2026-05-03
Blog Page 1208

TS Fundiciones bizirik!

0

TS Fundiciones, Zestoan kokatuta dagoen enpresak, bere etorkizuna kolokan du. Bizipen pertsonalez, jasotako elkartasunaz, egindako borrokaz eta egiteko dagoen borrokaz mintzatu dira TS Fundicioneseko langileak.

Langileak Uztailean kaleratu zituzten arren, gerora ere borrokan jarraitu dute euren lanpostuen defentsan eta euren langile izaera aldarrikatuz, eta egun, enpresa berriz irekitzeko interesatuta agertu dira enpresari batzuk. Krisiak gogor kolpatutako Urola Kosta eskualdean premiazkoa da TS Fundiciones moduko enpresa traktoreei eustea.

{linkr:related;keywords:ts-fundiciones;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

 

Lanbideko lanpostu-zerrendaren inposaketaren aurkako mobilizazioak bihar

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Lanbideko lanpostu-zerrendaren inposaketaren aurkako mobilizaziorako deia luzatu die Eusko Jaurlaritzako langileei. Sindikatuentzat kalitatezko zerbitzu publikoaren alde borrokatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.

Mobilizazioak EAEko hiru herrialdetan deitu dituzte, Araban Gasteizko El Arca plazan, Bizkaian Bilboko Jardines Albian eta Donostian Bretxa Merkatuan. Deialdia guztiak arratsaldeko 17:30etara egin dituzte.


 

 

 

Sindikatuek Laudioko Carrefour Express supermerkatuak igandetan irekitzearen erabakia salatu dute

0

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Carrefour Express supermerkatuak Laudion igandetan irekitzeko erabaki salatu dute. Erabaki hau komertzio, sindikatu eta eragile sozialen artean EAEn igande eta jai egunetan ez irekitzeko adostutakoaren kontra doa.

ELA, LAB, CCOO eta UGTren salaketa 
IGANDEETAN ZABALTZEAREN KONTRA

«ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Carrefour Express supermerkatuak Laudion mantentzen ari duen egoera salatu nahi dugu.

Komertzio, sindikatu eta eragile sozialen artean EAEn igande eta jai egunetan ez irekitzeko adostasuna egon arren, Laudioko Carrefourrek ez du adostasun hori bete nahi. Laudioko Carrefourrek igandeetan irekitzen ari du bere denda atseden egunak errespetatu gabe.

Langileen bizi pertsonaleko kontziliazio eskubidea ez errespetatzeagatik egoera hau salatu nahi dugu. Are gehiago sektore honetan prekarizazioa izaugarria delako, sektore honetako langile gehienak emakumeak direla ahaztu gabe.

Ez dauka inongo justifikaziorik supermerkatu bat igandeetan zabalik izateak eta horrela aitortzen dute erosleen elkarteek, sindikatu zein enpresa erakundeek. Beraz aitzaki bakarra erosleen artean behar hori eragitearena da eta bide batez langileen erabilgarritasun osoa izatea. Herriko beste komertzioekiko jarrera desleiala dela ere uste dugu.

Sindikatuok komertzial talde handi batzuek dagoen adostasun sozial hau apurtu dezaten ez gaude prest, eta ikusten ari dugu nola noizbehinka egoera tentsionatu nahian dabiltzala komertzioen ordutegiak guztiz zabaltzeko eta sektoreko langileen eskubideak gehiago prekarizatzeko.

Hau dela eta mobilizazioak eragingo ditugu Laudioko Carrefourreko jokaeraren kontra, adostasun sozial hau errespeta dezaten, komertioak jaiegunetan itxita mantentzeko.

Beste alde batetik, AEKO, Aiaraldeko komertzioen elkarteak (APILL, APYMCA eta AEME) ekimen honetara batzen da, jai egunetan irekitzearen kontra alegia, eta Laudioko Carrefour Expressi EAEn existitzen den adierazi gabeko akordioa errespetatzera premiatzen du»

 

 

 

Heziberri 2020 dekretuaren aurkezpenak ez du Euskal Herrian LOMCEa aplikatuko den argitzen

0

Atzo Heziberri 2020 dekretuaren berri emateko Jaurlaritza hezkuntzako eragileekin bildu zen. Bilera ostean LAB oraindik «hezkuntza sistema propioaren bidean urratsa izango ote den jakin gabe» jarraitzen duela adierazi du.

