LABek Cegasa Taldeko lantokietako langileen informazio-gabezia salatu du. Behin eta berriz, gardentasunaz eta langileekin egindako elkar lanaz aritzen dira, baina benetako ordua iristen denean, praktikak kontrakoa erakusten digu. Langileek, hedabideetan ezagutarazi den egun berean izan dute aurrekonkurtsoaren berri. Ez dugu inongo informazio zehatzik etorkizunerako eta enpleguaz aurreikusten duten egitasmoari buruz.
LABek Cegasa Taldeko lantokietako langileen informazio-gabezia salatzen du
LABek Hezkuntza Saila Lan Ikuskaritzan salatu du
LABek Hezkuntza Sail Menpeko Zerbitzuetako Laboralen lanaldia 1.614 ordutan luzatzearen inposaketa dela eta Hezkuntza Saila Lan Ikuskaritza aurrean salatu du. Inposaketa hau negoziaketa prozesua zabalik zegoen momentuan jaso zen.
{module[111]}
Greba mugagabean diren Eskola Garraioetako langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte
Enpresek negoziaziorako duten borondate falta kontutan hartuta eta herrialde desberdinetan egindako asanblatan hala erabakita Eskola Garraioetako langileak greba mugabagean dira urtarrilaren 27tik. Datorren astean mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Datorren asterako iragarritako mobilizazioak
ARABA
- Otsailak 3 Adurza Ikastola eta San Ingnacioren artean (Iturritxu, 8) elkarretaratzea 9:15etatik 9:45etara.
- Otsailak 4 EULENen (Urartea kalea, 15) 9:30etatik 10:etara elkarretaratzea.
- Otsailak 5 Eusko Jaurlaritzan (Lakua, Donostia kalea, 1) 10:00etatik 10:30etara.
- Otsailak 6 Hezkuntza Sailan (San Prudentzio kalea,18) elkarretaratzea 10:00etatik 10:30etara.
- Otsailak 7 Durana Ikastolan elkarretaratzea 8:30etatik 9:00etara.
GIPUZKOA
- Otsailak 3 Samaniego Tolosan elkarretaratzea 16:00etan.
- Otsailak 4 Eusko Jaularitzan (Andia kalea, 13) 9:30etan.
- Otsailak 5 LAKUAN 10:00etan.
- Otsailak 6 CLECEn
- Otsailak 7 Eusko Jaurlaritzan (Andia kalea, 13) 9:30etan.
BIZKAIA
- Otsailak 3 Eusko Jaurlaritzan (Gran Vía 85) elkarretaratzea 9:30etan.
- Otsailak 4 EULENen elkarretaratzea 9:30etan (Lehendakari Agirre 29)
- Otsailak 5 LAKUAN 10:00etan.
- Otsailak 6 Eusko Jaurlaritzan 9:30etan (Gran Vía 85)
- Otsailak 7 EULENen elkarretaratzea 9:30etan (Lehendakari Agirre 29)
{module[111]}
LABek lotsagarritzat jotzen du SMEk 67 urte arte luzatzeko Osakidetzari eskua luzatu izana
Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena.
Jaurlaritzak enplegua suntsitzen du: azken bi urtetan 3.849 kontratatzio gutxiago eman dira

Zerbitzu Publikoetako LABeko nazio arduradunek azken bi urtetan Jaularitzan suntsitu diren lanpostu publikoen gaineko informazio zehatza konpartitzeko prentsaurrekoa eskaini dute. Datu ofizialen arabera azken bi urtetan zerbitzu publikoan 3.849 kontratazio gutxiago eman dira. 750 Irakaskuntzan, 148 Administrazio orokorrean, 2.906 Osakidetzan eta 45 Justizian. Urkullu lehendakariak aurkezturiko Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa, enplegu publikoa suntsitzen duten neurriak hartzen ari diren bitartean, demagogia hutsa dela salatu du LABek.
