Atzo Condesa Taldeko langileak Gasteizko kaleetan manifestazioa egin zuten zuzendaritzari bizi duten egoerari soluzio bat emateko exijituz eta gobernu ezberdinei parte har dezaten eskatuz denon artean irtenbide ez traumatiko baten bila.
Guneak pobreziaren eta prekarietatearen kontrako mobilizazioak iragarri ditu
Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak mobilizaziak iragarri ditu gero eta zabalagoa den probrezia eta prekarietatea salatzeko. Ostegunean, urriak 17, Probreziaren Aurkako Nazioarteko egunean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutuko du eta azaroaren 7an Legebiltzarraren atarian.
LABeko idazkari nagusiaren esanetan pobreziaren arazoa ez da ekonomikoa, "politika eredu baten emaitza besterik ez da". Honi aurre egiteko eredua aldatu behar dela aldarrikatu du eta bide horretan kokatu du Guneak martxan jarritako probrezia eta prekarietatearen aurkako kanpaina.
POBREZIARA ETA PREKARIETATERA BEHARTZEN GAITUZTE. EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA
«Gune plataforma osatzen dugun sindikatu eta erakunde sozialok joan den otsaila eta martxoan Pobreziaren eta Prekarietatearen aurkako Kanpaina bat egin genuen. Orduan salatu genuenez, aplikatzen ari diren politika antisozialak herritar gehienak pobretzea eragiten dute, eta gutxiengo bat aberastea dakarte. Egoera honek okerrera egingo luke Europar Batasuna (EB) eta Ameriketako Estatu Batuak (AEB) sekretupean negoziatzen ari diren Merkataritza Libreko Hitzarmenarekin, merkatuek pertsonen eta herrien bizimodua areago hondatuko baitute.
Prekarietatea, pobrezia, babes gabezia, zalantza, eskubide murriztuak, aldi baterako enplegua, migrazio derrigortuak… Osagai hauek taxutzen dute esplotazioaren gainean eraikitako sistema ekonomiko bidegabe bat, eta desberdintasuna gero eta handiagoko sistema soziala. Esplotazioa eta desberdintasunaren biktima nagusia emakumea da.
Hego Euskal Herriko langabezia tasak %16a gainditzen du, hots, EBko batez besteko maila baino 6 puntu handiagoa da. Enplegurik gabe dagoen jendearen erdiak baino gehiagok ez du langabezia-prestaziorik jasotzen. Prestaziorik gabeko langabe portzentajea etengabe ari da hazten. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak prestazio sozialak moztu egin dituzte, zenbatekoari nahiz bera jasotzeko epeari dagokionez, eta hainbat kolektibo inolako babesik gabe utzi dituzte. Pobrezia maila azken 25 urteotako handienetakoa da. Emakumeek latzago jasaten dute pobretze dinamika hori. Beraz, agerian geratzen da sistema sozial honek herritarren erdia desberdintasun handiagoa pairatzera derrigortzen duela.
Horrenbestez, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurkako Kanpainari berriz heldu behar diogu, batik bat orain, zenbaitek zalantzan jartzen baitu babes sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina izateko aukera bera ere. Hauek dira gure eskariak:
Gutxieneko soldata zeharo hobetzea, ekiditeko lanean dagoen edonor pobrea izan dadin.
Langabezia-prestazio duina, enplegurik aurkitzen ez den bitartean.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE edo RGI) eta Gizarteratzeko Errentaren (Oinarrizko Errentaren) zenbatekoa gehitzea, egungo LAGSEren (SMI) gainetik. Horrekin batera, kide bat baino gehiagoko bizikidetza-unitateei aplikatzen zaien eskalak gehitzea. Egun indarrean dagoen sistemaren ordez diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea, eskubide soziala izango dena. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatu beharra dago. BDE eta Gizarteratze Errenta mantenduko direla bermatzea, baliabide ekonomikorik ez dagoen bitartean. Gizarte-Larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa aitortzea; laguntza horiek benetako beharrizanak osatu behar dituzte.
Prestazio sozialak jasotzeko aukera aitortzea murrizketen ondorioz baztertuta geratu diren kolektibo guztiei.
Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak alde batera uztea.
Aurrekontuak gehitzea, ahalbidetzeko zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoak (osasungintza, hezkuntza, enplegua, arreta soziala) izango direla.
Pertsona guztiei osasun eta osasun-arreta eskubidea, hezkuntza eskubidea eta etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzea. Halaber, bermatzea baliabide ekonomiko nahikorik ez duelako inor ez dela argindar, gas edo urik gabe geratuko.
Erakundeen konpromisoa, babes sozialeko sistema oso bat ezartzea ahalbidetuko duten tresna propioak ezartzeko; sistema horri esker Euskal Herrian guztiek bizimodu duin, autonomo eta egokia garatzeko bitarteko eta baliabide nahikoak izango lituzkete.
