2017/06/23 :: 12:26

Azken Eguneraketa:2017/06/23 :: 6:24

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
 
2017/05/04
b_321_190_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_17_05_04ostiralduinak_Ostiral.png
Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.

2017/03/28
b_321_235_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_17_03_28Ostiralduinak_OstiralDuinak.png
LAB elkarguneak antolatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, prekarietatearen ondorioen berri emateko eta kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Gasteizen, Iruñean eta Bilbon izan gara, eta prekarietatea bertatik bertara pairatzen dutenen arteko topagune bihurtu da jarduera. Bada, Ostiral Duinak izeneko dinamika hau Oarsoaldera iritsiko da ostiral honetan; Oreretara, hain justu. Hainbat jarduera antolatuko ditugu arratsaldez: mahai inguru bat Xenpelar plazan, 17:00etan, emakume, gazte, migrante eta langabeen lekukotasunekin; giza kate bat, 18:30ean, Oreretako enpresa historikoen eremuetatik barrena; eta musika eta pintxoak, 20:00, borrokarako indarberritzeko. Honekin guztiarekin batera, bulego ibiltari bat egokituko dugu Foru plazan, langileei arreta eta informazioa eskaintzeko.

2017/03/22

Info Puntua, ikus-entzunezkoak, solasaldia, kalejira Alde Zaharretik... Bilboko Areatzan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 16:30etik aurrera. Hain zuzen ere, LAB elkarguneak antolatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Bilbora iritsiko da oraingoan, eta mahai inguru interesgarri bat proposatuko dugu, besteak beste: "Prekarietatearen milaka aurpegi" leloarekin, hain justu. Prekarietatea errealitate desberdinetatik azaleratuko dugu; langabe, etxeko langile, gazte eta aniztasun funtzionala dutenen begietatik.


2017/03/15


Ostiral Duinak dinamika Iruñera iritsiko da ostiralean. Hain zuzen ere, hainbat jarduera egingo ditugu 17:00etatik aurrera: tele-kontsultak, prekariometro versus borrokametro izeneko tailerra, pilkete informatiboak... LAB elkarguneak antolatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, prekarietateari aurre egiteko. Gasteizen egon ginen joan den otsailaren 10ean, eta Iruñean izango gara orain, martxoaren 17aren etorrerarekin.

2017/03/09
Aste honetan, LAB sindikatuak lortu du, epai irmo baten bidez, lanaldi zati batez kontratatzen diren pertsonei opor ordainduak eta osoak aitortuko zaizkiela. Ebazpenean jasotzen da lanaldiaren %85a betetzen duen aldi bateko kontratua egin zaion lankide batek ezin izan zuela urteko oporrik egin, eta eskatu zituenean, ukatu egin ziotela.

2017/02/28
b_321_467_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_17_02_28Larratxo_Larratxo.png
Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, solasaldiak... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LAB elkarguneak antolatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu.

2017/02/08
b_321_117_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_12_07_Megapark.png
Prekarietatearen aurkako borroka lehentasun bat da LABentzat. Ildo honetan, sindikatuak prekarietatearen aurkako elkarguneak antolatuko ditu datozen asteetan, Hego Euskal Herriko zenbait herritan, kapitalismoak ekarritako gaitzaren aurrean alternatibak daudela proposatzeko. Urrutira joan gabe, Gasteizen egokituko dugu lehen elkargunea ostiralean, eta 16:30etik aurrera hainbat jarduera egingo ditugu Andra Mari Zuriaren plazan. Prekarietatea oso errotuta dago Euskal Herrian, eta, herritarrek bertatik bertara pairatzen duten gai bat dela kontutan hartuta, LABek inkesta bat egin zuen iaz Zerbitzuen sektoreko 3.369 langileren artean. Une egokia da galdeketa horren emaitzak gogoratzeko, Ostiral Duinak izeneko dinamika Gasteizera iristear dagoenean.

2017/02/07

LABek elkarguneak antolatuko ditu datozen asteetan, Ostiral Duinak ekimenaren baitan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Hainbat jarduera egingo ditugu Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan, 16:30etik aurrera: lan osasunari buruzko ikastaro bat, aholkularitza mahai bat, pankarta tailer bat, Jai Egunetan Denok Jai tailerra, erakusketa bat borrokaren garrantziari buruz, aldarrikapen jolasak, ikus-entzunezkoak, prekarietatea gehien bultzatzen duten marken salaketa... Era berean, lan duinaren aldeko eta prekarietatearen aurkako mobilizazio batera deitu dugu, 19:00etarako.

2016/12/07
b_321_117_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_12_07_Megapark.png
LABek manifestazio bat egin du gaur, Ezkerraldeko langile askoren prekarietate egoera salatzeko, Barakaldoko Megaparkeko gasolindegitik abiatuta. LABek prekarietatearen aurkako dinamika bat sustatuko du datozen hilabeteetan, eta ekimen horren lehen mobilizazioa izan da gaurkoa. Hain zuzen ere, Ezkerraldeko langileen lekukoa beste eskualdetakoek hartuko dute.

2016/12/06


LABek manifestaziora deitu du biharko, Ezkerraldeko langile askoren prekarietate egoera salatzeko. Martxa Barakaldoko Megaparkeko gasolindegitik abiatuko da, 11:00etan, eta, protestaz gain, prekarietatearen lehen lasterketa egingo dute: garailea gehien irabazten duen enpresa izango da, langileei baldintza prekarioenak ezarrita. Dominak Confebask, Eusko Jaurlaritza eta EAJko ordezkariek banatuko dituzte; baldintza prekarioak ezartzea ahalbidetzen dituzten arduradunek, hain justu.