Zerbitzu publikoetako LABeko nazio arduradunek 2012an eta 2013an zehar Jaurlaritzaren menpeko Sail ezberdinetan hilez hile oraindutako nomina kopuruaren datuak eman dituzte. Administrazio, justizia eta Irakaskuntzan plantilla presupuestarioan egun 29.988 langile daudela esan dute eta aldiz 2013ko azaroan langileak 34.920 ziren. Osakidetzan ere antzekoa gertatzen da, plantilla presupuestarioan 26.000 lanpostu inguru daude eta aldiz 2013ko azaroan 39.157 langile ziren lanean.
Gobernuak berak emandako zifrak erabilita zerbitzu publikoan galdutako kontratazioak (hauetako gehienak jardun osokoak)
• Osakidetzan 2012ko urtarriletik 2013ko azarora bitarte 2.906 kontratazio gutxiago burutu dira. Azken hamar urteetako enplegu suntsiketarik handiena.
• Administrazio orokorrean hilabetez hilabetetako konparazioaren datuari erreparatuta 2013an bataz beste hilabeteko 149 kontratazio gutxiago egin dira. Lanpoltsetan dagoen mugimendua honen isla dela adierazi du LABek: 2011n 1.270 kontratazio lan poltsetatik, 2012an 315 eta 2013an 57.
• Justizia Sailan ere, hilabetez hilabetetako konparazioan, 2013an bataz beste hilabeteko 21 kontratazio gutxiago egin dira.
• Irakaskuntzan ikasturte honetan kontratazioak gora egin dute, baina hori matrikulazioan izan den gorakadari egotzi behar zaiola esan du LABek. 2011-2012 ikasturteko erratioak aplikatuta askozaz ere lanpostu gehiago sortu beharko litzatezke.
Honez gain, LABek esparru guztietan jardun osoko kontratazioak murrizten diren bitartean lanaldi partzialekoek gora egiten dutela nabarmendu nahi izan du, jardun osoko kontratazioen suntsiketa zifra lanaldi partzialen kontratazioaz mozorrotu-leundu nahi izan baitute. Osakidetzan jardunaldi osoko kontratazioak 3.437 gutxiago dira baina lanaldi partzialen kontratazioen eragina aintzat hartuta 2.906ko kontratazio jaitsierako zifra baxuagoa ateratzen da, hau da, kontratazio partzialek mozorrotu egin dute bestela askozaz ere handiagoa litzatekeen lanpostu suntsiketa.
Murrizketa politika baten atzean gaude
Nahiz eta zenbakiak garrantzitsuak eta argiak diren, LABek zenbaki hauen atzean murrizketa politika besterik ez dagoela salatu du, "aurrekontuen egonkortasun printzipioaren aitziakiapean sektore publikoa suntsitu eta pribatizatzeko asmoa besterik ez". Azken urteetan krisiaren aitzakiaz ezarri dituzten neurriek eragin dute tamaina honetako lanpostu suntsiketa LABen iritzik, eta honen ondorioz zerbitzuaren kalitatearen galera.
Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa
Herenegun bertan, Urkullu lehendakariaren ahotik Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa LABek demagogia ariketa itzela deritzo, batez ere “enplegu publikoa suntsitzen duten neurriak hartzen ari diren bitartean”. Mota honetako planekin Lakuak enpleguaren sorrerari begira aitzindaritzaren itxurak hartu nahi izana salatu eta plana enpresei eta enpresen sorrerari begirako diru inbertsioa izango dela ere ohartarazi du.
Beste planekin eman bezala langabezi tasan eta bertako langileen lan baldintzetan izango duen eragina txikia izango dela adierazi du LABek eta, zerbitzu horien onuradunak izan behar diren herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatearen jaitsiera ordea handia izango dela salatu du. Horrela, "gaixoei arreta emateko pertsonal gutxiago izango da, ikasgeletan ratioak handituko dira eta administrazioan edozein tramite egiteko igarotzen den denbora neurrigabeki haziko da" nabarmendu du LABek.