LAB Irakaskuntzaren balorazioa
Heziberri 2020

«Gaurko egunean hezkuntza eragileok deituak izan gara Heziberriren hezkuntza dekretuen aurkezpenera eta partaideen artean LAB izan da ere.

Aurkezpenean adierazitako hainbat elementuek atentzio deitzen digute, batetik LOMCEren aurkakotasuna argi adieraztea baina, gerora berau zer nolako garapena izango duen ez aipatzeak.

Estatuarekin adostutako akordioen positibotasuna gailentzea, akordio horiek dagoenari heltzeko balio dutenean bakarrik.
Asmo eta marko pedagogikoan sakontzea baina hau errealitatean nola gauzatuko den dekreturik ez aurkeztea gaurko egunean.

Berriro ere adierazten dugu, Heziberri hezkuntza sistema propioaren bidean urratsa izango ote den jakin gabe jarraitzen dugu gaurko aurkezpenak zein orain arte hezkuntza sailetik egindako adierazpenak ez baitira batere argiak izan.

Eta guretzako argiak izateko garaia badugu, zer egingo duzue? LOMCE aplikatuko duzue bai edo ez? Ze tresna baliatuko dituzue? Hezkuntza sistema propioaren bidean jarriko gara behingoz?

Bihar zein hurrengo astean jasotzen ditugun dekretuak aztertuko ditugu eta horien inguruko azterketa konpartuko dugu.»
 

 

 

Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina abian da

0

Auzolanean Euskal Herritik Nafarroa hegoaldera eta Nafarroa hegoaldetik Euskal Herrira elikadura burujabetzaren bidean ale bat gehiago eskainiz eta euskarari auspoa emateko Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina jarri zen martxan atzo.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana tresna dituen ekimen herritarra da eta nafar hegoaldea du ardatz. Nafar hegoaldeko laborantza indartu asmo du, horretarako eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabalduz. Elikadura subirautzak herri bezala indartzen baitgaitu. Bestetik, nafar hegoaldeko "zona no vascofona"ko euskalgintzari ekarpentxoa egin asmoz, bultzada ekonomikoa egitea lehentasuntzat hartzen du. Euskal Herri euskalduna baitu helburu.

Euskal Herriko txoko guztietara iristea da proiektuaren erronka, horretan datza arrakasta. Saskiak eskatzeko epea urriaren 27tik azaroaren 12ra. Informazio gehiagorako: errigora.eus
 

 

Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina

0
Auzolanean Euskal Herritik Nafarroa hegoaldera eta Nafarroa hegoaldetik Euskal Herrira elikadura burujabetzaren bidean ale bat gehiago eskainiz eta euskarari auspoa emateko Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina jarri zen martxan atzo.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana tresna dituen ekimen herritara da eta nafar hegoaldea du ardatz. Nafar hegoaldeko laborantza indartu asmo du, horretarako eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabalduz. Elikadura subirautzak herri bezala indartzen baitgaitu. Bestetik, nafar hegoaldeko "zona no vascofona"ko euskalgintzari ekarpentxoa egin asmoz, bultzada ekonomikoa egitea lehentasuntzat hartzen du. Euskal Herri euskalduna baitu helburu.

Euskal Herriko txoko guztietara iristea da proiektuaren erronka, horretan datza arrakasta. Saskiak eskatzeko epea urriaren 27tik azaroaren 12ra.

Informazio gehiagorako: errigora.eus
 

 

LABek puntu erdia irabazi du Nafarroan urtarriletik eta bere gailur historikoa gainditu du berriz ere

0


UGT eta CCOOek 96 ordezkari eta puntu portzentual bat galdu dute 
Aste honetan Lan Departamentuak irailaren 30 bitarteko hauteskunde sindikalen datuak argitaratu berri ditu eta orain arteko bi joerak baieztatu dira. Alde batetik, LABek hazten jarraitzen du (aurtengo urtarrilaren 1ean baino 21 ordezkari gehiago) eta horren eraginez bere gailur historikoa gainditu du berriro ere : ordezkaritza sindikalaren %13,54, urtarrilaren 1ean baino kasik puntu erdia gehiago.