2016/11/07
2016/11/05
b_321_182_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_11_05Basauri_zureEskubideak.png
LAB sindikatuak 35 ordutako lan-astea eta 1.200 eurotako gutxieneko soldataren aldeko eta prekarietatearen kontrako 7 orduko mobilizazioa egin du gaur Basaurin. Ekimena sindikatuaren aldarrikapenetarako bozgorailua izan da: 35 ordu eta 1.200 euro. Eta aldi berean, giro eroso eta desberdin batean esperientziak zein gogoetak elkar trukatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, eguraldi txarrak batere batere lagundu ez duen arren.

2016/10/27


Azaroaren 5ean LAB sindikatuak prekarietatearen aurkako 7 orduko mobilizazioa burutuko du Hego Uribe-Arratia eskualdean. “Prekarietatearen aurkako eguna!” ekimena langileon egungo politikak medio pairatzen ditugun prekarietate egoerei aurre egiteko aldarrikapenetarako bozgorailua izan nahi du: 35 orduko lan-astea eta 1.200 euro gutxieneko soldata aldarri hartuta.

2016/10/26


Mercedes-Benz lantegian LABeko delegatua den Alberto Txaskok langileek bizi duten prekarietatea azaltzen du bideo honetan. Besteak beste, 5.000 langile dituen enpresa honetan langilegoaren %40 behin-behinekoa da (2000 inguru) eta lan berdina egin arren 300-400€ gutxiago irabazten dute. Egoera honen aurrean LABek prekarietatearen aurkako dinamika bat darama aurrera Mercedes-Benz lantokian. 

2016/10/13
b_321_111_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_16_10_12Metalgintza_metalgintza.png
Atzo, urriak 12, Euskal Herriko hiritarrentzat inposatutako egunean, LABeko Industriako federazioak Madriletik, CCOO eta UGTren laguntzaz, negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren alde egiten ari diren inposaketa salatzeko kanpaina abian jarri zuen. Estatalizazioa euskal langileen lan baldintzak gero eta prekariagoak izatea ekartzen ari da. Hori dela eta, bai lantokietan bai kalean arestian argitaratutako Estatuko metalgintzako hitzarmenak Euskal Herriko sektoreko langileentzat ekarriko dituen ondorio lazgarriak salatzeari ekin genion.

2016/08/24
Atzo Donostiako Udaleko Turismo arduradunak hiriaren langabezi datuez eta bereziki Zerbitzuetako Sektoreengatik “harrokeriaz” esandakoen aurrean LABek prekarietatea eta bazterketa arriskuan daudenengatik kezkatzeko eskatzen dio Donostiako Udalari.

2016/08/23
b_321_130_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPribatuak_museoak_16_08_23Guggenheim_guggenheim.png
Gaur, hilak 23, Guggenheim Museoko hezitzaileek 6. greba eguna burutzen ari dira titanioaren azpian ematen den prekarietatearekin amaitzeko. Eguerdian elkarretaratzea egin dute museoaren aurrean eta bisitariei eskuorri informatiboak banatu dizkiete pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak azalduz. Babesa emateko asmoz Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, hezitzaileen ondoan izan da museo aurrean egin duten elkarretaratzean.

 Prekarietatearen mamuarekin amaitzeko greba Guggenheim museoan
 Zortzi greba egun deitu dituzte Guggenheim museoko hezitzaileek

2016/06/28

Gaur, ekainak 28, LAB sindikatuko Gipuzkoako metalgintzako delegatuok batzarra egin dugu Villabonako Gurea aretoan eta, ondoren, “Hemen lan egin, hemen erabaki, metalgitzan prekarietateari Stop” lemapean elkarretaratzea burutu dugu Herriko plazan.

2016/06/06
b_321_202_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_06_06agerraldia_16-06-06agerraldia-web.png
Maiatzaren 28an Bilbon egindako “Langileok bideak batuz, Euskal Herria contra la precariedad” manifestazioan eta ondoren federazioz federazio burututako Borroka Astean, prekarietatearen milaka aurpegi agerian utzi eta alternatibak badirela aldarrikatu dugu. Gaur, pairatzen dugun egoerari aurre egiteko proposamena aurkeztu dugu: Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Eredurako proposamena. Gaurkoa EAEri begirakoa izan da. Nafarroakoa martxoan aurkeztu genuen.


2016/06/03
b_321_190_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_06_03eskualdeak_borroka-astea---web.png
Prekarietatearen aurkako Borroka Asteari amaiera emango diogu gaur. Inposatu diguten eredu bidegabe eta jasanezi honi aurre egiteko modu bakarra mobilizazioa da eta horretan ari gara. Eskualdez eskualde langileok pairatzen dugun prekarietatea agerian utzi eta egoera honi aurre egiteko aldarrikapenak plazaratu ditugu.


2016/05/31
b_321_210_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_05_31zerbitzupublikoak_BA-zerbitzu-publikoak-web.png
Administrazio zein hedabide askok kontrako mezua zabaldu nahi duten arren zerbitzu publikoetan prekarietatea jaun eta jabe bihurtu da. Erreforma eta dekretu bidez ekarritako prekarietatearen aurrean mobilizazioaren bidea hartu dugu. Gaur, Borroka Astearen baitan, kalitateko zerbitzu publikoak eta lan baldintza duinak aldarrikatu ditugu.