Nafarroako datuen zain
Jasotako datuak EAEkoak dira, baina jada Nafarroakoak lortzeko tramiteetan direla adierazi dute sindikatuko arduradunek, edozelan ere, ziur daude Nafarroako datuak ere antzekoa egoera marraztuko dela.
Honen aurrean, eta PNVk PPren gobernutik agindutako neurriak aplikatzea izan dela EAEko sektore publikoan emandako lan postuen galeraren arrazoi nagusietako bat, LABek sektore publikoan, eta bereziki Jaurlaritzan, enpleguaren defentsa bere erronkarik garrantzitsuena izango dela adierazi du.
Herri honek politika publiko propioak behar dituela aldarrikatu du LABek, “Madrilgo gobernuak ezarri nahi dituen murrizketekiko inongo menpekotasunik gabekoa, herritarrek behar dituzten zerbitzu publikoak jaso ahal izateko politikak jasotzen dituena, bertako sektore publikoko langileek berain lan baldintzak garatu ahal izatea bermatuko dutenak, horretarako lan postu publikoak sortuz”.
Honela, datozen hilabeteetan datu hauek lan zentroetara eramango dituztela jakinarazi du sindikatuak, langile eta zerbitzu publikoetako erabiltzaileak, herritar oro, honen jakitun izan daitezen, arazoari neurria hartu diezaoten eta honen kontra borrokatzeko kontzientzia har dezaten.
LABen proposamena lanpostuak sortzeko
Era beran laster sektore publikoan zerbitzu publiko guztietan borrokatzeko tresna nagusi bezala eta Euskal Herriak behar duen zerbitzu publiko sistema eraikitze bidean, lanpostuak sortzeko sindikatuak proposamen bat aurkeztuko duela adierazi du.
{module[111]}
LOMCEren aurrean LABek hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna aldarrikatzen du
Atzo Wert hezkuntza ministroa, estatu espainiarreko autonomi erkidegoetako hezkuntza kontseilariekin bildu zen. Bilera honetan agerian geratu zen, PPko kontseilariek ere ez dutela LOMCErengan sinisten. Iribas kontseilariak ordea, Nafarroan LOMCE ezartzeko epeak beteko dituztela dio. Beste behin, UPNek Nafar jendarteari erakutsi dio espainiar gobernuaren zerbitzari leialak besterik ez direla.
Nafar Gobernuak aitortu du, LOMCE ezartzeko gauzak azkar eta gaizki egiten ari direla, ezartzea oso garestia izango dela eta curriculuma ez dagoela ongi garatua. Aitortza guzti hauek eginda ere, Iribas kontseilariak belauniko men egiten die Madrileko aginduei.
Lege anakroniko eta neofrankista honen aurka, eragile sozialak, hezkuntza komunitatea eta Nafarroako gehiengo parlamentarioa daude.
PISAko txostenen emaitzek erakusten digute ez dugula Madrileko erreforma erreakzionarioen beharrik. Esandako guztia aintzat harturik, UPNeri eskatzen diogu Madriletik inposatu nahi diguten lege hau ez aplikatzeko.
Gure hezkuntza eraikitzeko beharra dugu, gure herritik eta gure herriarentzako sortutako hezkuntza eredu bat. Baina honetarako lehen pausua lege hau ez aplikatzean datza.
Nafarroan LOMCE ezartzea ekidin dezakegu, gure ikastetxeetan LOMCE ez aplikatzea lortu behar dugu.
LABtik deialdia egiten diegu irakasleriari eta bereziki zuzendaritza taldeei, lege adoktrinatzaile, erreakzionario eta espainiartzaile honekin ez dezaten kolaboratu ezta aplikatu ere.
Hezkuntza eragile guztien parte-hartzearekin hezkuntza sistema propio bat eraikiko dugu. Hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna.
