera eman eta behin betiko elkarbizitzari begira jartzeko.

Horregatik, langileok ere Sareren jardunarekin bat egiten dugu beste behin, langileok ere gure ekarpena egingo diogu konponbide
prozesuari, gure alea jartzeko prest gaude etxera bidean. Hain zuzen ere, hori aldarrikatzeko langileok ere urtarrilaren 11n Bilbon izango
gara. Arratsaldeko 17:00 La Casillatik abiatuta, berriro ere milaka eta milaka izanen gara Bilboko kaleak herritarrez bete eta BEHIN BETIKO
bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren garaia dela aldarrikatuko dugunak.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak lantokietara!

LABek salatu du Bizkaiko aurrekontuak ez direla pribatizatutako zaintza langileek behar eta merezi dituztenak

Zaintzako sektore pribatizatuetako langileak langile publikoak dira. Zerbitzu publiko bat ematen dute, eta horren erantzukizuna eta titulartasuna administrazioei dagokie.

Bizkaian 10.000 langile baino gehiago dira langile horiek, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketaren bitartez, eta menpe, pribatizatutalo enpresetan lan egiten duten langileak dira: hirugarren adinekoen egoitzetan, esku-hartze sozialean eta aniztasun funtzionalean (Gorabide, Gaude, Aspace…).

Pribatizazioan oinarritutako egungo sistemak negozioa lehenesten du jasotzen dugun zerbitzuaren kalitatearen eta langile gisa ditugun baldintzen gainetik. EAJk hamarkadetan zehar hartu dituen erabaki politikoetan oinarritzen den sistema da. EAJren politika neoliberal horiek prekaritate egoera larrira eraman dituzte langileak, eta egiten duten zerbitzu publikoaren kalitateak nabarmen okerrera egin du. EAJk eta PSOEk aurkeztu dituzten aurrekontuek ez dakarte hobekuntzarik langileentzat, kontrakoa baizik: pribatizazio eta prekarizazio sistema krudel honetan gehiago sakontzen dute.

Aurrekontu hauek ez diete erantzuten baldintza duinez hitz egin ahal izateko beharrezkoak eta presazkoak diren aldaketei. Ratioaren arazoari aurre egiteko erroko aldaketak behar dira, eta zuzendaritza aldaketak egin behar dira arazoari aurre egiteko; batez ere, hirugarren adinekoentzako egoitzetan. Izan ere, horietan langileek egunero zaintzen dituzten pertsonei arreta duina eman ezin izateari lotzen zaion xantaia emozionalari aurre egin behar izaten diote, eta hezitzaileek erabiltzaileei laguntzeko behar dituzten baldintzek aldaketak behar dituzte: aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten langileen aitortza aldaketak egin behar dira. Sektoreko langile horiek enpresaz enpresa borrokatu behar izaten dute haien oinarrizko lan baldintzak aitortuko dizkieten hitzarmenak lortzeko. Eta zaintza
sektorean luze jarrai genezake.

Aurrekontu hauek ez dira langileok behar ditugunak, ezta merezi ditugunak ere. LABentzat kezkagarria da egungo aurrekontu proiektuak lortutako adostasun politiko zabala. EH Bilduk ezarritako neurriek aurrekontuen zati bat hobetzenĀ” dute, baina aurrekontu osoa oraindik ez da nahikoa pribatizatutako zaintza eremuko langileen beharrei erantzuteko; adibidez, hitzarmenak berritzeko edo berriki aldarrikatu dugun ratio-sistema berri bat ezartzeko.

LABek aurrekontu horiek bermatzen dituzten politikei aurre egiten jarraituko du, publifikazioaren eta ekiparazioaren aldeko borrokak bultzatuz eta zaintza lanak humanizatuko dituzten ratioak parekatzeko exijituz.

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

Bilera horretatik honako ondorioak atera ditugu:

• Jakin bagenekien bezala, negoziazio mahai horrrek balio izan du baieztatzeko euskal langileon eta zerbitzu publikoen beharretatik oso urrun dagoela.

• Lorpen bezala saldu nahi zaigun akordioa antzua da, argitu ez den bide legal bat garatu behar duelako, denboran asko luza daitekeena. Gainera, titular horrek kalte onartezin bat ezkutatzen du: erretirorako derrigorrezko adina 70 urtetik 72ra atzeratzea. LABen iritziz, jaso beharko lukeen aldaketa, hain zuzen, EAEko eta Nafarroako enplegu publikoen legeei eskumenak ematea izan beharko litzateke.

