2025-12-26
Blog Page 1198

LABek enplegu publikoaren Lege Propioaren beharrizana aldarrikatu du Jaurlaritzarekin izandako bileran

0

Gaur, irailak 11, Jaurlaritzak deituta, Enplegu Publikoaren Euskal Legearen zirriborroa aurkezteko bilera egin da. Sindikatuak zeuden deituta hitzordura eta LABek enplegu publikoaren Lege Propioaren beharrizana aldarrikatu du eta prozesuak aurrera egin dezan gutxieneko joko-arauak jarriko ditu mahai gainean. Aldarrikapen berberekin mobilizazio egin du LABek.

Enplegu publikoaren eredu berria eraikitzeko lege berria
LABek aspaldi adierazi du zerbitzu publikoetako langileon lan baldintzen eredua, garrantzi handiko arrazoirengatik ez dugula gogoko: espainiar araudiak finkatutako eredua erreproduzitzen du, pribatizazioari eta prekarietateari ateak parez pare irekitzen dizkio, langileon parte hartze, ekarpen gaitasun eta motibazioari ateak itxi, langileon arteko bereizketa sustatzen du, euskarazko funtzionamendua galarazi…

Gauzak horrela, LABek Enplegu Publikorako Lege Propioaren beharrizana aldarrikatu egiten du.

Alabaina, LABen ustez lege berri hau egiteko prozeduran, gutxieneko joko-arau batzuk bermatu behar dira:
• Legearen zehaztapena bertoko eragile sindikal eta instituzionalon arteko gogoeta eta adostasunen ondorioa izatea, bestelako lege-esparru batzuetako mugapenik gabe, “EBEP – Estatuto Básico del Empleado Público” delako oinarrizko lege estatalak ezartzen dituen mugak aintzat hartu gabe.
• Zerbitzu publikoetako langileon lan baldintzak alde bakarrez ezartzeko Administrazioak duen botereari bukaera ematea, alegia, negoziatzeko eskubideari ateak parez pare irekitzea.

LABek hauxe planteatu dio Jaurlaritzari lehen bilera honetan: eztabaidaren joko arauak gutxieneko horiek barnebiltzen dituen, ala beraien asmoa EAEn EBEParen garapena egitea den.

LABentzat galdera hau argitzea oso garrantzitsua da, batetik legearen negoziazioa gutxieneko baldintza demokratikoetan egin ahal izateko, eta bestetik, LABek defendatzen duen enplegu publikoaren bestelako eredua eraikitzeko oinarrizkoa delako. Azken batean, negoziazio ariketa gure ezaugarri eta gogoeta propioetatik abiatuta egin, ala EBEPak ezartzen duen mugetatik abiatuta egin, emaitzak oso ezberdinak izan ahal baitira.
 

 

LAB: “Zerbitzu eta prestazio sozialen eredu berri baten beharra handia da”

LABek zerbitzu eta prestazio sozialen ereduan aldaketak beharrezkotzat jotzen ditu, baina aldaketa horiek murrizketak oinarri hartuta eta inbertsio soziala zama balitz bezala hartuz ezin dira etorri adierazi du.

Urkullu lehendakariak aipatu du badela beharra zerbitzu publikoak eta prestazio sozialei buruzko hitzarmen handi bat egiteko alderdi eta instituzioen artean. Eta hori arrazoitzeko, egun omen dagoen baliabide ekonomikoen muga aitatu zuen. Ez da ahaztu behar iragarpen hau Eusko Jaurlaritzaren murrizketa sorta baten eskutik datorrela: kontziliazio laguntzak bertan behera utzi, eskubide sozialetarako aurrekontuak murriztu, indarrean dauden hainbat eskubide sozial subjetiboa zalantzan jarri, aurrekontuetan euste irizpideak lehenetsi eta ez zabaltzekoak behar sozialei aurre egiteko orduan,… Urkulluren iragarpenetik ez da urrun egonen Eusko Jaurlaritzaren hurrengo aurrekontuak justifikatzeko gogoa, non murrizketa politikak nagusi izanen diren, neurri propagandistikoren batek lagunduta.