Helburuok Hego Euskal Herriko erakundeak aplikatzen ari diren aurrekontu- eta zerga-politiken goitik beherako aldaketaren baitan leudeke.
Horregatik, dei egiten dugu ondorengo mobilizazioetan parte hartzera: urriaren 17an, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunez, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean, eta azaroaren 7an, Gasteizko Legebiltzar aurrean.»
LABek bere sostengua adierazi dio langabeziaren aurkako kanpaina egiten ari den PAMEri
LABek elkartasuna eta sostengua adierazi dio langabeziaren aurkako kanpaina egiten ari den Greziako PAME sindikatuari. Bi hilabeteko iraupena izaten ari den kanpaina honetan langile borroka aktibatua mantendu eta gizarte mailan eztabaida sortu nahi da. Horretarako auzoz auzo, herriz herri, hiriz hiri eta sektore desberdinetan ekintza desberdinak egiten ari dira.
Grezian duten langabetu kopuru ofiziala 1.500.000 pertsonakoa da. Hala ere, PAMEren arabera egoera okerragoa izango litzateke, kopurua handiagoa izanik. Beraien estimazioetan langabezi tasa %30ekoa litzateke, arazoa populazio gaztearen artean areagotuz non %50ra iritsiko litzateke. Are gehiago, 800.000 mila langabetuek ez dute inolako laguntzarik jasotzen eta hauetatik 300.000 dagoeneko ez dute aitortuta gizarte segurantzarako eskubiderik. Kapitalismoak langabezia mehatxu tresna bezala erabiltzen ari dela salatzen dute beharginak soldata murrizketa eta aurretik zituzten eskubideeri uko egitea onar dezaten.
Lanuzteak Osakidetzan murrizketen aurka
ELA, SATSE, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzan ematen ari diren murrizketak salatzeko lanuzteak iragarri dituzte. Lanuzte egunak pasadan 13an aurkeztu zituzten Bilboko Lan Ordezkaritzan. Lanuzte egunak azaroaren 6, 13, 20, 27 eta abenduaren 4erako deitu dituzte.
Sindikatuek argi dute Osakidetzaren esku dagoela egoerari buelta ematea eta lanuzteak bertan behera gelditzea. Urriaren 22rako Osakidetzak mahai sektorial batera deituak daude sindikatuak, gai ordenean puntu bakarrarekin: Osakidetzaren negoziaziorako eskaintza. Zoritxarrez, sindikatuen arabera, litekeena da komunikabidetan zabaldu duten EPE berrien gaineko proposamen mediatikoa baino ez eramatea bertara. Honela bada, mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute.
LANUZTE DEIALDIAK
Azaroak 6
4 orduko lanuztea txanda bakoitzean. Goizez 13:00eta
Azaroak 13
Lanuzteak Arabako lan zentroetan goizeko eta arratsaldeko txandetan
Azaroak 20
Lanuzteak Gipuzkoako lan zentroetan goizeko eta arratsaldeko txandetan
Azaroak 27
Lanuzteak Bizkaiko lan zentroetan goizeko eta arratsaldeko txandetan
Abenduaren 4an
Hiru herrialdetako lan zentro guztietan egun osoko lanuztea. Abenduaren 3ko 22:00etatik Abenduaren 4ko 22:00etara.
Elkarretaratzea Zallako Cepsako gasolindegi aurrean
Atzo urriak 13 berriro ere Zallalko Cepsa Gasolindegiaren aurrean elkarretaratzea egin zen kaleratutako bi langileak beronartu ditzaten exijitzeko.
Elkarretaratzeak izan duen jarraipen zabalaren aurrean datorren egunetarako plangintzan moldaketak egitera behartu gaitu eta datorren ostegunean, hilak 16 , 18etarako aurreikusita zegoen elkarretaratzearen ordez manifestazioa egingo da kaleratuak berhartu ditzaten exijitzeko. Manifestazioa Zalla Gasolindegitik abiatuko da eta herriko kaleak zeharkatu ostean berriro ere gasolindegira itzuliko da.
Emakumeen Mundu Martxak Kurdistango emakumeen egoera salatu du
Urriaren 10etik 12ra Europako Emakumeon Mundu Martxako topaketek burutu ziren Donostian. Topaketa 2015ean mundu mailan egingo den ekimenaz hitz egitea eta bereziki Europan Martxoaren 8an Londonen hasi eta Urriaren 17an Portugalen amaituko den Europako martxaz hitz egin zuten. Honekin batera Europako Mundu Martxako Plataformak Kurdistango herriari eta bereziki emakumeek pairatzen duten egoera salatzeko erresoluzioa onartu zuten.
Kurdistango ordezkari bat bertan izan zen eta momentu honetan Kurdistanen dagoen egoera azaldu, beraien borrokaren nondik norakoak eta bereziki emakumeengan ze ondorio dakartzan konpartitutu zituen.