• Hori dela eta, Madrilgo Administrazio Publikoaren Mahaian ordezkaritza duten sindikatuei eta Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei eskatzen diegu, hain zuzen, Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bertako langileen beharrak eta baldintzak negoziatzeko eskumena bertara ekartzeko lan egin dezatela, bakoitzaren koherentziaren eta eragin ahalmenaren arabera. Hau da, Hego Euskal Herriko administrazio eta erakundeei erretiroaren inguruko eskumen legegileak praktikan aitortzeko, eta negoziazioak EAEko eta Nafarroa Garaiko Mahai Orokorren esku uzteko, hemen erabaki ahal izateko.

• Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari zera exijitzen diegu, lehenbailehen Mahai Orokorrak deitzeko, besteak beste, gai honi zintzotasunez heltzeko. Madrilen egiten diren urratsei itxaron gabe, hemen bertan ezartzeko neurriak negoziatu ditzakegu, baldin eta borondaterik badago.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Gaur, abenduak 19, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta gehiengo sindikala adostasun batera iritsi gara. Ondorioz, indarrean zegoen hitzarmena gainditu eta hemendik aurrera hitzarmen berria izango dugu. 2023ko ekainaren 1ean, Hezkuntza Legearen testuinguruan, egindako bi greba egunak eta LAB eta Hezkuntza Sailaren artean akordio laborala sinatu izana ezinbestekoak izan dira hitzarmena sinatzeko.

2004ean sinatutako hitzarmenean Hezkuntza Laguntzako Espezialistek hezitzaile kategoriaren aitortza lortu genuen. Borroka luzearen ondorioz lortutako aitortza izan zen hura, eta Euskal Herriko beste lurraldeentzat erreferentzia izan gara. Nafarroan, gure urratsei jarraika, berriki lortu dugu hezitzaile kategoriaren aitortza.

Oraingo honetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste aurrera urrats garrantzitsu bat egin dugu. Alde batetik, Hezkuntza Laguntzako Espezialisten, Zeinu Hizkuntzako Interpreteen eta Transkribatzaileen soldatak Haurreskolak Partzuergo publikoko hezitzaileenekin parekatuko dira. Bestalde, lan zama arindu eta ikastetxeko erabakiguneetan parte hartzea ahalbidetuko duen ordutegia lortu dugu; arreta zuzena 25 ordutara jaitsiko da, eta ikastetxean koordinatzeko eta materiala prestatzeko 5 ordu izango ditugu astean. Gainera, funtzioetan lan hezitzailearen aitortza egingo da eta, lankidetzan azpimarra jarriz, ikastetxeko beste profesionalekiko mendekotasun hizkuntza desagertzen da.

Baina lorpenak ez dira hor bukatzen. Besteak beste, kategoria guztietan behin-behinekotasun tasa%5etik beherakoa izango da eta EPEak 3 urtetik behin egingo dira, ereduak negoziatuz; lizentzia eta baimenetan hobekuntzak daude, eta zaintza eta soldatapeko lana uztartzeko aukerak zabaltzen dira; ordezkoen prestutasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsazioa eta puntuazioa lortu dugu, zerrendetan izena emateko euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna eskatuko da; ordezkoen araudi osoa negoziatzeko egutegia adostu dugu; eta baliabideak esleitzeko irizpideak negoziatzeko atea ireki zaigu, zeinak ikasleen ratioak eta intentsitateak ikasturtea bukatu aurretik negoziatzeko aukera emango baituen.

Ez dugu ahaztu behar hona iritsi ahal izateko 2018an, zortzi greba egunen ostean, 2004ko hitzarmena hobetzen zuen akordioa sinatzea lortu genuela, eta hori ezinbestekoa izan dela. Akordio hark asteko lan orduak mugatu zituen, Fisioterapeuten, Okupazio Terapeuten eta Gizarte Langileen soldatak irakasleenekin parekatu zituen eta Zeinu Hizkuntzako Interpreteak gure kolektiboan integratu zituen, besteak beste.