2016/05/27
b_321_180_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_05_28ekitaldia_m28ekitaldiaweb.png
Milaka euskal herritar batu gara gaur Bilbon, botere ekonomikoaren erdigunean, inposatu diguten prekarietatea salatu eta alternatibak aldarrikatzeko. Enplegatu ala langabe, ikasle, pentsiodun, emakume, migrante, etxeko langile, lanpostuen defentsan borrokan garen lagileak, kontratu partzialak ditugunak, behin behineko kontratudunak ala kontratu gabekoak, zaintza lanetan dihardugunak… denak elkarturik erakutsi dugu Euskal Herrian badugula nahiko indar emergentzia sozialari aurre egin eta eredu sozioekonomiko berri bat eraikitzeko.

2016/05/26
Nork ezagutzen du langileen egoera beraiek baino hobeto? Inork ez. Horregatik jo du sindikatuak zuzenean beraiengana. Industrian enpresa handi eta txikietako errealitatearen artean alde dago, beraz azken horiei begira lanketa espezifikoa egitea erabaki dugu. 300 enpresa txiki edo ertainetan izan gara langileen hitza jasotzen.

2016/05/26
Lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Gaixotasunak, istripuak, heriotzak ohiko kontu dira langileetzat. Hori da pairatzen dugun errealitate gordina eta aldatu behar duguna. Mobilizazioa sakonduz eta neurri eraginkorrak hartzera behartuz bestelako eredu bat eraikitzea lortuko dugu.

2016/05/25

Zerbitzu publikoetako langileek zer esan handia dute prekarietatearen inguruan. Hiru astez eskuz eskuko dinamika baten baitan 1500 langileren iritzia jaso dugu. Inkesta bidez jasotako erantzunetan agerian geratu da zerbitzu publikoetan ere prekarietatearen inguruan kezka handia dagoela. Hain zuzen ere, duela urte batzuk ez bezala, langileen gehiengo zabal batek (%86a) egoera prekarioak antzematen ditu bere lanpostuan edo ingurukoetan.

2016/05/24
b_321_186_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_24_saraMikelInkesta.png
Prekarietatearen aurkako borrokan ezinbestekoa da egoera hau pairatzen duten langileei hitza ematea. Helburu honekin LABek zerbitzu sektorean aritzen diren langileegana jo du bizi duten egoeraren argazkia egin eta bizi duten prekarietateari irtenbideak bilatzeko. Betetako 3370 inkestek agerian utzi dute langileen gehiengo zabalak uste duela baldintza prekarioak dituztela.

2016/05/23
b_321_130_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_05_23agerraldia_m28agerraldiaweb.png
Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz. Helburu honekin datorren maiatzaren 28an, mobilizazio nazionala egingo dugu Bilboko kaleetan. Mobilizazio anitza eta dinamikoa izango da, prekarietatea gogorki pairatzen duten langileei hitza emango diena.

2016/05/12
b_321_207_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_12_batzarra-tolosa-web.png
Atzo goizean, hilak 11, Goierri-Buruntza eskualdeko delegatu batzarra egin dugu Maiatzaren 28an Bilbon egingo dugun mobilizazioaren berri emanez. Egun horretan prekariettearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatuko ditugu. Mobilizazio anitza izango da.

2016/04/27
b_321_170_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_04_27_A28_gasteiz.png
LABeko kideok Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan prekarietateak gaixotu eta hiltzen duela salatu dugu Gasteizen eta Laudion. Aurten jadanik 17 langile hil dira lan istripuan Euskal Herrian, eta errealitate horren arrazoiak ezagunak dira, prekarietatea eta prebentzio neurri eskasak patronalari kostuak murrizteko. LABek lan osasuna eskubidea izan dadin borrokan dihardu, eta bide horretan kalean eta enpresetan izango da prekarietatea salatuz eta prebentzio neurriak exijituz.


2016/04/21

Lan munduan ematen diren prekarietate kasuak antzemateko eta hauei irtenbide bat emateko, online galdetegi ezberdinak jarri ditugu martxan "Zure Eskubideak. Actívate por tus derechos" dinamikaren baitan. Zerbitzu publikoetara eta zerbitzu sektora zuzendurikoak dira berriki aurkeztu ditugunak. Inkestak anonimoak dira erabat eta langileen partehartzea ezinbestekoa izango da prekarietateari aurre egiteko borrokan.


2016/04/21
PREKARIETATEA BORROKATZEA ESKUBIDEAK DEFENDATZEA DA

b_321_454_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_04_21GasteizBorrokaEguna_a22Gasteiz.png
LAB sindikatutik Martxoaren 22an hasiera eman genion prekarietatean kontrako kanpainari Araban. Horrela, enpresen markoan hainbat dinamika martxan jarri ditugu, milaka langile arabarren egoera gero eta kezkagarriagoa salatzeko eta Araban enplegu duina aldarrikatzeko helburuarekin. Hurrengo hitzordua, bihar hilak 22, dugu Gasteizen, BORROKA EGUNA deitzen baitugu.

2016/04/06
b_321_173_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_04_06Kaiera_kaiera.png
#OROezdaURRE zerbitzu publikoetako prekarietatea borrokatzeko kanpainaren barruan ekimen berria jarri dugu martxan. Prekarietate egoerak antzemateko asmoz lantzen ari den galdetegiei bultzada emateko, langileek euren iritziak utz ditzaten “Kaiera” edo koadernoa aurkeztu dugu.

