2025-12-30
Blog Page 1223

Azken heriotz istripuarekin gutxienez 18 dira aurten lan ezbeharrean hildako langileak Euskal Herrian

0


Atzo azken orduan jakin genuen ARCELORen Urretxuko lantegian 40 urteko langile bat hil zela, lan ezbeharrean.
Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna helarazi nahi diogu hildako langilearen familiari, gertukoei eta lankideei.

Atzoko heriotzarekin gutxienez 18 dira aurtengoan Euskal Herrian hil diren langileak.

Beste behin ere ARCELOR. Urtero lan istripu larriren bat izaten da enpresa horretan. Hain zuzen ere azken asteetan jakin dugu gutxienez bi istripu gertatu direla enpresan, larritasun maila ezberdinekoak. Horien aurrean enpresari eskatua genioen laneko segurtasunean eta osasunean inplikatzeko, langileen osasuna beste edozein irizpideren gainetik jarriz.

Egun, zoritxarrez istripuak bata bestearen atzetik ari dira gertatzen eta enpresek ezkutatu egin nahi izaten dituzte, “zero istripu” faltsuaren atzean.

Berriro ere patronalaren isiltasun konplizea “entzungo” dugu, jazoera larri hauen gaineko baloraziorik ere egiten ez duena, eta enpresen arduraren gainean ere mutu segitzen duena.

Instituzioen, Osalanen, lan ikuskaritzaren eta enplegu sailaren inplikazioa behar-beharrezkoa da, enpresa hauekin “tolerantzia zero” izan behar da, eta behingoz beharrezkoak diren neurriak hartu, benetako prebentzio politikak abian jartzeko. Aldaketa behar dugu langile klasearen segurtasuna eta osasuna lehenetsiko duen eredu ekonomiko sozial eta politiko baten alde.

LABek lanean jarraituko dugu, eskubideen aldeko borrokan jarraituko dugu, langileen segurtasuna eta osasunaren alde ekinean segiko dugu.

Horregatik guztiagatik bat egiteko dugu Arcelorreko enpresa batzordeak deitutako 24 orduko lanuztearekin, atzoko 22.00etan hasita egiten ari diren protestarekin. Halaber, gure atxikimendua ematen diogu gaur eguerdiko 12.00etatik 14.00etara enpresa aurrean egingo den elkarretaratzeari.
 

 

 

Zorrotzaurreko obretan kontrol neurriak ezartzeko beharra helarazteko Bilboko Udal talde guztiekin biltzea eskatuko du LABek

0

Bilboko Udalak kontratu duen Zorrotzaurreko obrako fase barriaren aurrean, Deustuko kanala bere osotasunean zabalduko dela eta Zorrotzaurre eta Deustu batuko dituen zubia eraikiko dela kontutan hartuta, LAB Sindikatuak, eraikuntzako sektorean, obra publikoan ere, dagoen problematika adierazteko Udal talde guztiekin biltzeko eskaera luzatuko du.

Hasierako epea baino laburragoan eta hasierako aurrekontua baino laburragoan ere egindako esleipenaren aurrean, epe eta aurrekontuan emandako murrizketek langileen lan baldintzetan eragin ditzaketen ondorioekin kezkaturik dago LAB.

Obra honen lizitaziorako Baldintzen Pleguetan Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena betearazteko klausularik jaso ez dela kontuan izanik, lan baldintzen urraketak eman ez daitezen kontrol neurriak ezartzeako beharra helaraziko die LABeko Udalean ordezkaritza duten talde politikoei.

 

 

LAB: “Arazoaren larritasuna ezkutatu nahi digute”

Langabeziaren bilakaera adierazten duen soslaia aztertuz, azken sei urtean jasan duen neurrik gabeko gehikuntza baretzen ari dela dirudi. Baina horrek ez du esan nahi ondoa jo dugunik, are gutxiago, agintari batzuk sinestarazi nahi diguten susperraldirako bidean gaudenik ere.