Kolektibo honetako langileon ordezkarien % 63k baino gehiagok babestu du lan hitzarmen berri hau. Gaur lortutakoak orube bat ezartzen du Heziketa Bereziko hezitzaileon lanaren aitortzan aurrera urrats berriak egiteko. LABek borrokan jarraituko du hezkuntzako kolektibo guztietan eta, bereziki, indarra egingo du administrazioak bazterrean dituen kolektibo feminizatu eta gutxietsiek merezi duten aitortza lortzen.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.

Ikaragarria da arrazoi horiengatik salatzen diren kasuen kopurua, baina kalkulaezinak dira salatzera iristen ez direnak, beti baitago beldurra, xantaiak eta, batez ere, emakume* langileei egiten zaien presioa, batez ere barne-erregimenean eta administrazio-egoera irregularrean dauden emakumeei*.

Jai hauek familian egoteko eta etxeko beroaz gozatzeko omen dira; langile askorentzat, ordea, lan egitea eskatzen duten enplegatzaileek ukatzen dieten eskubidea da, azken hauek beren familiekin goza dezaten.

Lanaldietan, jaiegunetan eta oporretan kontrolik eta erregulaziorik ez dagoenez, Hitzarmen Kolektiboaren beharra agerian geratzen da. Honek, etxeko eta zaintzako langileen beharrei erantzungo lieke, Gabonetako jaiez benetan gozatu ahal dezaten opari moduan benetako eskubideak izanda.

Oxala abenduan dagozkien aparteko ordainsariak jaso ahal izango balituzte, oxala gozatu ez dituzten oporraldiak erreklamatu beharrean egongo ez balira. Olentzerok ezin izan die hori oparitu, baina horretaz arduratzen diren ministerioek egin ahalko luketen zerbait da.

Etxeko langileei esklabotza eta abusuak ekarriko dizkieten jai gehiagorik ez.

Israelera armak bidaltzea errazteari uzteko eskatu diogu Portu Agintaritzari

LAB sindikatuak gutun bat erregistratu du Santurtziko Portuko Agintaritzan, honi eskatuz nazioarteko zuzenbideko arauak betetzeko erantzukizuna bere gain har dezan eta Palestinako genozidioa eta mundu osoko gerrak sostengatzen dituzten armak eta edozelango gerra materiala bidaltzea eragotz dezan eskatzeko.

Palestinako egungo egoera larria da, eta ez da LAB sindikatua euskal lurraldean dagoen Portu Agintaritzari zuzentzen zaion lehen aldia. Duela 3 urte, LABek armamentua izan zezaketen kargak ikuskatzeko errekerimendua aurkeztu zuen, praktika konplize hori bertan behera uzteko.

Hala ere, Portu Agintaritzak ez zuen erantzukizunik onartu. Bilboko Portuaren eskumenik eza aitzakiatzat hartuta, estatu mailako eskumenekoa den Portu Agintaritzak pertsonak hiltzeko eta gerra-krimenak, gizateriaren aurkakoak edo genozidioa egiteko erabiltzen diren materialak bidaltzen jarraitu du, hilabete hauetan Palestinan ikusten ari garen bezala.

Azken hamarkadetan, Palestinako herriaren eskubideen urraketa etengabea izan da, lurraldea kolonizatu eta biztanleei apartheid sistema ezarri baitiete. Gainera, 2023ko urriaren 7tik, Israelgo gobernua kanpaina bortitza eta bortitza egiten ari da bertako populazioaren aurka. Nazioarteko salaketa etengabe gorabehera, kontaezinak dira hilketak, gehienak zibilenak, eta, batez ere umeenak.

53/2007 Espainiako Legeak erabateko konpromisoa adierazten du Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Itunarekin. Itun horrek debekatu egiten du material militarra garraiatzea berau jasoko dutenek gerra-krimenak egiteko erabil dezaketenean, hala nola zibilen aurkako erasoak, gizateriaren aurkako krimenak edo genozidioak egiteko; beraz, Israel ez litzateke izango itun horrekin bateragarria. Estatu okupatzailetik, Israeletik, lurralde palestinar okupatura biztanleria transferitzea bera gerra-krimena da, Nazioarteko Zuzenbidean adituak diren legelari askoren arabera.