2016/04/04
b_321_264_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_soziokomunitarioa_16_04_04ZerbitzuPublikoak_donostia.png
Gaur, apirilak 4, Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) Zerbitzu Publikoen Nazioarteko Sindikatuen Batasunak (NSB) pribatizazioen kontra deitutako borroka egunaren barruan, LABek mobilizazioak egin ditu Bilbon, Donostian eta Iruñean.
2016/03/20

Ahotsa.info

Nafarroan aldaketa politiko eta sozialarekin batera, aldaketa lantokietan ere gauzatzea nahi dugu. Lan mundua aldatu beharra dago, baita Nafarroan ere. Horixe da asteburu honetan LABetik Iruñean aldarrikatu duguna. manifestazioko aldarrikapen nagusiena. Atzokoan, euripean, lantoki ezberdinetako jendea bildu zen Gaztelu plazan hasi eta amaitutako mobilizazioan, nor bere aldarrikapen zehatzarekin. 

2016/03/15
b_321_222_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_03_10AldaketaLantokietara_081.png
Botere politiko eta ekonomikoen ahotan krisiak susperraldiari lekua utzi diola entzuten dugu, baina langabezia, prekarietatea eta pobrezia egoerak ez du hobera egiten. LABen iritziz egoera hau errotik aldatu beharra dago eta horretarako aukerak badaude Nafarroan. Aldaketa politiko eta sozialaz gain aldaketa lan-zentroetara eraman behar dela aldarrikatzen dugu LABetik. Aldaketa posible da eta horretarako martxoaren 19an kalean izango gara "Aldaketa lantokietara" lelopean. Ekimenaren azalpen guztiak mahaigaineratzeko Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, eta Igor Arroyo, Nafarroako Bozeramaleak agerraldia eskainiko dute gaur LABen Iruñeako egoitzan 11:00etan.

2016/03/10

Zortzi hilabete pasa dira Nafarroako Gobernuan eta udal nagusietan aldaketa historikoa gertatu zenetik. Urratsak eman dira demokratizazioan, besteak beste, ordezkaritza sindikalaren %40aren bazterketari amaiera emanez, D eredua hautatzeko aukera berdintasuna ezarriz edota erakundetatik herritarren eskariekiko sentsibilitate handiagoa erakutsiz. Alabaina, ezin liteke esan aldaketa lantokietara iritsi denik. Langileok langabezia, prekarietatea, diskriminazioa eta eskubide murrizketak pairatzen jarraitzen dugu. 


2016/02/26
b_321_177_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_26KlausulaSozialak_klausulaSozialak.png

Azpikontratetan klausula sozialak sartzeko proposamena aurkeztu dugu Bizkaiko Foru Aldundian

Horixe da LABen izenean David Rasines eta Alberto Cristobalek Bizkaiko Foru Aldundiko Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean eskatu dutena. Prekarietatearen aurrean Aldundiko azpikontratetan enplegua eta lan-baldintza duinak defendatzen dituen proposamena egin dute. Ekimena “Zure ESKUbideak, ¡actívate por tus derechos!” kanpainaren barruan kokatzen da.

2016/02/11
b_321_167_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_11_1200euro_smi.png
Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak, Bea Martxueta Politika Sozialetako arduradunak eta Rafa Izquierdo Batzorde Soziekonomikoko kideak soldaten inguruko txostena aurkeztu dute gaur. 1.200 eurotako gutxieneko soldata aldarrikatu da bertan, aldarrikapen honen bideragarritasuna nabarmenduz.


2016/02/05
b_321_181_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_05nafarroa_nafarroa.png
Nafarroako Parlamentuak enpleguari buruz egin duen osoko bilkura monografikoaren harira, LAB sindikatuak kontzentrazio zaratatsua egin du, enplegu politikan aldaketa aldarrikatzeko. Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok eskatu du "Nafarroan eman den aldaketa lantokietara iritsi dadila. Aldaketa langileon lan eta bizi baldintzen hobekuntzan islatu behar da, enplegu politika berri baten bidez". Aldarrikapen hau sustatzeko, LABek manifestazio handi bat antolatu du martxoaren 19an Iruñean.

2016/02/05
b_321_167_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_05PrekarietatearenKontra_prekarietatearenKontra1.png
LAB sindikatutik prekarietateari aurre eginez, lana eta aberastasuna banatzea eskatzen dugu. Aberastasunaren banaketarako 1.200 euroko gutxieneko soldata kokatzen dugu ipar-orratz, eta lanaren banaketarako 35 orduak dira erreferentzia.

2016/02/04
b_321_182_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_04SantaAgeda_santaAgeda.png
Santa Ageda bezpera da gaur, kantari ateratzeko eguna Euskal Herrian, aspalditik. LABetik ere gure ekarpena egin nahi izan diogu egunari eta honen barruan, mezu argia luzatu diegu langileei, zure eskubideen alde, aktiba zaitez! Egin aurre prekarietateari. Horretarako jarri dugu martxan “ZureESKUbideak, ¡actívate por tus derechos!” egitasmoa martxan. 

2016/02/04
b_321_242_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_02_04SantaAgeda_zureEskubideakKantariWeb.png
Gaur Santa Ageda bezperan, LABeko kideok prekarietateari aurre egiteko sindikatuak proposatutako 5 zutabeak kantatuko ditugu Bilboko kaleetan. Lan munduak bizi duen prekarietatearen arduradunei gure aldarrikapenak helarazteko eta behar diren neurriak har ditzaten eskatzeko Jaurlaritzaren, Confebasken eta Aldundiaren aurrean izango gara.