Erregistratzen den langabeziaren murrizketa, neurri handi batean, egoerari loturiko eragileen baitan gertatzen da, non honen ondorioak agortuko diren udara bukatzean eta urtaro horretan sortzen diren enpleguak iraungiko direnean, urtero lez.

Bestalde, enplegua lortzea gero eta zailagoa gertatzen ari den honetan, etsipena hedatzen ari da, batez ere, lan-bazterketa egoera luzatzen ari den honetan. Logikoa denez, honen eraginez benetako langabezia-maila murrizten ari da itxuraz.

Hego Euskal Herriari dagokionez, maiatzean erregistratu den langabezia 7.380 pertsonetan murriztu da iazko urtearekin alderatuta. Hala ere, aldi berean Gizarte Segurantzaren afiliazioa 2.937 pertsonetan bakarrik handitu da, hots, %0,26ko urte-arteko tasan, eta hazkunde urri honen ia-ia %60a autonomoen erregimenean gertatu alta berriei dagokie.

Honez gain, ekonomia-kontu sistema guztiak bat datoz ondorio berean: lanaldi osoan betetzen diren lanpostutan neurtzen den enpleguak murrizten dirau.

Datuek kontraesankorra irudi dezakete, hala ere, guztiz koherenteak dira, sortu den enplegu urria prekarioa delako, aldi batekoa eta maiz, egun-zatikoak gainera.

Bien bitartean, langabezia-babesa izugarri urritzen ari da. Gaur egun, ofizialki langabetutzat jotzen direnen %53ak ez du inolako langabezia laguntzarik jasotzen; horrek esan nahi du 121.107 langabetuk eta hauen senideek arazo ekonomiko latzak bizi dituztela. Iaz, egoera honek langabetuen %47ari eragiten zien.

Langabezia-prestazioetan eman diren murrizketek ere eragiten diote negatiboki onuradunak jasotzen ari diren kopuruari. Azken hamabi hilabeteotan ordaindutakoaren araberako prestazioak, batez beste, %3,6aren eta %3,8aren artean murriztu dira, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan.

Azkenik, ez dago argi erregimenaren klase politikoak biztanleriari gezurrezko itxaropena eman nahi dien, edo “sirenen kantu” hotsez ziria sartu nahi diguten, baina begi-bistakoa da arazoaren larritasuna eta ustezko susperraldiaz oraindik urrutitik behatzen diren arriskuak ezkutatu nahi dituztela.
 

 

 

Zerga politika goitik behera aldatzearen beharra azpimarratu dute eragile sozial eta sindikalek

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikal ezberdinek egungo zerga politika goitik behera aldatu eta interes orokorren eta beharrizan sozialen zerbitzura jartzeko garaia dela aldarrikatu dute.

Eragile sozial eta sindikalen irakurketa
OPOR FISKALAK
«Ogasunek aspaldidanik baliatu izan dute zuzeneko zergak arautzeko duten ahalmena enpresen etekinei pribilegiozko tratu fiskala emateko, tasak jaitsiaz eta arintze eta pizgarri fiskal ugari ezarriaz.

Halako neurriak ustezko ahalmen fiskal baten baitan datoz, baina ez dago batere argi ahalmen horrek enpresak eta inbertsioak erakartzeko inongo baliorik ote duen. Halere, antzeko praktikak Europa guztian zehar hedatu dira (balizko lehia-abantailak deuseztatuaz); ondorioz, etekinak dituzten enpresek gastu publikora egiten duten ekarpena zeharo mehetu da, bide batez zerga-sistemaren berdintasuna oso kaltetuta geratu delarik.

Alabaina, estrategia hau grina bereziaz aplikatu dute euskal ogasunek; hain zuzen horregatik dago Sozietateen gaineko Zerga bidez biltzen den diru kopurua europar batez besteko maila baino askoz beherago, baita Espainiako mailaren azpitik ere.