Beste alde batetik, UGT eta CCOOek amildegian behera jarraitzen dute, urtarrilaren 1etik hurrenez hurren 38 eta 58 ordezkari galduz, 96 ordezkari osotara. Honen eraginez, sindikatu morroiek portzentualki puntu bat galdu dute: urtarrilean %54,04 zuten bien artean eta irailaren 30ean aldiz %53,03. Hau da, entxufe, putxerazo eta bestelakoen bidez puztutako UGT eta CCOOek aldarratzen duten "gehiengo sindikala" gero eta murritzagoa da eta, aipatutako bi joerak mantenduz gero, galtzeko arriskuan daude.

Azkenik, ELAk urtarrilaren 1ean zuen ordezkari kopuru berbera du gaur egun.

Honela bada, gero eta langile gehiago ari dira Patronal eta UPNren Gobernuarekiko UGT eta CCOOen morroitza sindikalari bizkarra ematen eta LABek ordezkatzen duen aldaketaren alde egiten.
 

 

 

«Bankuek estres testak gainditzeak ez du esan nahi finantza-erakundeek bete beharko luketen eginkizun soziala betetzen denik»

Kutxabank pribatizatzearen aurkako Plataformaren ustez, estres testak gainditzea ez da inolako bermea frogatzeko bankuen benetako kaudimena, beren aktiboen benetako balioa, eta askoz gutxiago ikusteko ea benetan betetzen dituzten beste eginkizun batzuk, esaterako zerbitzu publiko izatea, sare produktiboarekiko inplikazioa eta aberastasunaren bidezko banaketarako tresna izatea.

Kutxabank pribatizatzearen aurkako Plataformaren irakurketa Bankuen estres testaren aurrean
Estres testak gainditzeak ez du esan nahi finantza-erakundeek bete beharko luketen eginkizun soziala betetzen denik

«Estres testak gainditzeak ez du esan nahi finantza-sistemak bere eginkizun soziala betetzen duenik. Oraingo test hau bankuek eta Europako Banku Zentralak Oliver Wyman aholkularitzarekin egin dute, bankuen esku hamarna milaka milioi euro jarri eta gero, akziodunen interesak bermatzeko.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearen esanetan, nota ona lortzeko eragiketak egin ondoren akzioak saldu behar dira eta akziodunen irabazi aukerak hobetu.

Kutxabank pribatizatzearen aurkako Plataformaren ustez, estres testak gainditzea ez da inolako bermea frogatzeko bankuen benetako kaudimena, beren aktiboen benetako balioa, eta askoz gutxiago ikusteko ea benetan betetzen dituzten beste eginkizun batzuk, esaterako zerbitzu publiko izatea, sare produktiboarekiko inplikazioa eta aberastasunaren bidezko banaketarako tresna izatea. Krisian kiebra jo zuten erakundeek ere, zeinak orain eta etorkizunean diru publikoz sostengatuak izango diren (Bankia, Catalunya Caixa, Irlandakoak, etab.), gainditu zituzten aurreko test eta kontrolak. Bestalde, proba hauetatik onik ateratzeak ez du esan nahi finantza-erakundeek kreditua emango dutenik, hots, beren benetako funtzioa beteko dutenik.

Test hauek irizpide berriekin egin dira, eta hauek ikuspuntu sozialetik zalantzan jartzekoak dira, izan ere, finantza-erakundeek sare produktiboarekiko duten konpromisoa zigortu egiten baitzuten; ondorioz, nota hobea ateratzeko finantza-erakundek empresa estrategikoetan zituzten akzio-pakete handiak saldu dituzte. Esaterako, Kutxabankek enpresa industrialetako bere aktiboak murriztu egin ditu, eta 340 milioi euroko balioa zuten hainbat kontratu putre-funtsei saldu die (horren truke 5 milioi euro besterik ez duelarik jaso, bitartekarien komisioak kendu eta gero). Etekinak lortzeak estres testeko emaitza hobetzen du, horretarako komisioak igo, etxe-gabetzeak agindu, gizarte-ekintza murriztu edota lanpostuak kendu nahiz langileen soldatak jaitsi behar badira ere; haatik, horrek ez du inola ere esan nahi finantza-erakundeek bete beharko luketen eginkizun soziala betetzen denik. 