2016/01/27

LABeko Zerbitzu Pribatuetako delegatuek prekarietatearen bukaeraren hasiera irudikatu dute. Malgutasuna, soldata eskasak, gehiegizko lanaldiak, jai egunetako lana, kaleratzeak, ordu extrak, subkontratazioa eta etengabeko ordutegi aldaketak bezalako hitzekin prekarietatea definitzen zuen harresi bat sortu ondoren, piroteknia soka batekin hau lehertu arazi dute.

2016/01/25
b_321_167_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_birpentsatzen_16_01_25Durangaldea_birpentsatzenDurangaldea.png
LAB Durangaldeko 100 delegatu baino gehiago, Matienan asanblada egin zuten ostiralean LABek sindikalgintza eredua [Bir]pentsatzeko martxan jarritako hausnarketa prozesuaren baitan. Bertan eraldaketa sozialerako sindikalgintza berriaz eztabaidatu eta hausnartu zuten. Asanbladaren ostean delegatuak prekarietatearen kontra eta langile guztiontzako eskubideen alde mobilizatu ziren "Eremu guztietan prekarietatea borrokatu! Eskubideak guztiontzat" lelopean.


2016/01/12
b_321_179_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_16_01_12Elecnor_elecnor.png
Abenduaren 11an ELECNOR enpresak 5 emakumeei jakinarazi zien Madrileko lantokira joan behar zutela. 5ek seme-alabak dituzte eta lauek lanaldi murriztua dute haiek zaintzeko. Kaleratze izkutuen aurrean gaudela dudarik gabe; kargak familiarrak direla eta, leku aldatzea onartzea ezinezkoa da eta onartu ezean kontratua bukatzen zaie, indemnizazio txiki batekin. Gainera, Getafeko lantokian ez dago lanik beraientzat eta leku aldatzearen erabakia ez dute ezagutzen; beraz, argi dago enpresaren asmoa.

2015/12/14
b_321_175_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_12_14Durangaldea_zureEskubideakDurangaldea.png
LABek mobilizazio eguna egin zuen larunbatean Durangaldean "Eremu guztietan prekarietatea borrokatu" lemapean. Eguna ekintza-sindikala berritzeko LABek abiatu duen "ZURE ESKUBIDEAK, ¡ACTÍVATE POR TUS DERECHOS!" dinamikaren barruan sartu da. Azaroko SEPEko datuen arabera, eskualdean 5.000 langabetu baino gehiago daude. Horietatik %57 inguru emakumezkoak dira. Egiten diren kontratuen %37 soilik da emakumeentzako, desberdintasuna areagotuz doa.

2015/12/10
b_321_454_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_12_10EnpresaHandiak_eskuBideakGuztiontzat.png
Segurtasun eta eskubide gabeko lan eredu prekarioa ezarri nahi digute; mobilizatzeko gaitasuna eta erantzun sindikala oztopatuko dituen eredua. Patronalari bere dibidendoak eta abantailak betirako bermatuko dizkion eredu bat nahi dute.

2015/12/03
b_321_178_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_euskara_15_12_03_euskaraAbenduak3.png
Euskararen nazioarteko eguna da gaur, abenduak 3, eta testuinguru honetan lan munduari arreta gehiago jartzea eskatu nahi dugu. Izan ere, bestelako eremu batzuetan euskara normalizatzeko hainbat urrats eman badira ere, lan mundua euskalduntzeko indarrean dauden Hizkuntza Politikak antzuak dira. Azpimarratu nahi dugu, era berean, bestelako eremuetan aurrera egin bada, herritarren konpromiso zein herri ekimenei esker izan dela. LABen iritziz lan mundua euskalduntzeko, langileon parte hartzea kontuan izango duen eredu demokratikoa ezinbestekoa dugu. 

2015/11/24

Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.

2015/11/23
b_321_173_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_emakumeak_azaroak25_15_11_19azaroak25_kartela-151125-web.png

IRITZIA.- Izaskun Garcia Bordagarai, LABeko Zeharlerroetako idazkaria

2015/11/04

Gure lan egoera ez da normala. Prekarietatea olio-orbana bezala zabaltzen ari da langileon artean, laneko babesgabetasun egoera gero eta nabarmenagoa da. Prekarietatea normalizatzeko asmoz, sinestarazi nahi digute dagoena onartu beste erremediorik ez dugula lan bat izateko, baina gertatzen ari den hau ez da normala. 

2015/07/14
LAB sindikatua SEA patronalak ekainaren 26an eginiko Batzar Orokorraren aurreanLAB sindikatua SEA patronalak ekainaren 26an eginiko Batzar Orokorraren aurrean
Atzo, hilak 14, Arabako Metalgintzako Mahaia biltzen zen momentuan, LAB sindikatuak mobilizazioa burutu zuen “PREKARIETATErik EZ, CONVENIOS DIGNOS” lelopean. LABek negoziazio kolektiboaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen eta, hortaz, hitzarmen duinak lortzearen beharra prekarietateari aurre egiteko. 


2015/07/10
b_321_120_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_NegoziazioKolektiboa_15_07_10NegoziazioKolektiboa_negoziazioKolektiboa.png
Negoziaziaketa kolektiboaren geldialdiak areagotu egin du langileon babesgabetasun egoera, ondorio latzekin. Egoera horrekin amaitzeko asmoz, Hitzarmenen blokeo egoera gainditzeko proposamena aurkeztu dugu gaur, uztailak 10, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako egoitzetan. LABetik LHKri dei egin diogu, Confebaski exijitu diezaion negoziazio kolektiboak egun bizi duen blokeoa gainditu eta prekarietateari aurre egiteko negoziazio mahaiak deitzeko.