Guztion artean lortuko dugu. Ekin diezaiogun lanari.
{module[111]}
Llaman a declarar a dos militantes de LAB por una acción de solidaridad con la despedida de Correos
El pasado septiembre, en una aplicación brutal de la reforma laboral del Partido Popular, la Dirección de Recursos Humanos de Correos despidió a una trabajadora con 23 años de servicio. El 18 de noviembre, dos militantes de LAB realizaron una acción de solidaridad con la despedida y hoy han sido llamados a declarar a la audiencia provincial de Pamplona.
{module[111]}
Correos despide a una trabajadora por enfermedad crónica
Militantes de LAB se encadenan en la oficina de Correos de Pamplona
Euskal Preso Politikoek eman urratsaren berri eman eta espetxe politika salatu du LABek lantoki eta herrietan
Gatazkaren ondorioak gainditzeko bidean, eta hau integrala izan dadin, EPPKk alde guztien pairamen eta mina aitortzeaz gain, presoen etxera bueltarako formula malguak bilatzeko konpromisoa ere adierazi zuten.
Hala ere, konponbiderako aurrerapauso garrantzitsu honi Espainiar Estatuak berriro ere atzerapauso tamalgarriaz erantzun dio: posible egin duten bitartekariak espetxeratzea. Berriro ere konponbidearen mesedetan egiten duten horiek zigortu dituzte, bere momentuan Bateragunearekin egin bezala.
Beraz, ziklo politiko berri bat irekitzeko eta gatazkak zuzendu duen ziklo politikoa behingoz atzean uzteko Euskal Herriak pausoak egiten dituen bitartean, Estatuak ziklo zaharrari kateaturik eusteko eta oraindik ziklo zaharrean gaudela sinistarazten ahalegiten da temati.
Presoen afera konpondu beharra dago. Urjentziazkoa da. Euskal Herria ez da normalkuntza politikora helduko Estatuak ehundaka preso politiko bahiturik mantentzen dituen bitartean, korapiloa askatu beharrean sarekada berriez eta makroepaiketez kartzelak betetzen jarraitzen duten bitartean. Salbuespenezko neurri politiko eta judizialak alde batera uztearekin bat, espetxe politika ere aldatu beharra dago eta erronka nagusietako bat da presoen eta euskal herritarron kontra erabiltzen den sakabanaketa politika ankerrarekin behingoz amaitzea.

Gatazkaren sorburu politikoak konponbide politikoa eskatzen du eta horretarako bidea, zalantzarik gabe, urtarrilaren 11ko manifestazioak utzi zuen argazkian daukagu. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen ardura da ibilbide orri integral eta sendoa markatzea, Estatuaren ezezkoa gainezkatuko duena.
Baina hori bezain garrantzitsua da guk, herritarrok bide hori bultzatzea. Urtarrilaren 11ko argazkia argazki hutsean gelditu ez dadin eta hainbat jenderengan sortu zuen ilusioa kalkulu elektoraletan alferrik gal ez dadin. Gatazkaren ondorioak eta arrazoiak behingoz konpontzeko, premiazkoa da batez ere eremu politikoek konpromiso eta akordio berriak eraiki ditzatela. Horixe da momentu politikoak eskatzen duena eta herritarrok exijitzen dieguna: benetako bake eskenatokia eta proiektu politiko guztiak demokratikoki eta injerentzia barik defendatzeko benetako aukera erdiestea.
Eskubide sozialak edota eskubide zibilak munduko herri guztietan eta sasoi guztietan langileriaren eta herriaren borrokaren emaitza izan diren eta diren bezala, euskal presoei eta Euskal Herriari dagozkien eskubideak eskuratzea ere mobilizazio eta borrokaren emaitza izango dira. Paper garrantzitsua daukagu, gu geu garelako konponbidearen bidea hartzeko erabakia behartu behar eta ahal dugunak.
{module[111]}

