2026-08-20
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaLanbideko zuzendaritzak zentsura ezarri nahi die langileei, bere gaitasun eza estaltzeko

Lanbideko zuzendaritzak zentsura ezarri nahi die langileei, bere gaitasun eza estaltzeko

Lanbideko langileen kalterako diren kudeaketari lotutako erabakiak, eta Jaurlaritzak informazio eskubidea – negoziazio kolektiborako ezinbestekoa – beste behin urratu duela salatu dute ELAk, CCOOk, LABek, eta UGT sindikatuek.

LANBIDEKo ELA, CCOO, LAB, eta UGTren salaketa
Lanbideko zuzendaritzak zentsura ezarri nahi die langileei, bere gaitasunik eza estaltzeko

«Egunetik egunera okerrera doa Lanbideko egoera.
Lanbideko langile talde guztiok ditugu kexarako arrazoiak barne kudeaketa dela eta ez dela, eta gainera, euskal gizartean errotu den langabezia handiak, langileon eguneroko jardunean eragiten du zuzenean.

Urte luzea daramagu borrokan, manifestazioak, elkarretaratzeak, edota lanuzteak tartekatuz. Alabaina, arazoak ez dira konpondu, eta zenbait kasutan okerrera egin dute.

ELAk, CCOOk, LABek, eta UGT-k langileon kalterako diren kudeaketari lotutako erabakiak, eta Jaurlaritzak informazio eskubidea – negoziazio kolektiborako ezinbestekoa – behin eta beste behin urratu izana salatu nahi dugu. Orain artekoarekin nahikoa ez, eta EPE baten berri eman dute, Alkorreko Mahaian ezer aipatu ere egin gabe!

Lanbideko zuzendaritza urduri ageri da mobilizazioen eraginez, antza, eta horregatik zenbait langileri mehatxuak zuzendu dizkiete, debekatu egin dute zuzendaritzari berari edo Funtzio Publikoari emailak bidaltzea eta LPZ bidezko baten eta lanpostuz nahiz kalitatez ondo hornitutako zerbitzu publikoen defentsa aldarrikatzen duten pankartak jartzea.

Errezetak oso bestelakoa behar luke baina. Langileekin negoziazio zintzoa, eta mehatxuak etetea. Lanbideko ordezkaritza sindikalak ez du onartuko gure lantokietan mehatxuzko eta presiozko giro bat ezar dadin, iraganeko garai ilunagoak, eskubideak soilik patronalak eta gobernuak zituztenekoak, itxuraz gogoko dituztenen aldetik.
Ez dugu atzera pausurik onartuko, ez Lanbiden, ez beste inongo lantokitan ere.

Zuen erantzun (lasterraren) zain geratzen gara.» 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...