2025-12-31
Blog Page 1212

Osakidetzako milaka langilek kalitatezko enplegua sortzeko eta kendutako lan-eskubideak berreskuratzeko aldarrikatu dute Bilbon

0

Pasa den ostegunean Osakidetzako milaka eta milaka langile manifestatu ziren Bilbon, Mahai Sektorialean ordezkaritzarik daukaten sindikatu guztiek deituta (eta ESK-k mahai sektorialean ordezkaritzarik ez izan arren). "Kalitatezko Osakidetzan baten alde, enplegua sortu. ¡No más robos!" lemapean kategoria eta herrialde ezberdinetako langileek osasun publikoa eta kalitatezkoa defendatzeko deia egin zuten, enplegu sortzea izanik honetarako ardatz nagusia.

Osteguneko manifestazioa hurrengo hilabeteotarako aurreikusita dagoen mobilizazioen agendaren lehenengo urratsa baino ez da: uztailean email masiboen bidalketa burutu eta gero, kurtso berrian kokatzen dira ekimen nagusiak: entzierroak, paroak eta greba. Beti ere, Osakidetzak negoziatzeari muzin egiten jarraitzen badu, azken urteotan egin duen bezala. Sindikatuok mahai sektoriala deitzeko eskaera lazatu egin diogu jada, beraz Osakidetzari dagokio egoera bideratzea. Hori bai, ez da onartuko negoziazio itxura gehiagorik: kopromiso sendorik ez badu agertzen mobilizazio agendak aurrera jarraituko du.
 
 

Aurreakordioa Osakidetzako garbiketa azpikontratetan

0

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, enpresa batzordearen gehiengoa osatzen dutenek, aurreakordioa sinatu dute Osakidetzako garbiketa azpikontratetan. Bi urtetako negoziazioaren ostean sindikatuek lan erreforman dauden eskubide murrizketak ekiditea lortu dute aurreakordio honen sinadurarekin.

Homologazioa dakarren xedapen iragankorra lortu da, errelebo-kontratuari eta ultraaktibitateari eustea, borondatezko arbitraia, zentro bakoitzeko plantila egotea eta gainera, aldez aurreko erretiro primen artikulua mantendu egiten da patronalak kendu nahi zuenean.

Plaza hutsen inguruko gaia ongi definituta gelditzen da lanaldi osoan ari ez den jende guztiak lanpostu aldaketa eskatu ahal izango duelako lanaldi osoa lortu arte.

Gainera, ongi definituta gelditzen da Osakidetzak epeak jarri beharko dituela karrera profesionaleko atzerapenak kobratzeko.

Negoziazio prozesu luzearen ondoren LAB pozik agertzen da aurreakordio hau sinatu delako, Osakidetzako garbiketa kontratetako langile guztien lan-baldintzak blindatzen dituena.
 

 

 

Finaliza la huelga en Panda Security pero la pelea continúa

0

La plantilla de Panda Security ha secundado en total siete días de huelga y dos de paros horarios. El pasado viernes, tras el éxito del último día de huelga y la asamblea realizada en la calle, los y las trabajadoras dieron por finalizada la huelga pero anunciaron que seguiran con la lucha de sus derechos laborales.

Valoración de LAB
Finaliza la huelga. La pelea continúa.

Objetivos y resultados de la huelga
Esta huelga se convocó con dos objetivos fundamentales.

-Hacer que la empresa reflexionara y negociara con los representantes de los trabajadores/as la manera de resolver el conflicto de la antigüedad.
-Demostrar que la plantilla de Panda Security no acepta más imposiciones ni irregularidades con respecto a su salario, su antigüedad o sus condiciones laborales.

El primero de los objetivos no se ha alcanzado, porque la dirección de la empresa ha preferido poner en riesgo sus productos y los lanzamientos previstos para esta época del año, desprestigiar su atención al cliente, arruinar su credibilidad, mantener congelada la resolución de múltiples incidencias, lo que sea antes que sentarse a negociar con los representantes de los trabajadores, tal y como éstos le solicitaron. Continúan haciendo caso omiso y ninguneando a los trabajadores/as. Afortunadamente, nosotros no somos como ellos, y aunque podríamos hacerlo, no vamos a situar a determinados departamentos ni lanzamientos de productos al borde del abismo.