Gure Plataformak ohartarazi nahi du Kutxabankek beste finantza-erakunde batzuk erosi balitu, zuzendaritzaren eta pribatizazioa babestu duten alderdien nahiari jarraiki, estres testean askoz nota txarragoa aterako zukeela. 

Estres testak, bere logikaren arabera, frogatzen du Kutxabankeko akzioak saldu beharrik ez dagoela. Bere akziodunen artean kapital pribaturik ez sartzeko konpromisoa hartu beharko litzateke, eta akzioen %100 kapital pribatuarengandik aparte mantendu. Gogoratu beharrekoa da egungo Kutxen Legeak akzioen %100 banku-fundazioen esku mantentzeko aukera ematen duela, baldintza jakin batzuk betez gero, besteak beste, kaudimena bermatzeko funts bat sortzea. Halako funts bat sortzeko zenbat diru beharko litzatekeen ez dute inoiz zehaztu, baina argudiotzat erabili izan du Kutxabankeko zuzendaritzak etorkizunean kapital pribatuaren sarrera justifikatzeko. Estres testen datuek diotenez, ordea, funts hori oso txikia izan beharko litzateke, eta ondorioz, Kutxabankek ukatu egin beharko luke bere akziodunen artean kapital pribatua sartzea. » 

 

 

Lanbideko zuzendaritzak zentsura ezarri nahi die langileei, bere gaitasun eza estaltzeko

Lanbideko langileen kalterako diren kudeaketari lotutako erabakiak, eta Jaurlaritzak informazio eskubidea – negoziazio kolektiborako ezinbestekoa – beste behin urratu duela salatu dute ELAk, CCOOk, LABek, eta UGT sindikatuek.

LANBIDEKo ELA, CCOO, LAB, eta UGTren salaketa
Lanbideko zuzendaritzak zentsura ezarri nahi die langileei, bere gaitasunik eza estaltzeko

«Egunetik egunera okerrera doa Lanbideko egoera.
Lanbideko langile talde guztiok ditugu kexarako arrazoiak barne kudeaketa dela eta ez dela, eta gainera, euskal gizartean errotu den langabezia handiak, langileon eguneroko jardunean eragiten du zuzenean.

Urte luzea daramagu borrokan, manifestazioak, elkarretaratzeak, edota lanuzteak tartekatuz. Alabaina, arazoak ez dira konpondu, eta zenbait kasutan okerrera egin dute.

ELAk, CCOOk, LABek, eta UGT-k langileon kalterako diren kudeaketari lotutako erabakiak, eta Jaurlaritzak informazio eskubidea – negoziazio kolektiborako ezinbestekoa – behin eta beste behin urratu izana salatu nahi dugu. Orain artekoarekin nahikoa ez, eta EPE baten berri eman dute, Alkorreko Mahaian ezer aipatu ere egin gabe!

Lanbideko zuzendaritza urduri ageri da mobilizazioen eraginez, antza, eta horregatik zenbait langileri mehatxuak zuzendu dizkiete, debekatu egin dute zuzendaritzari berari edo Funtzio Publikoari emailak bidaltzea eta LPZ bidezko baten eta lanpostuz nahiz kalitatez ondo hornitutako zerbitzu publikoen defentsa aldarrikatzen duten pankartak jartzea.

Errezetak oso bestelakoa behar luke baina. Langileekin negoziazio zintzoa, eta mehatxuak etetea. Lanbideko ordezkaritza sindikalak ez du onartuko gure lantokietan mehatxuzko eta presiozko giro bat ezar dadin, iraganeko garai ilunagoak, eskubideak soilik patronalak eta gobernuak zituztenekoak, itxuraz gogoko dituztenen aldetik.
Ez dugu atzera pausurik onartuko, ez Lanbiden, ez beste inongo lantokitan ere.

Zuen erantzun (lasterraren) zain geratzen gara.»