Bistan da egungo zerbitzu eta prestazio sozialen eredua aldatu beharra dagoela. Handia da aldaketa beharra, baina aldaketak ez du balio behar murrizketa gehiago onartzeko edo inbertsio soziala eragozpen edo zamatzat hartzeko. Europan, gastu soziala handien duten herrialdeak dira krisiari hobekien erantzun diotenak. Egoeraren diagnostikoa argia da: babes sozialeko gastu publikoa Europako bataz bestearen azpitik dago; gabezia handiak dauden haurtzaro, berdintasun eta autonomia pertsonalerako politiketan; diru-sarrerak bermatzeko sistemak ez ditu sektore guztiak babesten (emantzipatu gabeko gazteak, iraupen luzeko langabetuak, hiru urteko errolda ez dutenak); prestazio sozialak pobreziaren atalasaren azpitik daude; berrordainketak; zerbitzuen pribatizazioa,… ahaztu gabe etxebizitza, enplegu eta azpiegitura erraldoiak sustatzeko politikak izaten ari diren ondorio latza pobrezia eta prekarizazio sozialean.

Beraz, LAB sindikatutik diogu prestazio eta zerbitzu sozialen eredu berri baten beharra egon badagoela, beti ere, oinarri hauen gainean: sistema indartu, eskubide subjetibo berriak onartuz, publikoa eta komunitarioaren protagonismoa, izaera integrala, duintasuna eta berdintasuna eskeini behar duena bere prestazio eta zerbitzuetan; beti ere, politika fiskal progresiboetan oinarrituta Euskal herrian bizi direnen beharren zerbitzuan.
 

 

 

Ainhoa Etxaide: «Solo conozco una razon para no defender el derecho a decidir, no querer un cambio social para transformar la sociedad»

Atzo, Diadaren bezperan, "Erabakitzeko eskubidea, askatasuna, justizia eta duintasuna!" izenburupean Intersindical Valenciana, Intersindical de les Balears i IAC por Catalunya sindikatuek antolaturiko hitzaldia burutu zen. Hizlarien artean LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide izan zen.

Hitzaldian, Etxaiderekin batera, Intersindical Canaria-ko Luci Rodríguez, CSI-ko Samuel Fernández, SATeko Diego Cañamero, Plataforma de Sanidad por Catalunyako Marta Sirina, CSI Asturies-eko Samuel González eta IACeko David Fernández eta Luis Blancok hartu zuten hitza.

Ponente guztiek erabakitzeko eskubidea gauzatzeak langileon eskubideak bermatzeko eta nahi eta behar dugun gizartea eraikitzeko duen garrantzia azpimarratu zuten.

Hizlarien zenbait aipu 

Luis blanco, Intersindical Alternativa de Catalunya:
"Libertad a decidir la catalunya que queremos, nosotros lo tenemos claro, una catalunya para las trabajadoras y trabajadores basada en justicia y libertad. Una especial menciona a las compañeras y compañeros de Gaza que hoy tenian que estar aqui y que no se lo han permitido."

CSI Asturies, Samuel Gonzalez: "Tenemos que defender otro modo de hacer sindicalismo. Necesitamos un sindicalismo combativo, que sea capaz de cambiar la correlacion de fuerzas en favor de los y las trabajadoras."

Marta Sirinarepresentante de la Plataforma de Sanidad de Catalunya:
"Sanidad publica gratuita y digna! No a la sanidad para los ricos! Nuestra salud no es un negocio!"

Lucy RodriguezIntersindical Canaria
 "75% de desempleo juvenil en canarias. Expulsan a la juventud a tierras lejanas. Queremos transmitir a todas las personas jovenes que es hora de luchar! ¡No es hora de emigrar! Se esta feminizando el mercado laboral pero para precarizarlo, debemos luchar contra estas agresiones."

Plataforma ILP para un nuevo sistema educativo para Catalunya
"Libertad para decidir que educacion queremos para nuestro pueblo. No a las imposiciones, no a la LOMCE!"

Ainhoa Etxaide
"Nos alegra estar aqui; desde Euskal Herria queremos ver la respuesta en nuestro pueblo a lo que pase aqui mañana y queremos aprovechar esta gran ola para dar un impulso a nuestro proceso politico."

"Solo conozco una razon para no defender el derecho a decidir, no querer un cambio social para transformar la sociedad"

"La mayor represion a la que nos someten es la obediencia, por ello en el camino de la desobendiencia estaremos con vosotras y vosotros"

Diego cañamero, coordinadora SAT
"En andalucia estamos sufriendo 37% de paro, 67% de paro juvenil, 2 millones de pobres. ¡Es hora de que se levante el pueblo! Tenemos que golpear a las estructuras que nos llevan a la pobreza"
  

 

 

Lan egutegiko gehiegizko orduak direla eta, Nanuk enpresako langileen kontzentrazioa Bilbon

Transportes NANUK (Elorrio) enpresako langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Bilboko epaitegien kanpoaldean. Hain zuzen ere, dagozkienak baino 200 ordu gehiago sartzera derrigortzen dituzten egutegiaren aurkako epaiketa ematen ari zen egun eta ordu berean.

