2026-09-18
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaLan egutegiko gehiegizko orduak direla eta, Nanuk enpresako langileen kontzentrazioa Bilbon

Lan egutegiko gehiegizko orduak direla eta, Nanuk enpresako langileen kontzentrazioa Bilbon

Transportes NANUK (Elorrio) enpresako langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Bilboko epaitegien kanpoaldean. Hain zuzen ere, dagozkienak baino 200 ordu gehiago sartzera derrigortzen dituzten egutegiaren aurkako epaiketa ematen ari zen egun eta ordu berean.

Enpresa eta langileen ordezkariek 2013ko azaroan sinatu zuten lan orduak arautzen dituen Hitzarmena; baina hilabete beranduago inposaketa bidez gehiegizko ordu horiek zituen lan egutegia ezarri zuten. Berez, 1724 orduko egutegia duten langileek 1900 ordu baino gehiago egiten dituzte egun; larria langile horien aurkako erasoa, eskubide urraketa, baina baita %10eko langabezia tasa dagoen herri batean (Elorrio) zor daitezkeen lanpostuak kontuan edukita.

Guzti horregatik, enpresaren jarrera salatu nahi dugu; inposaketen gestioa egiten jarraitzen dute, negoziatu beharrean. Gauza objetiboa da, langileek dagozkienak baino ordu dezente gehiago egiten dituzte, enpresak ez du orain urte bete baino gutxiago sinatutako hitzarmena 2 hilabetez ere bete. Larriena, langileen ordezkariek hilabete luze hauetan egindako proposamen guztiei muzin egin eta bai ala bai epaiketa egin nahi izan duela enpresak eta, ondorioz, enpresan dagoen tentsio egoera larriagotuz.

NANUKeko langileok ez dugu xantaiarik onartuko, gure eskubideen urraketarik ezta inposaketetan oinarritutako gestiorik ere onartuko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.