Opor fiskalak ditugu foru-ogasunek asmo horrekin egin duten zerga-politikaren adibiderik nabarmenena: laguntza fiskal handiak eman zituzten, merkatu komunean zilegi ez zirenak; EBko agintariek pizgarri ilegalak ematearen inguruko xehetasunak eskatu zizkietenean, argibideak emateko eragozpenak jarri zituzten, eta luzamendutan, jokabide arduragabearekin, ibili ziren laguntzak berreskuratzerakoan.

Orain, duela bi hamarkada hasi zen auzi luze honen azken atala gainera etorri zaigu, egundoko isuna ezarri baitigute. Aurrekontuei dagokienez oso une txarrean, gainera, etengabeko murrizpenak ezartzen baitira gastu sozialetan eta zerbitzu publikoetan.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 milioi eurorekin zigortu du euskal ogasunen ausardia eta fede txarra, baita beren ardura zuten alderdi politikoena ere; lehenik gutxi batzuren interesen mesedetan egin zituzten arau fiskalak eta, gero, Confebaski men egin zioten laguntzak ez itzultzeko eskaria luzatu zienean.

Hau da botere ekonomikoaren aldeko zerga-politika baten paradigma; bere interesak babestu eta gainerako zergadunei kalte egiten zaie, hots, azkenean zerga-politika bidegabe eta atzerakoi baten kalteak ordainduko dituen gehiengo sozialari.

Dena dela, opor fiskalak ez dira kontu bakan bat; zerga arloan dagoen joera kontserbadore eta atzerakoiaren ondorio dira; zerga politika hau goitik behera erreformatu beharra dago, interes orokorren eta beharrizan sozialen zerbitzutan jartzeko.»
 

 

 

FCCk Bediako lantokiaren itxiera dakarren espedientea aurkeztu du

0

Atzo goizean Alfuseko enpresa batzordea deitua zuen FCCko zuzendaritzak, EEE berri baten kontsulta epeldiari hasiera emateko. Goizeko 10.00etan FCCk langileen ordezkariei espediente berriaren dokumentazioa eman zien, Alfus, Bediako lantokiaren itxiera dakarrena.

Espedientean enpresak arrazoi ekonomiko eta produktiboak arrazoitzen ditu, baina enpresa batzordearen arabera (LAB, ELA eta UGTk) gatazka hasi zenetik Alfusen gertatu dena da lantokia eta merkatua abandonatu egin dituztela.

Atzo arratsaldean langileek batzarra burutu zuten; bertan hartutako erabakiak astean zehar ezagutaraziko dituzte.
 

 

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, onartuta

Gaur, 2014ko maiatzaren 31n, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta onartu da Bilbon egindako Asanblada Nazionalean. Ekainaren 14an aurkeztuko da Bilbon.

Gaur, 2014ko maiatzaren 31n, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta onartu da Bilbon egindako Asanblada Nazionalean. Urtebete iraun duen prozesua izan da. Izan ere, kontuan eduki behar da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko I Nazio Batzarra 2013ko maiatzaren 25ean egin zela, Eibarren. Lehen asanblada horretan, azken urteetan bestelako eredu sozial eta ekonomikoaren alde elkarlanean aritutako sindikatu eta gizarte-eragileek argi utzi zuten prozesu berritzaile honen garrantzia.

“Aldarrikatzetik harago, euskal jendarte osoaren indarrak eta garatzen ari garen borrokak batzeko eta bidean elkarrekin lerrotzeko unea da. Borrokarako tresna baliagarria izateaz gain, alternatiba eraikitze bidean, eredu ekonomiko eta sozial propioa garatzeko bide emango digula ziur gaude. Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat egindako karta bat da, eta ez elite ekonomikoek erabakitakoa”.