Bizi duten egoera larriaren aurrean, eta lehen aipatu bezala, Europako Mundu Martxako Plataformak Kurdistango herriak eta bereziki emakumeak pairatzen ari diren egoera salatzeko erresoluzioa onartu zen.
Declaración de la Marcha Mundial de las Mujeres de Europa en solidaridad con las mujeres curdas en lucha
«Nosotras, 60 mujeres de 18 paises europeos presentes en Donostia, Pais Vasco, en el encuentro de la Coordinación Europea de la Marcha Mundial de las Mujeres, saludamos la resistencia de las mujeres curdas de Kobane (Rojava) – en la frontera entre Turquía y Siria, donde se desarrollan entre kurdos, sirios, armenios, yezidies, arabes y chechenos alternativas concretas al capitalismo, al colonialismo y al sistema patriarcal, basadas em la coexistencia pacífica entre diferentes religiones y en el liderazgo compartido de forma democrática en todos los niveles. Este modelo alternativo es defendido por la valiente resistencia del YPG (Unidad de Protección del Pueblo) y el YPJ (compuesto por las mujeres).
Condenamos la violación de los derechos de las mujeres y de los derechos humanos fundamentales, así como todos los tipos de fundamentalismo religioso, étnico o político. Denunciamos el aumento de las alianzas con los sectores ultra-conservadores, incluyendo el fundamentalismo religioso, como una estrategia de reforzar el modelo capitalista y patriarcal como "solución" a la crisis.
Continuamos nuestra lucha em las regiones en conflicto para acabar con la violación y la esclavitud de mujeres como instrumentos de guerra y construir otro mundo donde sean excluídas todas las formas de dominación, explotación y de exclusión de una persona por outra, de un grupo por outro, de una minoria por la mayoria, de una nación por otra.
Frente a los recientes ataques contra las alternativas y los derechos de las mujeres, hemos decidido lanzar nuestra 4a Acción Internacional en el Kurdistán, en el 8 de marzo de 2015, con el objetivo de apoyar a las mujeres kurdas en su lucha por autonomía y auto-determinación sobre sus cuerpos y territórios. Llamamos a las mujeres de todo el mundo a participar y apoyar la Caravana Feminista Europea para reforzar y hacer visible la resistencia y las alternativas desarrolladas por las mujeres.
Seguiremos em marcha hasta que todas las mujeres seamos libres!
Donostia (San Sebastián), País Vasco, 12 de octubre de 2014.»


Egun horretan Osakidetzak antolaturiko jardunaldi batean, Darpon kontseilariaren bisita aurreikusita zegoen. Bertan kontzentratu ginen osasun langileon lan-baldintzen eta osasun publikoaren defentsan eta jakina, Darpon kontseilariaren dimisioa ere eskatzeko, bera baita Osakidetzan burutzen ari den suntsiketaren eguneko arduradun politikoa.
Ezker abertzalekoa naizelako eta independentzia eta sozialismo helburu estrategikoekin erabat lerrokatzen naizelako. Zentzu honetan, LAB sindikatuaren proiektua helburu horietarantz eraman gaitzakeen sindikatu bakarra delako. Hutsuneak hutsune eta gauza askotan hobetu beharra dagoela, LAB ez da edonolako borroka eta antolatzeko tresna langileontzat, Euskal Herrirako ezkerreko proiektu sozial eta politiko osoa daukan bakarra da, alegia.
Egia esan, Osakidetza egoera penagarrian dago, UCI-n sartzeko moduan alegia. Pribatizazio eta suntsiketa prozesu luze baten ondorioak baino ez gara ikusten gaur egun: Azkuna jaunak hasitako bidea, geroago PSE-k aurrera eramandako politika berbera eta, azken urteotan, PNV berriro. Biak ala biak, Troika-k agindutako irizpide berak inposatzen, Madrilen, Grezian, Portugalen, Britania Handian eta hainbatetan egin bezala. Errezeta berdinak erritmo ezberdinean aplikaturik, jendartearen erantzuteko ahalmenaren arabera: aurrekontuak murriztu, kontratazio jaitsi eta osasun pribatua bultzatu.
Uste dut gure borroka funtsezkoa dela gaur bizi dugun fase historikoan. Sindikalgintzak borroka egiteko eta antolatzeko lekua izan behar du, norbanakoen mugak eta taldearen indarra bideratzen lagun dezakeena. Lehenengo eta behin, langile klasea berdefinitu behar dugu eta marxismoaren tresnak erabili gaur egungo fase historikoa zehaztasunez definitzeko. Eta hortik abiatuta, helburuak argi, kalean dagoen amorrua antolatu eta borrokatu. Historiak argi utzi digu goikoek ez dutela ezer emango guk kentzen ez badiegu. Eta langileok ez ditugu halako irakaspenak ahaztu behar, ezta gaur egungo Euskal Herrian ere… barrikadak ezin dira iraganeko kontua izan.