En cuanto a la opinión pública, todo esto no ha pasado desapercibido, y la imagen que los gestores de la compañía dejan después de esta semana de movilizaciones es francamente preocupante, muy preocupante. El Consejero Delegado, Diego Navarrete, y su equipo directivo han antepuesto la soberbia a cualquier tipo de lógica, lo que ha tenido reflejo en medios de comunicación, en prensa digital y escrita, en televisiones y emisoras de radio de ámbito estatal y autonómico.

El conflicto generado por la dirección de la empresa lejos de solucionarse se ha enquistado por la intransigencia que han mostrado los gestores. La dirección de la empresa no ha dado señales de vida, no ha hecho el más mínimo movimiento a favor de la resolución del conflicto. La “victoria” del CEO y su equipo directivo se limita a tener a sus órdenes a una plantilla aun más desmotivada y descontenta que antes, que no confía en ellos y que tiene que observar con lupa cualquier comunicación que se les haga llegar, ya que nunca se sabe dónde va a estar la trampa, la cláusula ilegal de turno o, directamente, otro robo u otra estafa.

El segundo de los objetivos se ha cumplido de manera clara y contundente. Los trabajadores/as que hemos secundado la huelga nos hemos fortalecido como colectivo y hemos dejado bien claro que a partir de ahora las imposiciones y las ilegalidades en las que incurran los gestores tendrán respuesta. Cada ataque será respondido como corresponde. Hoy ha sido el robo de nuestra antigüedad el motivo de que respondiéramos de manera colectiva gradualmente hasta completar los siete días de huelga, y si lo que persiguen otro día es aumentar sus beneficios a costa de reducir nuestros salarios, aumentar las horas de trabajo o mermar aun más nuestro poder adquisitivo, la respuesta será contundente e inmediata.

Un esfuerzo excepcional
Queremos reconocer el esfuerzo de todos/as los que se han movilizado de forma colectiva junto a su Comité de Empresa. Cada cuál ha aportado en función de su capacidad y han sido unas jornadas inolvidables para quienes las hemos compartido. Todas las horas que hemos pasados juntos en la calle han sido muy valiosas para conocernos mejor, intercambiar opiniones, debatir y aprender mucho los unos de los otros. Ha sido una experiencia realmente gratificante. En cuanto a los que no han aportado nada ellos/as sabrán cuáles son en esta ocasión las razones de su comportamiento. Los que hemos peleado por ellos respetamos su decisión pero exigiremos el mismo respeto.

La lucha por la antigüedad continúa
Reiteramos nuestro llamamiento al diálogo para negociar una solución satisfactoria para todos. Es necesario que la dirección cambie su actitud hacia los trabajadores/as, de lo contrario, lejos de tener a los trabajadores/as a su lado nos van a tener enfrente. Y esto no es bueno para nadie. Una vez más, ofrecemos flexibilidad para ayudar a solucionar el problema que han creado con la práctica ilegal de la compensación-absorción de la antigüedad. Vamos a continuar adelante con la interposición de las demandas individuales por cantidades y seguiremos exigiendo que nos paguen la antigüedad correctamente en las nóminas. Posiblemente la empresa recurrirá cada una de las demandas para ganar tiempo y agotará así la poca credibilidad y prestigio que le quedan. Por no hablar de la confianza de los trabajadores/as, a los que seguramente tendrán la poca vergüenza de pedir innovación, grandes ideas de coste cero, mayor implicación, flexibilidad total, etc. 

El regreso al trabajo
El lunes 30 de junio regresaremos a los puestos de trabajo con la satisfacción de haber cumplido con creces lo decidido en Asamblea. Como siempre, las prisas no son buenas consejeras. Al igual que estamos haciendo en el caso de personas que han realizado trabajos de compañeros que estaban de huelga, no dudaremos en denunciar a todo aquel que se dedique a meter presión para que los trabajadores/as que han ejercido su derecho a la huelga saquen adelante, deprisa y corriendo y en perjuicio de la calidad necesaria, el trabajo amontonado por culpa de la empresa.
 

 

LABek erabateko gehiengoa lortu du Xileman eta beste bi enpresetan irabazi du

0

Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartu da, UGTren aldeko putxerazo berria gaindituz. Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du.

Nafarroako LABek emaitza onak eskuratu ditu, berriro ere, azken astean egindako hauteskunde sindikaletan.

Xileman, gizarte ekintza eremuko enpresan, LABek 9 ordezkarietatik 5 lortu ditu (2 CCOO, 1 UGT, 1 ELA).