Gainera, irailean aldeko 124 botorekin (Espainiako estatuarena barne) onartu zen NBEren Biltzarraren ebazpenak, Israelen legez kanpoko okupazioan lagun dezaketen inbertsioak, merkataritza eta transferentziak bertan behera uzteko agintzen du, baita mapatik ezabatzen saiatzen diren lurralde palestinarretan material militar gisa erabiltzeko ere. Bestalde, komeni da gogoraraztea 2024ko maiatzaren 16an, Espainiako Estatuko Gobernuak iragarri zuela debekatu egingo ziela bere lurraldean porturatzea Israelera bidean zioazen ontziei.

Bizkaiko nagusien egoitzetako ratioa 4 egoiliarreko langile 1ekoa izatea exijitzen dugu

Konfrontazio eta mobilizazio dinamika bati ekingo diogu Bizkaiko nagusien egoitzetan ezartzen den ratioen dekretuaren aurka. Horrela, zuzenean interpelatzen ditugu Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, eta Bizkaiko egoitzetan egunero bizi den tratu txar egoeraren arduradun egiten ditugu.

Bizkaiko nagusien egoitzetan milaka langile dira egunero beren lanpostuetara joaten direnak egungo ratioen dekretuak ezartzen dien xantaia emozionala pairatuz. Ratio horiek, zaintza-lana eta egoiliarrei eman beharreko arreta duina eskaintzeko denbora nahikorik gabe uzten dituzte sektoreko langileak. Dekretu horrek, langile bakar batek pertsona bat 10 minutuan garbitu, jantzi eta dutxatzea dakar; gauean 35 edo 40 egoiliarren ardurapean egotea edota oinarrizko jardueretan gutxienez 15 pertsona zaindu behar izatea.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak gaur egun ezartzen dituzten ratioek oso larriki kaltetzen dute egoiliarren eta langileen bizitzaren duintasuna. Ratio hori ez da duina, sistema ankerra da, eta egoiliarrei ez die aukerarik ematen entzunak izateko eta pertsona guztiok behar dugun gutxieneko arreta emozionala jasotzeko. Bizkaiko egoitzen eguneroko egoera oso gogorra da, eta LABek ez du onartzen tratu txar hori normalizatzerik.

Hori dela eta, LAB sindikatutik nahikoa dela esaten dugu ratioen dekretu honen aurrean, langileei zein erabiltzaileei eragiten dien tratu txarrarengatik.

Honakoa da, zenbakietara ekarrita, Bizkaiko egoitza garrantzitsuenetako batzuen errealitatea:

  • Aspaldiko, Portugaleten: langile 1 gauez 34 egoiliar zaintzeko.
  • Abeletxe, Ermuan, eta Aita Menni, Durangon: langile 1 gauez 38 egoiliar zaintzeko.
  • Bizkotxalde, Basaurin: langile 1 gauez 40 egoiliar zaintzeko.
  • Santa MariƱe, Urdulizen: egunez langile 1 aldi berean 20 egoiliar zaintzeko.
  • Nuestra SeƱora de los Desamparados, Karrantzan: langile 1 aldi berean 17 egoiliar zaintzeko.

Datuok Bizkaiko egoitzetan orokortua dagoen egoera islatzen dute.

Egungo ratioak ikusita, LABek berriro mahai-gaineratzen du bere gutxieneko ratioen proposamena, egoitzetara egoera gizatiarrago bat ekarriko lukeena. Besteak beste, honako neurri hauek proposatzen ditu:

1. Eguneko ratioa langile 1ekoa izatea 4 egoiliarreko.

2. Gaueko ratioa 2 langilekoa izatea 15 egoiliarreko.

3. Erizaintza zerbitzua 24 orduz izatea, eta, beti ere, gutxienez erizain 1 egotea 16 egoiliarreko.

Egoera horren atzean Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituzten pribatizazio-politikak daude. Zaintza-lanak merkantilizatzen dituen sistema da hau, IMQ, Lares, Aita Menni, Vitalitas, Babesten edo GSR bezalako enpresek negozioa egin eta milioika euro irabazteko erabiltzen dutena.

Bizkaiko nagusien egoitzetako langileek zerbitzu publiko bat ematen dute, egoiliarrak eta langileak gaizki tratatzen dituen negozio bat bihurtu dena. Langile publikoak dira eta nagusien egoitzak publifikatu daitezen exijitzen dute.