Enpresa eta langileen ordezkariek 2013ko azaroan sinatu zuten lan orduak arautzen dituen Hitzarmena; baina hilabete beranduago inposaketa bidez gehiegizko ordu horiek zituen lan egutegia ezarri zuten. Berez, 1724 orduko egutegia duten langileek 1900 ordu baino gehiago egiten dituzte egun; larria langile horien aurkako erasoa, eskubide urraketa, baina baita %10eko langabezia tasa dagoen herri batean (Elorrio) zor daitezkeen lanpostuak kontuan edukita.

Guzti horregatik, enpresaren jarrera salatu nahi dugu; inposaketen gestioa egiten jarraitzen dute, negoziatu beharrean. Gauza objetiboa da, langileek dagozkienak baino ordu dezente gehiago egiten dituzte, enpresak ez du orain urte bete baino gutxiago sinatutako hitzarmena 2 hilabetez ere bete. Larriena, langileen ordezkariek hilabete luze hauetan egindako proposamen guztiei muzin egin eta bai ala bai epaiketa egin nahi izan duela enpresak eta, ondorioz, enpresan dagoen tentsio egoera larriagotuz.

NANUKeko langileok ez dugu xantaiarik onartuko, gure eskubideen urraketarik ezta inposaketetan oinarritutako gestiorik ere onartuko.
 

 

 

LABek Ziburuko auzapezaren itsukeria salatu eta Kaskarotenea ikastolako haur eta gurasoen egoera larria gainditzeko behar den elkartasuna erakusteko dei bat egiten du

0

Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren egoeraz LAB Hezkuntzaren agiria
LAB Hezkuntzak Ziburuko auzapezaren itsukeria salatu nahi du eta dei bat egiten du Kaskarotenea ikastolako haur eta burasoen egoera larria gainditzeko behar den elkartasuna erakusteko. Baina batez ere, « racket » edo xantaiazko arrobantza itxura duen egoera gainditzeko mobilizaziora deia egiten du.

Azpimarratu nahi dugu arazoa zuzenki Ziburuko herriko etxeak pausatu baldin badu ere, jatorrian, euskararekiko eta euskarazko irakaskuntzarekiko frantses gobernuak eta berriki prefetak hartu erabakiak dira erantzule eta errudun. Izan ere, duela mende bat eta erdi baino gehiago zaharra eta zaharkitua den Falloux legea estakuru, euskarazko irakaskuntzan zerbitzu publikoa eskaintzen duen ikastola laikoari podere publikoenaldetik babesa eta sustengua zor zaie.

Atzo, irailaren 9tik aintzina, eta Paueko epaile batek horrela erabakirik, Kaskarotenea ikastolako burasoek eguneroko 100 euroko isuna eta ura zein elektrikaren moztearen mehatxua pairatu behar dute oinarrizko eskubide bat plantan ezartzeagatik eta egoera erabat eskandalagarria da. Podereen jokamoldeak xantaiazko arrobantza edo « Racket » delakoaren itxura hartzen du. Elkartasunez diru ixurtzearen baino haratago, mobilizatzeko deia zabaltzen LAB Hezkuntzak.
 

 

 

Poliziak eragotzi egin du Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko langileek burutu nahi zuten itxialdia

0

Bizkaiko Osasun Mentaleko langileak borrokan dira azken urteotan osasun mentaleko ospitaleetan gertatu den ohe itxiera salatzeko. Kontzentrazioak eta kanpaldiak burutu dira jadanik, baina atzo Maria Diaz de Haro-ko Osakidetzako egoitzan aurreikusita zegoen itxialdia ezin izan zuten burutu lehengo ordutik bertan zeuden ertzainek eta zinpekoek eragotzita.

Zuzendaritzaren urduritasuna adierazteaz gain, ezer gutxi lortuko dute halako jarrerek. Langileek aurrera jarraituko dute mobilizazioekin, kalitatezko osasun mentaleko sistema baten alde.
 

 

 

LAB Diadan izango da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

LABeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide, Gaizka Zuriarrain Nazioarteko arduraduna eta Zaloa Ibeas, Emakume idazkaritzako arduraduna Bartzelonan izango dira datorren ostegunean, hilak 11, Diada egunean.

LABeko ordezkaritza Bartzelonara bihar, hilak 10, iritsiko da eta Diadaren bezperan hainbat sindikaturekin elkartuko da sindikalgintzak egun dituen erronken aurrean mintzatu eta gai ezberdinen aurrean lan lerro bateratuak adosteko.