Orkoiengo Udaletxean, LABek aukeratzen ziren hiru ordezkariak lortu ditu. Era berean, hauteskundeak irabazi ditu Ultzamako Gizarte Zerbitzuetan (ordezkari 1)

Azkenik, aipatzekoa da Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartzea lortu duela (5etik 1), hori eragozteko enpresak jarritako oztopoak gaindituz. Izan ere, enpresak UGTko zerrenda sustatu, LABen kontrako kanpaina egin eta Sartaguda Ikastolako sukaldeetako bi langileri bozka eskubidea kendu baitzien LAB bozkatuko zutela pentsatzerakoan. Putxerazoaren gainetik, LABek ordezkaritza lortu du.

Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du. Urtarrilaren 1etik gehien igo den sindikatua da.
 

 

 

Corrugados Azpeitiako delegatuek lantokian mugimendu arraroak ematen ari direla salatu dute

0

Dagoeneko Gallardo Taldeak bereak eta bi egin eta Lasaoko lantegiko 38 kaleratzeekin batera, Corrugados Azpeitian ziren langile guztiak kale gorrian utzi zituenetik urtebete igaro denean, Corrigados Azpeitiako delegatuek lantokian ematen ari diren mugimendu arraroek balizko desmantelazioa burutzen ari denaren zantzuak dituela salatu dute.

Corrugados Azpeitiako Delegatuen oharra

«Dagoeneko urtebete igaro da Gallardo Taldeak bereak eta bi egin eta Lasaoko lantegiko 38 kaleratzeekin batera, Corrugados Azpeitian ginen langile guztiok kale gorrian utzi gintuenetik. Baina Gallardok horren gustoko duen joku zikinak ez du etenik.

Gaur egun, gure expedientea Auzitegi Gorenak ebatzi zai aurkitzen gara, baina ikusten dugunak zur eta lur uzten gaitu berriro ere. Gallardo, Corrugados Azpeitiaren balizko desmantelazioa burutzen ari denaren zantzuak ditugu azken aldi honetan.

Denbora da gure lantokian mugimendu arraroak ikusten ari garela eta sekula ez zaigu ganorazko informaziorik eman nahi izan, azken asteetan ikusi ditugun mugimenduak ikusi arte.

Almazena ustutzen eta beste hainbat ibilgailu mota ateratzen ere ari dira gure enpresatik, jakin ahal izan dugunez. Dakigun apurrean, 2 volvo (lagarto), “Caterpilar” eskabadora bat, Txatarraren garraiorako bi makina, kamioi zisterna bat eta garabiren bat lan zentrutik atereak izan dira dagoeneko, eta entzundakoaren arabera, zer eta saltzeko!

Hau guztia inongo eskrupulorik gabe eta modu ez zilegi eta arbitrarioan burutzen ari da Gallardo. Are eta gehiago, oraindik langile jendearekin tramitazio soldaten edota plus ezberdinei loturiko zorrak dituenean.

Gauzak honela, gure auzia ebatzi bitarte, tresneria lantokitik ezin dela atera ulertzen dugu. Espediente honen amaiera langileon aldekoa izango balitz, lantokiak lanean hasteko moduan egon behar duela dio legeak, eta gauzak nola mugitzen ari diren ikusita, Gallardo ez dela legea betetzen ari deritzogu!

Guk, LABeko delegatuok, Lan Ikuskaritzan salaketa sartua dugu jada eta ez dugu etsiko Gallardo taldeak jokamolde duen bidegabekeriari aurre egiterako orduan.

GURE LANPOSTUEN DEFENTSAN, CORRUGADOS BIZIRIK!!!

Azpeitian, 2014ko ekainaren 27an»
 

 

 

LAB eta ELA: «Kutxabankeko hamarna milaka kreditu-kontu eta mailegu putre-funts bati salduko dizkiote datozen egunotan»

Ekaineko Batzar Nagusien ondoren, Kutxabankek aktibo multzo handi bat (kreditu-kontu eta bezeroei emandako maileguak) salduko dio putre-funts bati. Sekretupean, eta zuzenean eragindako pertsona eta erakundeei informaziorik eman gabe.

