2026-11-17
HomeNazioartea IdazkaritzaPAMELABek bere sostengua adierazi dio langabeziaren aurkako kanpaina egiten ari den PAMEri

LABek bere sostengua adierazi dio langabeziaren aurkako kanpaina egiten ari den PAMEri

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi dio langabeziaren aurkako kanpaina egiten ari den Greziako PAME sindikatuari. Bi hilabeteko iraupena izaten ari den kanpaina honetan langile borroka aktibatua mantendu eta gizarte mailan eztabaida sortu nahi da. Horretarako auzoz auzo, herriz herri, hiriz hiri eta sektore desberdinetan ekintza desberdinak egiten ari dira.

Kanpaina honen ekintza nagusia Azaroak 1ean Atenas hirian egingo den Nazio manifestazioa izango da.

Grezian duten langabetu kopuru ofiziala 1.500.000 pertsonakoa da. Hala ere, PAMEren arabera egoera okerragoa izango litzateke, kopurua handiagoa izanik. Beraien estimazioetan langabezi tasa %30ekoa litzateke, arazoa populazio gaztearen artean areagotuz non %50ra iritsiko litzateke. Are gehiago, 800.000 mila langabetuek ez dute inolako laguntzarik jasotzen eta hauetatik 300.000 dagoeneko ez dute aitortuta gizarte segurantzarako eskubiderik. Kapitalismoak langabezia mehatxu tresna bezala erabiltzen ari dela salatzen dute beharginak soldata murrizketa eta aurretik zituzten eskubideeri uko egitea onar dezaten.
 

{linkr:related;keywords:nazioartea;limit:5;title:Nazioarteko+albiste+gehiago}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bertako LGS behar dugu, Euskal Herriko langileen errealitateari erantzuteko

Espainiako Gobernuak gaur onartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera, baita langile publikoen soldaten %4,5eko igoera ere. LABen ustez, erabaki horiek langile batzuen egoera ekonomikoa hobetuko badute ere, Hego Euskal Herrian eragin mugatua izango dute, eta ez diete gure langileen beharrei erantzungo. Gainera, langile publikoen soldaten igoera Madrildik inposatua eta ez-nahikoa da.

Beste mobilizazio egun bat Osakidetzan

Mahai Sektorialean aurrerapauso nahikorik ez dagoenez, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok elkarretaratzeak deitu ditugu gaur lan zentro guztietan: 11:00etan ospitaleetan eta 13:00etan Lehen Mailako Arretan.

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.