2015/07/09
b_321_454_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_NegoziazioKolektiboa_15_07_09CRL_U10.png
Hitzarmenetan dagoen geldialdi egoera gainditzeko, bihar hilak 10,  LAB sindikatua pauso berri bat ematera doa. Lan Harreman Kontseiluan (LHK-CRL) Confebaski prekarietateari aurre egiteko mahaiak deitzeko exijitzeko hitzarmenen blokeoa gainditzeko sindikatuaren proposamena errejistratuko du.

2015/07/01
Confebaskek uztailaren hiruko bilera bertan behera uzteko erabakia hartu du. Badirudi Confebaskek ez duela gustoko izan guk egun horri eman diogun izaera. Argi geratu da langabezia eta prekarietatea pairatzen ari diren langileen ahotsa entzun ere ez duela egin nahi. LABen garaipena da prekarietatearen zabalkunderako bilera bertan behera uztea.

2015/06/26

SEA patronalak Gasteizen eginiko Batzar Orokorraren aurrean elkarretaratzea egin dute LABeko kideek. Bertan adierazi duten moduan, arrakala soziala gero eta handiagoa da, eta langileon soldatek gero eta eros ahalmen txikiagoa dute. Egoera honetan eragin zuzena du patronalaren jarrerak.

2015/06/25

Confebaskek Madrilgo akordioa hona ekartzeko asmoz sindikatuok negoziazio mahai batera deitu gaitu uztailaren 3rako. Deialdi honen aurrean LABek izango duen jarrera azaltzeko agerraldia eskeini dute Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusiak eta Garbiñe Aranburu Ekintza Sindikaleko Idazkariak. Zentzu honetan Etxaidek argi utzi nahi izan du uztailaren 3a, LABentzat, “langabezia eta prekarietatea salatzeko eguna” izango dela.

2015/06/17
Rosa Iriarte, Lan Osasuneko arduraduna eta Alberto Mendilazo Osasunbideako arduraduna, zenbait enpresetako ordezkari sindikalekin bateraRosa Iriarte, Lan Osasuneko arduraduna eta Alberto Mendilazo Osasunbideako arduraduna, zenbait enpresetako ordezkari sindikalekin batera
LABek prentsa aurrekoa burutu du gaur Nafarroan sustatzen ari den lan osasunaren publifikazioaren inguruan. Pasaden urtean PP alderdiak onarturiko Mutuen Legeak mutualitateei eskumen gehiago aitortu dizkie. LABek kontrako norabidean gertakizun profesionalak nahiz arruntak publifikatzea bilatzen ari da. Mutuen lege berria (35/2014) indarrean dagoenetik, 400 bat langileek gertakizun profesionalen eta gertakizun arrunten kontrola mutuekin kontratatzeari utzi eta osasun arreta Osasunbideak eman dezan lortu dugu.

2015/06/17
Atzo COFEBASKek, Madrilgo akordioa hona ekartzeko asmoz, sindikatuok negoziazio mahai batera deituko gaituela adierazi zuen. 

2015/06/02
Iruñeko Udalean egin bezala, Iruñeko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko langileek herri galdeketa egin dute, lan osasuna mutuatik ala sistema publikotik kudeatzea nahi duten erabakitzeko. 213 pertsonetako erroldatik 180 pertsonek eman dute bozka, eta horietatik 161ek sistema publikoaren alde egin dute.

2015/05/29

Bi hilabete daramate Telefónicak eta Movistarrek azpikontratatutako autonomoek borrokan. Bi hilabete, duintasun eta zilegitasun guztia duen borroka eredugarri horretan, multinazional prekarizatzaile horri aurre egiten.


2015/05/27
b_321_198_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_05_27Aurkezpena_zureEskubideak.png
Lantokietako ekintza sindikala berritu eta indartzera goaz LABetik. Egoera aldatu egin da, langileontzat okerrera aldatu ere, eta horren aurrean, ekintza sindikala urrats berriak eman behar ditugu. Nola? Gure eskaintza eta praktika sindikala berrituz. Sindikatuon erronka ez da dagoenaren gainean langile batzuren egoera hobetzea, egoera bere osotasunean aldatzea baizik, langile guztien egoera hobetu ahal izateko. Horretara goaz.



2015/05/22
b_321_181_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_15_05_22Silikosia_silikosiaKanpaina.png
Gaur, maiatzaren 22an, LAB sindikatuko ordezkariek eta Fumbarriko langile silikotikoek prentsa agerraldia egin dute. Batetik, Durangoko Fundizioan bizi den egoera larria salatzeko eta, bestetik, datozen egunetarako mobilizazioen berri emateko. Ekainaren 6an mobilizazioa izango da Durangon eguerdiko 12:30etan eta Euskal Herri osoan kanpaina bat martxan jarriko dugu, izkutuan dauden kasu guzti hoiek aitortu eta azalarazteko, enpresaz enpresa, lantokiz lantoki silikosiari aurre egiteko, kontaktuan daude langile orori informazioa emateko.

2015/05/20
b_321_143_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_euskara_15_05_20Euskara_euskara.png
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta LAB sindikatuak lan munduan euskararen erabileran eman daitezken urraketak identifikatu eta hauei aurre egiteko ekimena jarri dugu martxan. “Euskara zure ESKUbidea. Actívate por el Euskara” izenarekin aurkeztu den ekimen honekin, langileok hizkuntz eskubideen jabe garen heinean, eskubideon alde aktibatu eta inplikatzea da asmoa. Sindikatuaren ekintza sindikala indartzeko ibilbidean urrats berri bat izango da. 