Egiten ari diren operazioaren ezaugarri nagusiak honakoak dira:

• Kutxabankek kobratzeko zail gisa sailkatu duen aktibo multzo bat salduko du. Espainiako Bankuak derrigortu egiten du honelako maileguak 12 hilabetean guztiz hornitzera, eta ondorioz aktiboak balantzean zuzkituta daude, kasu askotan %100ean. Honek esan nahi du Kutxabankek, bere emaitza-kontuan, dagoeneko galeratzat jo dituela, benetan haiek -guztiz edo zati batean- berreskuratzeko aukera badagoen arren. Kutxabanken mailegu berreskurapen indizea oso altua da.
• Putre-funtsak finantza-funtsak dira, eta beren espezialitatea ahalik preziorik txikienean aktibo finantzieroak, zorrak, enpresak edo higiezinak erostea da, hauek saldu eta kudeatuz etekin itzelak lortze aldera. Erosketa honetan irabazteko aukera Kutxabanki albait gutxien ordaintzean datza, gero bezeroei kreditu horien zatirik handiena kobratuz. azken urteetan espainiar estatuko banku handiek egin dituzte orain Kutxabankek egin nahi duen antzeko operazioak.
• Kutxabankek epe laburrean diru-sarrerak izango ditu, baina aktibo berankor horiek normal kudeatuz izango lituzkeenak baino askoz txikiagoak. Likidezia eta berankortasun indizeak ere hobetuko dira, baina etorkizuneko galera handi horren truke.
• Orain arte Kutxabankekin mailegu bat izanik berarekin hartuemana zutenek aurrerantzean putre-funts bati lotuta egongo dira. Gauza jakina da, eta Kutxabankeko zuzendaritzak ere badaki, funts hauek jokabide mafiosoetaraino ere iristen direla batzutan.

Zer esan nahi du honek?

Demagun (erabakitzen duten pertsona gutxiren artean informazio eta gardentasun eza nagusi denez) kreditu-kontu eta mailegu horiek guztiak Kutxabanken aktiboan 100eko balioa dutela; bezeroek Kutxabankekiko duten zorrak dira, kontratuan finkatutako baldintzen arabera ordaintzen direnak.

Zor hauek %100eko zuzkidura dute; hots, Kutxabankek azken ekitaldietan bere etekinetatik behar beste diru kendu du kontratu horiek ordaindu gabe geldituz gero balantzeetan inolako gorabeherarik izan ez dadin.

Bada, 100eko balioa duten aktibo hauek putre-funts bati salduko dizkiote, 10eko prezioan; horrek esan nahi du merkeegi salduko direla. “Pelotazo” finantzario honen onura izango duten putre-funtsak 10 inbertituta adibidez 60ko diru-sarrera poltsikora dezake, eta horrenbestez, 50eko irabazia. Hau hamarna milaka operaziorekin eginez gero, Kutxabankek kalte nabarmena pairatzen du.

Gure iritzia

Operazio honetan kopuru izugarriak mugi daitezke. Gure informazioen arabera, Kutxabankekin fidatu diren hamarna milaka bezeroren aktiboak salduko dira.

Negoziazioak sekretupean egiten ari dira, eta ia bukatuta daude. Noski, halako mauka finantzarioa eskuratuko duenak, putre-funtsak, bere eskariak egingo ditu bere negozio-zorroa gizentzeko, operazioan ahalik errentagarritasun handiena ateratze aldera.

Agian aktiboen kitapen hau ez da mailegu hipotekarioetara hedatuko, kreditu hauek berme hipotekarioa duten aldetik, baina negoziazioa hain sekretua denez eta etorkizunean beste salmenta batzuk etor daitezkeenez, hau ezin da erabat baztertu.

Epe laburreko operazio honekin Kutxabankek etekin bat lortuko du, baina epe ertain eta luzeko irabazi askoz handiagoak alde batera utziaz.

Bestalde, Kutxabankengan honek ez dauka soilik eragin monetario hori. Izan ere, putre-funtsari Gizarte ekintzara eta enpresa nahiz pertsonen maileguetara bideratu beharko liratekeen diru-sarrera batzuk opari emango bailizkioke, horrela euskal ekonomiari galera larria eraginez.

Operazioak beste ondorio sozial latz batzuk izango ditu, eta Kutxabanken irudiari erasango dio. Salmenta burutu orduko, kontu horien kudeaketa putre-funtsaren eta bere praktika mafiosoen esku izango da. Kontratua Kutxabankekin itxi duten bezeroek (zeinek ez duten informaziorik jaso, eta ez dituzten kontsultatu) ikusiko dute bankua ez dela euretaz arduratzen eta haren ordez funts harentzako lan egiten dutenek “artatuko” dituztela. Kutxabankeko bezeroen datu konfidentzialak ezertarako eragozpenik ez duten espekulatzaileek ustiatuko dituzte.

Bezeroen kexuek eta haserre logikoak areago okertuko dituzte Kutxabankeko enplegatuen lan-baldintzak; hauek eman beharko dute aurpegia beste batzuk hartutako erabakiengatik (hauek ez baitira bankuan egongo, eta berenganaino iristeko aukerarik ere ez baita izango).