Orain, urtebete geroago eta Karta bere osotasunean onartu eta gero, helburuak goitik-behera bete direla nabarmendu beharra dago. Azken urte honetan gauzatutako prozesu horizontal eta parte-hartzaileak izaera berezia ematen dio karta honi Euskal Herrian, hau da, bestelako zerbait bihurtzen du karta hau. Egindako ibilbideak adierazten du, beraren emaitzak baino gehiago, esperientzia honen izaera politiko berritzailea. Datuak kontuan hartzekoak dira: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 113 herri eta auzotan aurrera eraman den prozesu honetan 1.200 herritar inguruk hartu du parte, eta milaka izan dira eskubideen gainean egindako ekarpenak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuak lehenengo fase bat agortu du; gaur itxi dena, hain zuzen. Baina prozesu luze baten lehen faseaz mintzo gara, finean. Izan ere, orain gauzarik garrantzitsuena geratzen da: gehiengo sozialaren nahiak eta helburuak batzeko xede izan duen ekimen honen sozializazioa. Hori izango baita hurrengo erronka, denon artean egin dugun Karta hau lau haizeetara zabaltzea.Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ez da testu hutsa, bestelako gizarte justuago bat eraikitzeko borrokan tresna eraginkorra izan nahi du.

Ekainaren 14an hasiera emango zaio bigarren fase horri. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egun horretan aurkeztuko da publikoki Bilbon, Arrupe Etxean. Aurkezpen horretan Kartaren edukiak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, prozesu hau sustatu eta babestu duten sindikatu eta eragilesozialetako ordezkariak bertan izango dira, milaka lagunen artean egindako Karta honi euren atxikimendua eskaintzeko.

Jarrai dezala Karta honek etaberak defendatzen dituen eskubideek sortutako ilusioarekin, hau da, eskubide horiek biderkatu eta bereganatu daitezkeela Euskal Herriko auzo, herri eta hiri bakoitzean.
 

 

 

Mobilizazioak egin ditu LABek Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan


Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak egin ditu LABek gaur gaixo diren presoen herrietan. Presoek bizi duten egoera larriaren salaketa lehen lerrora ekarri nahi izan du mobilizazio horietan.

Ondarrun eginiko adierazpenetan, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek gogoan izan du Arkaitz Bellon, espetxean hil den azken preso politikoa, hain zuzen ere aste honetan kalean behar zukeena. Halaber, Ibon Iparragirre preso ondarrutarra kalean behar duela aldarrikatu du, eta haren modura, “gaixo diren gainerako 12 presoak ere bai”. Preso gaixoak kartzeletan edukitzea onartezina dela adierazi du Etxaidek.

Estatu espainolak presoekiko duen “mendekuzko politika” salatu du LABeko idazkari nagusiak. Gogoratu du presoak euskal prozesu politikoa baldintzatzeko erabiltzen ari dela Espainia. “Erabaki politikoa den heinean, erabaki hori aldatu daiteke eta ziur gaude hori lortuko dela Euskal Herriak bere egin duen aldarrikapena kalean luzatzen jarraitzen bada”. LABentzat politika hori aldarazteko gakoa mobilizazioetan jarraitzea da. Neurriak zeintzuk diren jakinik ere, egin beharreko bidea zein den adostea geratzen dela gogoratu du Etxaidek, eta horretara deitu du: “eragile politiko, sindikal eta sozialen artean” bide bat marraztera, presoak etxeratzeko bidea eta eman beharreko urratsak erabakitzeko.

Etxaidek azpimarratu du ezin dela Euskal Herriaren arazoa konpondu euskal preso politikoen auzia konpondu gabe. Langieei deialdia egin nahi izan die bihar Ondarrun egingo den manifestazioan parte hartzeko batetik, eta bestetik, bihartik aurrera ere eta euskal presoak Euskal Herriratzeko, preso gaixoak kaleratzeko eta finean, euskal preso guztiak etxeratzeko lantokietan mobilizatzen jarraitzeko.
 

 

 

Bizkaiko metalgintzako mahai negoziatzailearen bileraren inguruko LABen balorazioa

0

Gaur Lan Harremanetarako Kotseiluan (LHK) burututako Bizkaiko metalgintzako mahai negoziatzailearen bileraren inguruko LABen balorazioa.