2015/05/15
b_321_190_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_15_05_15Protokoloa_protokoloa.png
Igandean, maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuen eguna gogoratzen dugu. Data garrantsitsu honen atarian lan munduan ematen den homofobiarekin amaitzeko LABek protokolo bat aurkeztu du.

 Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako gida eta protokoloa
 Guía y protocolo contra la homofobia en los centros de trabajo


2015/05/12
Madrilen hitzartu duten soldaten inguruko akordioaren aurrean, lehenik eta behin LABek azpimarratu nahi du akordio hau ez dela loteslea. Horrez gain, eta nahiz eta letra txikia ezagutzen ez dugun arren, sindikatuak argi utzi nahi du ez dela erreferentzia bat izango hemengo negoziaketetan.

 «Soldatak igotzeko momentua da, sortzen den aberastasuna egokiago banatuz» (2015/02/09)

2015/02/09

Gaur medioen aurrean izan dira Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Garbiñe Aranburu, Negoziazio kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkaria soldaten kontrako azken erasoaren aurrean LABek egiten den irakurketa plazaratu eta martxan jarriko duen estrategiaren berri emateko.

 
SALARIOS, reparto de la riqueza y crecimiento económico
 
SOLDATAK, aberastasunaren banaketa eta hazkunde ekonomikoa


2015/01/23

Gaur, urtarrilaren 23an, zita jarri du LAB sindikatuak LANEUS ildo estrategiko eraberritua aurkezteko, bertan, LABeko militantzia nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabala izan da. Ekimen honekin LABek Lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du. Krisi garaietan, aldaketak inoiz baino beharrezkoagoak direnean eta horretarako ateak zabalik dauden honetan, sindiaktuak urrats garrantzitsua eman du: gure konpromisoari eutsi eta lanean jarraituko dugu. Esku artean dugun LANEUS ildo eraberritua parte hartze prozesu aberasgarriaren emaitza izan da, 190 kide baino gehiagok ekarpenak egin dituzte.

 LANEUS, langileok aldaketa euskaraz! [PDF]
 Edurne Larrañaga, LABeko Euskara idazkaria [INFO7]

2014/12/18

Gaur bozkatzen da Madrilgo Kongresuan Mutualitateen Legearen onarpena. Aldi bateko ezintasunari buruzko 2014/625 Errege Dekretuarekin batera, zentzu honetan egindako erreformen zikloa isten du, momentuz.

 
b_185_106_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_06_03industria_16-06-03industria-web.png
Borroka Asteari amaierako puntua jarri diogu gaur. Industriako langileek jasaten duten prekarietatea salatzeko asmoz, LABek Euskal Herriko 16 eskualdeetan mobilizazioak egin ditu. Nabarmena da azken urteetan lan munduan, baita industrian ere, langileak lan baldintzen prekarizazio prozesu sakon bat pairatzen ari garela. Prozesu hori salatu eta aldarrikapenak plazaratu ditugu gaurkoan.

b_185_125_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_06_01_e3.png
Larunbatean Bilbon egindako “Langileok bideak batuz. Euskal Herria contra la precariedad” mobilizazioari segida eman diogu Borroka Astea deitu diogun honetan. Maiatzaren 31an Zerbitzu Publikoen defentsan irten ginen kalera, ekainaren 1ean zerbitzu pribatuetan ematen den prekarietatea salatu genuen eta bihar, ekainak 3, Borroka Asteari amaiera emateko eskualdez eskualde industriako egoera aldatzeko aldarrikapenak plazaratuko ditugu.

b_185_114_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_06_01_zerbitzuSektorea.png
Azken hilabeteetan LABek zerbitzu sektorean aritzen diren langileegana jo du bizi duten egoeraren argazkia egin eta bizi duten prekarietateari irtenbideak bilatzeko. Gaur emaitzak ezagutzera eman eta patronalari zein erakundeei, langileen beharrizanak kontuan hartuz prekarietatea gure bizitzatik at utziko duten neurriak aldarrikatu ditugu.

b_185_262_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_24_ernaiM28.png
Maiatzaren 28an 17:30ean prekarietatearen kontra Bilbon egingo dugun mobilizazioan parte hartzera deitu du Ernai gazte antolakundeak. 



Maiatzaren 28a bitarte Mobilizazio Nazionalari babesa emateko argazki bidezko atxikimendu kanpaina jarri dugu martxan. Atera argazki bat M28rako zure aldarrikapenarekin eta bidali webgunea@lab.eus helbidera edo whatsapp bidez 646 802 371 zenbakira.


Eraso eta murrizketen aurrean konfrontazioaren bidea aukeratu dugu, euskal esparru sozioekonomikoaren aldeko borrokan gabiltza eta lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarrituko den eredu berri baten alde ari gara. Bide hau langileen indar eta mobilizazioari esker ari gara jorratzen. Mobilizazioa ezinbestekoa da politikariek botere ekonomikoari begiratzeari utzi eta guri, langileoi, begira diezaguten! Egoeraren salaketa egitetik harago, proposamen zehatzak ere mahai gainean jarriko ditugu, Euskal Herriarentzako aldaketa erreala egingarri dela erakutsiko dugu.