Honek ematen du neurria Kutxabank zein eratako finantza-erakunde izatera eraman nahi duten; banku pribatu komertzial hutsa, alegia. Horretarako pribatizatu nahi dute. Izan dadin ez zerbitzu publikoa eskaintzen duen bankua, baizik banku pribatuen ohiko praktikak garatzeko ondo olioztatutako makina.

Hau da biderik egokiena berandu baino lehen Kutxabank merke-merke edozein nazioarteko bankuren eskutara pasa dadin.

Estrategia hau kosta ahala kosta Kutxabanken irudia kaltetzea erabaki dutenek bakarrik marraz dezakete, horrela nazioarteko banku handien esku uzteko; eurek badakite BBK eta Vitaleko ekainaren 30eko batzarren ondoren Kutxabank pribatizatu eta Kutxak likidatzeko funtsezko urratsa emateko misioa beteta izango dela.
Arrazoi horiengatik honakoa eskatzen dugu:
• Amaiera eman diezaiotela, eta atzera eragin, Euskal Kutxak pribatizatu eta bankarizatzeko prozesuari.
• Legez berma dadila Euskal Kutxen izaera publiko eta soziala, eta hau ziurtatuko duen euskal finantza-sistema publiko bat sor dadila.
• Ekainaren 30ean, BBK eta Vitaleko administrazio-kontseiluei publikoki eta idatziz eskatu diegun moduan, batzarreko gai-ordenetik bederatzigarren puntua kentzea, Euskal Kutxak Banku-Fundazio bihurtzeari buruzkoa alegia.
• Berehala eman dezatela dimisioa Kutxetan eta Kutxabanken, kargu politiko eta profesional direla ere, estrategia antidemokratiko eta golpista hau inposatzen ari direnek, eta Kutxetan-Kutxabanken gordailutan utzitako baliabide komunitarioak xahutzen dutenek, espekulatzaile, mafioso eta akziodun pribatuei emateko.
• Bestelako erabakiak hartzeko garaiz gabiltza, euskal kreditua eta aurrezkia sozializatze aldera, kutxen izaera publiko eta soziala indartuz, finantza-erakunde gisa mantenduz eta euskal ekonomia eta jendartearen zerbitzutan egingo den kudeaketa demokratikoaren bidez.

Batzarkideentzako deialdia

Bereziki dei egiten diegu ekainaren 30ean BBK eta Vitaleko batzarkide direnei, 150 urteko historian hartu den erabakirik garrantzitsuena hartuko baitute, konplize ez daitezela izan honako ez egitekoetan:
• Batzarren funtzionamenduan demokraziari eman dioten astindua, batzarkideak derrigortu nahi baitituzte administrazio-kontseiluaren proposamenei baiezko botoa ematera.
• Frankismotik hona euskal jendarteari eragin dioten baliabide komunitarioen espoliazioarik handiena.

Bilbon, 2014ko ekainaren 27an

ELA eta LAB sindikatuak
 

 

 

LABek Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter ditzatela exijitzen die

LAB sindikatua Ibaigane Ikastetxearen kudeatzaileek iragarritako itxieraren kontra mobilizatzen ari da. Egoera konpontzeko nahiarekin bai Hezkuntza Sailari bai Kristau Eskolari bilera eskaera egin dien arren ez du erantzunik jaso oraindik. LABek ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter daitezela exijitzen du.

Gizarte Ekimeneko LABen oharra
IBAIGANEKO LANGILE ETA FAMILIAK AURRERA!!

«Orain dela bi aste, Ibaigane Ikastetxeko kudeatzaileek iragarri zuten zentroaren itxiera. Ordutik langileek haien etorkizunaz ez dute berririk izan, ez Hezkuntza Sailetik, ez Kristau Eskolatik.

LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du hartutako erabakia eta bat egiten du langileek egiten ari diren kontzentrazioekin.

Beste aldetik, LAB sindikatuak bilera eskaera egin die bai Hezkuntza Sailari bai Kristau Eskolari, baina erantzunik ez dugu jaso; jakin badakigu hartutako erabakia alde bakarrekoa izan dela familiak eta langileak kontuan hartu gabe.

LABen helburu nagusia enpleguaren defentsa izan da beti; KALERATZERIK EZ EGOTEA, LANGILE GUZTIEN BIRKOKAPENA ETA LAN HITZARMENA SEKTOREKO LANGILE GUZTIENTZAKO eta horrela jakinarazi genien maiatzaren bukaeran Gizarte Ekimeneko patronal guztiei enpleguaren aldeko akordioa eskainiz.