Irailaren 10ean ere, Etxaidek Intersindical Valenciana, Intersindical de les Balears i IAC por Catalunya sindikatuek "Dret a decidir, Llibertat i justicia social" izenarekin antolatutako ekitaldian parte hartuko du. LABeko idazkariarekin batera Intersindical Canaria-ko Luci Rodríguez, CSI-ko Samuel Fernández, SATeko Diego Cañamero, IACeko David Fernández eta Luis Blanco izango dira ponente gisa. Zita Bartzelonako Cotxeres de Sants-en izango da, arratsaldeko 18:30etan.

Diadaren ekitaldi nagusian parte hartu ostean, LAB CUPek antolatutako mobilizazioan izango da.
 

"Dret a decidir, Llibertat i justicia social"

 

 

LABek estatuak gure lan baldintzak, gure osasuna ere, patronalaren esku utzi dituela salatu du

0

Azken asteotan izan diren lan istripuen harira LAB medioen aurrera irten da egoeraren argazkia zein den azaldu eta arazo latz honen aurrean sindikatuak egiten duen balorazio zein aldarrikapenak plazaratzera. Instituzioetatik entzundako balorazio positiboek benetako egoera ezkutatzen du LABen ustez, datuek gorabeherak jarduera ekonomikoaren araberakoak baitira, eta ez arazoari aurre egiteko instituzioen esku hartzeagatik.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Lan Osasuneko idazkari Ibon Zubielak, azken asteotan izandako lan istripuen datuak eta LABen balorazio eta aldarrikapenak azaldu dituzte sindikatuaren Bilboko egoitzan.

Etxaidek instituzioetatik (Jaurlaritzatik) azken aldian egin diren balorazio positiboek benetako egoera izkutatzen dutela adierazi du, datuek erakusten dituzten gorabeherak jarduera ekonomikotan oinarritu ditu, eta ez esku hartze instituzionalaren ondorioz saldu nahi diguten bezala.

Zentzu honetan joera aldaketarik ez dela eman aipatu du LABeko idazkari nagusiak, are gehiago, betiko arazoak areagotu eta berriak azaldu direla azpimarratu nahi izan du. Prekarietatea lan baldintzak okertu diren neurrian gora egin du, prebentzioa murriztu egin da enpresetan gastu bezala ulertzen delako, langabeziak premia egoera sortu du langileengan, "Absentismo laboralaren" kontrako neurriak beldurra eragin dute…

Etxaidek egoera honen atzean dagoen arrisku eta arazo nagusia estatua lan mundutik erretiratu izana dela esan du; langileak babestari utziz, oinarrizkoak diren baldintzak bete daitezen alboratuz eta patronalaren esku utziz langileon lan baldintzak eta baita gure osasuna ere:

LABentzat prebentzio legea ez da nahikoa, ez da betetzen eta gainera ez da bete arazten.

Lan munduan, botere publikoetatik egiten ez ziren borrokak, guk egin ahal izateko gaitasuna Negoziazio Kolektiboaren erreformak deusestatu egin du.

Mutuen erreformak osasun publikoa pribatizatu du, enpresen zerbitzura jarriz eta hizpidea guztiz ekonomizista bilakatutuz eta langileon osasuna bigarren maila batean utziz.

Honen aurrean, LABek bi aldarrikapen nagusi egiten ditu: esku hartze publikoa benetetakoa eta eraginkorra izatea prebentzioan, lan osasunarekin lotura duen guztian eta erakunde publikoen kontratazioetan; eta enplegu duina sortuko duen politikak egin daitezela behingoz.
 

 

 


Euskal herrian gure hezkuntza eraiki plataformak LOMCEri aurre egiten jarraituko duela berretsi du Bilbo eta Iruñean

0

Gaur irailak 8 eta Hego Euskal Herriko ikasturte hasierarekin bat eginez, Euskal herrian gure hezkuntza eraiki plataforma osatzen dugun eragileok elkarretaratze ezberdinak egin ditugu Bilbon eta Iruñean.

Bertan Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuari gogorarazi diogu LOMCEri aurre egingo diogula, ez dugula onartzen inposatutako hezkuntza erreforma hau eta pausoak ematen jarraituko dugula Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa lortu arte.

Hontaz gainera LOMCEri aurre egiteko proposamen zehatzak aurkeztu ditugu, konpromezu eredu batekin batera, tokian toki, eskola bakoitzak bereak egin ditzan. Nafarroaren kasuan Iribas kontseilariari eskura eman diogu gure eskakizuna.

Bilboko elkarretaratzea