b_185_221_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_06_planoaDeialdiarekin1200px.png Egungo eredu ekonomiaren aurrean aldaketaren beharra nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek prekarietatera kondenatuz inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu datorren Maiatzaren 28an Bilboko kaleetan egingo dugun mobilizazio nazionalean. Prekarietateak milaka aurpegi ditu eta Bilboko mobilizazioa guzti horien erakuslehio eta prekarietatea garaitzeko borrokaren inflexio puntu bilakatuko dugu. Ez hutsik egin, 17:30ean • Udaletxea • Sagrado corazón • Abando • Zubiarte •

b_185_94_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_03_22Araba_araba.png
Aste honetan LAB sindikatuak kanpaina bati ekingo dio Araban, laneko prekarietatearen kontra eta patronalak klase politikarekin duen adostasuna salatzeko, egoera hori ahalbideratu eta indartu egiten duena. Horrela, enpresen markoan hainbat dinamika abiatuko ditugu, milaka langile arabarren egoera gero eta kezkagarriagoa salatzeko eta Araban enplegu duina aldarrikatzeko helburuarekin. 

b_185_101_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_03_15_agerraldia-nafarroa-web.png

Iruñean Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak eta Igor Arroyo Nafarroako bozeramaileak egindako agerraldiaren bidez, LAB sindikatuak aldaketa lantokietan gauzatzeko proposamena egin du. Bide hori sustatzeko, manifestazioa egingo du LABek larunbata honetan Iruñean, 17:30etan Gaztelu Plazatik abiatuta. 


“Prekarietatearen kontra… lana eta aberastasuna banatu” kanpaina aurkezpena.“Prekarietatearen kontra… lana eta aberastasuna banatu” kanpaina aurkezpena.
Zure Eskubideak dinamikare baitan “Prekarietatearen kontra… lana eta aberastasuna banatu” kanpaina aurkeztu du Hego Uribe Arratian. Lanpostu duina izateko eskubidea dugu, baita kalitateko bizi maila bermatuko duen soldata ere. Eta egoera gainditzeko bidean, baditugu alternatibak.


Prekarietatearen kontra LAB sindikatuak hasitako bidaiak geltoki garrantzitsua izango du datorren Abenduaren 12an Durangaldean. Eskualdeko langileek pairatzen duten prekarietatea salatzeko eta hauei aurre egiteko hartu beharreko neurriak aldarrikatu eta defendatzeko Durangaldeko LABek Prekarietatearen Aurkako Eguna deitu du. Goizean zehar egingo ekimen ezberdinak egin ostean 11:45etan Ermuan eta Zornotzan eta 13:00etan Durango elkarretaratzeak egingo ditugu.

b_185_92_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_11_27Durangaldea_durangaldea.png
LAB sindikatuan, gure ekintza sindikalaren baitan, prekarietatearen aurkako borroka indartzen ari gara. Horren baitan, ildoa Durangaldean nola landu, nola zabaldu eta langile guztiengana nola iritsi eztabaidatzen aritu gara azken aldian. Eta horren ondorio, azken hilabetean enpresaz enpresaz eta poligonoz poligono egiten ari garen lana. Egindako lanari segida emateko eta aurrera begira indartsu aritzeko, abenduaren 12an Prekarietatearen aurkako eguna burutuko dugu Durangaldean.



Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, gaur, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu gara. Bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera salatuz.  


Gaur, hilak 12, Bilboko karolan osatu dugun mosaiko erraldoia langileen antolaketa eta aktibazioaren erakusle izan da. 200 delegatu, borroka bereziatuak dituzten bost kolektibotan bilduta, prekarietatearen negu gorriari aurre egiteko batu dira. Ekimenari hasiera eman aurretik minutu bateko isilunea egin da aste honetan lanean hil diren 2 langileak oroitzeko eta prekarietateak hiltzen duela salatzeko.

b_185_98_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_10_29Ekimenak_zureEskubideak.png
LABen Nazio Komiteak ezohiko agerraldia egin du gaur datozen hilabeteetako ekintza-sindikaleko dinamikaren barruan egingo dituen ekimenak aurkezteko. Garbiñe Aranburuk ekintza-sindikaleko idazkariak egoeraren diagnostikoa egin du, prekarietatea nagusi den egoera deskribatuz. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak, bere aldetik, sindikatuak datozen hilabeteotan egingo dituen ekimenak aurkeztu ditu.

 Ekintza sindikaleko dinamika berritua ekimenetan

b_185_128_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_euskara_15_10_15_osakidetzaEuskara.png
LAB sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatuz elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean.

b_185_94_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_euskara_15_06_23_osasuntsuEus.png
Osasun alorrean hizkuntza-eskubideen urraketa etengabea da. Egoera hori okertu egiten da nabarmen hainbat momentutan, zerbitzuen berrantolaketak edota langileen ordezkapenak euskara kontutan hartu gabe egiten direnean, adibidez. Uda garaian arazo horiek handitu egiten dira. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diogu Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak.


b_185_99_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_06_11AskatsunSexuala_aniztasun-sexuala.png
Gaur LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak antolatuta "Homofobiaren aurrean askatasun sexuala" hitzaldia izan da Bilboko LABen egoitzan. Egoitz Arbiol eta Ibai Fresnedo izan dira hizlariak. Bihar Iruñeako LABen egoitzan izango dira goizeko 10:00etatik aurrera.


b_185_116_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_15_06_08Funbarri_funbarri.png
Larunbatean, silikosi kasuek gogor kolpatu duen Durangoko Funbarri enpresatik abiatuta manifestazioa egin zuen LABek "Funbarrin silikosiaren aurka. Langileon osasuna ez dago salgai" lelopean. Silkosi kasuek gogorki kolpatu dute Fumbarri enpresa, baina Funbarrikoa ez da kasu isolatu bat. Euskal Herriko beste hainbat enpresatan antzeko kasuak ematen ari dira.