LABen balorazioa

1.- Gaur izan den metalgintzako mahaia, LAB sindikatuak maiatzaren 9an LHKn sarrera eman eta publiko egin zuen metalgintzako hitzarmena berritzeko egindako proposamenaren ondorio zuzena da. Gau argi ta garbi geratu da sektoreko langilegoaren lan baldintzak egonkortuko dituen metalgintzako herrialdeko hitzarmen baten beharra.

2.- LABen proposamenaren nondik norakoak, KPIari lotuta soldata igoerak, 36 hilabebetetako ultraaktibitatea, hitzarmenaren aplikapenaren bermea eta beste lan baldintzen mantetzea dira, hain zuzen ere.

3.- FVEMk aukera paregabea pasatzen utzi du bere posizioa zein den azaltzeko. Gaur, LAB sindikatuak ez du garbi ea Bizkaiak ba ote duen sektoreari, langilegoari eta enpresei begira egonkortasuna eskainiko dion patronalik.

4.- Enpresatan atxikimendua ahalik eta haundiena bilatzeko asmoa, badira aste batzuk LAB sindikatua sozializatzen ari dela bere proposamena eta berak duen balioa sektoreko langilegoarentzat.

 

 

 

LAB: “Es evidente la urgencia de emprender un cambio radical de la actual política fiscal, evitando que su diseño se decida en Sabin Etxea y en las oficinas de Confebask”

Sorprende la beligerancia empleada por la consejera de Desarrollo Económico, Arantza Tapia, para defender los privilegios fiscales de los que goza la clase empresarial en nuestro país; sobre todo si tenemos en cuenta la enorme desproporción que existe entre los impuestos que pagan y las rentas que acaparan.

Pero por otro lado, no es de extrañar que la “opción política” de la consejera y su partido sea la defensa de los empresarios frente a la clase trabajadora y la justicia fiscal; después de todo pertenece a esa casta que ha labrado su carrera política a la sombra de las grandes infraestructuras y el negocio del cemento y de las constructoras.

En todo caso conviene subrayar que, según la información de la Contabilidad Regional proporcionada por el INE, aproximadamente el 46,4% de las rentas generadas (PIB) en la CAV se destina a pagar salarios, mientras que los beneficios empresariales representan el 44,5% del PIB. El resto son impuestos.

Sin embargo, según el Órgano de Coordinación Tributaria, en Gipuzkoa más del 83% de los rendimientos declarados en el IRPF proceden de las rentas del trabajo; y el año pasado en este territorio se recaudaron 1.402 millones de euros por este impuesto. Mientras que a través del Impuesto sobre Sociedades tan sólo recaudaron 259,7 millones de euros; y la recaudación por el Impuesto sobre el Patrimonio fue de 48,7 millones.

En definitiva, comprobamos que la élite económica y empresarial paga menos de la mitad de impuestos directos que la clase trabajadora.

A la vista de estos datos, es evidente la urgencia de emprender un cambio radical de la actual política fiscal, evitando que su diseño se decida en Sabin Etxea y en las oficinas de Confebask. En este sentido, nos reafirmamos en los ejes centrales de nuestra propuesta:

• Reforzar la progresividad del IRPF para que recupere su condición de instrumento al servicio de la redistribución de la renta.
• Establecer el mismo tratamiento para todas las rentas, independientemente de cual sea su origen, y así evitar el trato de favor que reciben las rentas de capital y las rentas empresariales y de profesionales.
• Abandonar la estrategia de competencia fiscal que merma la contribución de los beneficios empresariales al sostenimiento del gasto público y amenaza con relegar el Impuesto de Sociedades a un plano marginal.
• Extender la aplicación de un impuesto sobre la riqueza y la grandes fortunas que permita gravar con generalidad todos los bienes que forman parte del patrimonio acumulado.
• Reforzar la persecución del fraude y la elusión fiscal para asegurar la suficiencia recaudatoria del sistema y garantizar los principios de equidad y justicia fiscal.