2026-11-01
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaLOMCEk bere aplikazioaren ibilbideari ekin dio Cristina Uriarte Sailburuaren eskutik EAEn eta...

LOMCEk bere aplikazioaren ibilbideari ekin dio Cristina Uriarte Sailburuaren eskutik EAEn eta Iribasenetik Nafarroan

Ikasturtea hasi dugun honetan LOMCEk bere aplikazioaren ibilbideari ekin dio. Legeak, hasieratik jaso bezala, urratsez urratseko aplikazioa izango du. Hego Euskal Herrian aplikazioa hezkuntza sailburuen eskutik dator, Iribasek Nafarroan nafar erara gauzatzen ari da eta Uriartek Erkidego Autonomikoan zehaztapen askorik gabe legeak jasotzen dituen hainbat aldaketa abian ditu, esaterako ingurune ikasgaia bera.

Une honetan, batzuk zein besteak, legeak egungo hezkuntza sisteman aparteko eraginik ez duela izango aditzera ematen dute, baina argitu beharreko gakoa argia da, LOMCEa aplikatuko dute bai ala ez. Gure ustetan, orain arte, hitzak eta ekinbidea ez datoz bat.

C.Uriartek berriki adierazi du hezkuntza sailaren egitekoa titulazioa akreditatzea dela baina hezkuntza komunitateak behin baino gehiagotan Lomcea ez aplikatzeko eskatu dio. Zer egingo du eskakizun honen aurrean? Norabide horretan lehen urratsa, LOMCEa ez aplikatuta, gure ikasleen titulazioak homologatzeko lanari ekitea dela deritzogu. Zerbait egingo du? Ze pausu emango ditu?

Hasieran, Heziberrik LOMCEa geldiaraziko zuen tresna izan behar zuen, gerora ideia hau Uriartek berak baztertu zuen. Eta orain zein da bidea? Hurrengo asteotan, Hezkuntza Sailak kaleratu beharreko dekretu curricularrarekin, ikusiko dugu Heziberri 2020-k hezkuntza sistema propioaren norabidean urratsa den ala LOMCEaren bidetik, horren egokitzapena baino ez den. Nafarroan “napar” erara egite horrek curriculum dekretuaren %90 lege organikoan du oinarri. Hori al da bidea? UPNk Nafarroan hartutako bidea al da PNVk erkidego autonomikoan jorratuko duena?

Hezkuntzak ataka garrantzitsua bizi du, LABentzat ataka honek eraiki nahi dugun alternatiban sakontzeko eta ekiteko une garrantzitsua bilakatu dezakegu eta horretan ari gara.

Bide batez, Abortoaren legea aurrera ez ateratzeko arrazoiak LOMCE legearekin alderatzerik dago, biek jendartean duten babes ezagatik, besteak beste. Hortaz, Werten dimisioa eskatzearekin batera, Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa garatu ahal izateko inplikatuak gauden eragile guztion artean burujabetza ariketa egitea proposatzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....