Kasu honetan, Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari exijitzen diegu Ibaiganeko langile eta familien aldarrikapenari erantzuteko eta ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter ditzatela. Beste aldetik, Hezkuntza Sailaren eskuetan dago ikastetxe honetan diru publikoaren kudeaketa eskasaren jarraipena egitea eta erantzukizunak eskatzea.

LAB sindikaturen ustez langileen ordezkari guztiok batera joan behar dugu afera honetatik atera ahal izateko. »

 

 

 

Iruzurra Osakidetzako aldi baterako kontratazioetan

0

Osakidetzan aldi baterako egiten diren kontratu ugariren irregulartasuna salatu nahi du LABek. Entxufismoa ematen ari da Osakidetzan, eta hori nahiko larria ez bada, gainera, kasu horietan ez da kontutan hartzen euskarararen gaitasuna.

Osakidetzako arautegiaren arabera, aldi baterako langileen (pertsonal estatutarioaren) izendapenak hiru motakoak izan daitezke: interinoak, ebentualak edo ordezkatzekoak. Izendapen interino eta ordezkatzekoak (sustituziokoak), lanpostu konkretu bati lotuak egoten dira, eta ondorioz, lanpostuaren baldintza akademiko eta hizkuntz gaitasunezkoak bete behar dira bi izendapen mota horietan. Izendapen ebentualak, aldiz, ez ohiko lan kargei erantzuteko erabili beharko liratekeenez, ez dira egiten lanpostu zehatzei lotuta eta, ondorioz, Hizkuntz Eskakizunak lanpostuei ezartzen zaienez, kontratazio hauetan ez da kontutan hartzen euskararen gaitasuna.

Osakidetzako Zerbitzu Erakunde ugaritan gertatzen ari dena ere salagarria da: sistematikoki izendapen ebentualak egiten dira, erakunde bakoitzak kontratazio hori zuzenean kudeatzen du. Aitzitik, araudia errespetatuko balitz, izendapen horietako asko interinoak edota ordezkatzekoak izan beharko lirateke eta bestelako prozedura jarraitu beharko lukete.

Salatzen ari garen horren adibide dugu Zumaian jazo berri den kasua: Zumaiako osasun zentroa albiste izan da komunikabideetan bertan egindako kontratazio batzuren harira. Bada, Zumaiako kasuan, albiste iturri izan diren lanpostu guztiak titularrik gabe aurkitzen dira eta, araudiari jarraituz, titular berria izendatu bitartean behin behineko izendapen interinoarekin bete beharko lirateke. Gasteizko Osakidetzako Erakunde Zentraletik kudeatzen den «lanpostu hutsen zerrenda» erabiliz, zehazki. Hau egin ordez, Gipuzkoa Eskualdeko pertsonal sailak izendapen ebentualak egin ditu berak kudeatzen duen «ordezkapenen zerrenda» erabiliz, alegia, araudia urratuz, behar adinako gardentasunik gabe eta lanpostuen euskara gaitasun maila kontutan hartu gabe. Ondorioz, lanpostua titular berri batekin bete arteko interinidade kontratazio luzea izan beharko litzatekeena kontratazio ebentual labur eta prekarioa bihurtzen da.

Bestetik, araudiak garbi ezartzen du oporraldietan, baimenetan eta bestelako arrazoiengatik aldi baterako lanera ez joatearen ondorioz lanpostu hutsak betetzeko «ordezkatzeko izendapenak» erabili behar direla, lanpostuaren baldintzak betez, noski. Kasu hauetan ere, araudia urratuz, Zerbitzu Erakunde ugarik izendapen ebentualak erabiltzen dituzte lanpostu huts horiek betetzeko, lanpostuaren prestakuntza eta ezagutza baldintzak ekidinez, beraz.

Praktika hauek entxufismoari ateak irekitzen dizkiote, Zerbitzu Erakunde bakoitzak gustoko dituen langileak kontratatuz eta lanpostuen baldintzak, hizkuntz gaitasunarena tartean, bete gabe utziz eta lan prekarioa eskainiz.

Osakidetzak aldi baterako kontratazioetan gardentasunez jokatu dezan LAB sindikatuak beharrezkoak diren salaketa eta eskaerak egingo ditu. Horretan gaude eta ez dugu amore emango gai honetan ere Osakidetzak langileon eskubideak errespetatu arte.