LABentzat beharrezkoa da ratioen eztabaidari premiaz ekitea eta egungo ratioen dekretua aldatzea. Horregatik, Bizkaiko egoitzetako egoera larria agenda sozialean kokatzeko asmoa duen dinamikari ekingo dio.

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

EAJk ā€œHerriaren zerbitzura dagoen alderdiaā€ izeneko 4. ponentzia argitara eman berri duen honetan, komunikazioa hobetzeko irizpideen inguruan EITBri erreferentzia zuzena egiten dion honako hausnarketa jaso du: ā€œEnte publikoak gizartearen aniztasuna islatzen duela bermatzea, tresna politiko bihurtu gabe, baina alderdiaren interes legitimoetatik aldendu gabeā€.

LABek gogorarazi nahi du Euskal Irrati Telebista herri erakundea sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 legeak argi eta garbi zehazten dituela ondorengo printzipioak:

• ā€œBerriemanketen gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik ezaā€.

• ā€œBerriemanketa eta iritziaren arteko bereizketaā€.

• ā€œBerdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika aniztasunarekiko begiruneaā€.

EAJren barne dokumentu batean EITBri horrelako aipamena egitea oso larria da. Garbi dago EAJk ez duela EITBren sorrera irizpideak errespetatzeko asmorik, baina euskal gizarteari argi eta garbi adierazi nahi diogu EITBko langileok profesionaltasunez jarraituko dugula lanean, legeak dioen bezala, ā€œgizarte demokratiko batek eskatzen duen bezala, adierazpen-askatasuna defendatuz eta informazioa askatasunez komunikatu eta jasotzeko eskubidea zainduzā€.

Tamalez, eta gertatutakoa oso larria izan arren, ez gaitu inor ezustean harrapatu. EITB marka aspalditik dago EAJri lotuta. Goi-kargu asko ikusi ditugu EITBtik Eusko Jaurlaritzara edo Sabin Etxera salto egiten: Bingen Zupiria ETBko zuzendari ohia, adibidez, Jose Antonio Ardanza (1983-1989) eta IƱigo Urkullu (2016-2024) lehendakarien gobernuetan izan zen, eta egun, Eusko Jaurlaritzan segitzen du, Imanol Pradales lehendakari jeltzalearen eskutik. Andoni Ortuzar, berriz, EITBko zuzendari nagusi izan zen 1999tik 2008ra bitartean, baina kargu hori utzi zuen EAJko buruzagitzara pasatzeko, lehendabizi Bizkai Buru Batzarrera eta, ondoren, EBBko presidente karguan.

2020an, baina, inflexio puntu bat eman zen, Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusi izendatu zutenean. Ordutik hona, alderantzizko bidea egiten hasi dira, hau da, EAJko kargu politikoekin betetzen ari dira atzamarrez aukeratzen diren EITBko zuzendaritza eta ardura postuak: Andoni Aldekoa, Ibone Bengoetxea (aurten utzi du EITBko gerente kargua lehendakariorde bilakatzeko), Isabel Octavio, IƱigo Camino…

EITBko komunikabideak (ETB, Irratiak eta eitb.eus) audientzia galtzen ari dira, urtez urte, informazioa eta entretenimendua kontsumitzeko moduak aldatu direlako eta lehiakortasuna izugarria delako, baina baita EITBk sinesgarritasuna eta irudi ona galdu dituelako euskal jendartearen aurrean, herritarrek EITB EAJrekin eta instituzioekin lotzen baitute. Adibide bat: euskal herritarren erdiak baino gutxiagok uste dute EITBn albistegiak ā€œegiazkoak eta inpartzialakā€ direla. Ez diogu guk. EITBk berak 2022an egindako inkesta baten ondorioa da.

Horregatik guztiagatik, EAJri eskatzen diogu, EITBren etorkizuna benetan inporta bazaio, utz diezaiola komunikabide publikoa berea balitz bezala eta bere interesen mesedetan erabiltzeari. Halaber, EITBko zuzendaritza nagusiari galdegiten diogu EAJri eska diezaiola berehala kendu dezala EITB erakunde publikoari egiten dion aipamena ponentzia horretatik.

Nahikoa da! EITB ez da ā€œalderdiarenaā€, EITB euskal jendarte guztiarena da!