LABeko hainbat kide Donostiako Kursaal izan dira Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatzeko. Euskal Herria konponbidearen bidean jartzeko ezinbestekotzat jotzen du sindikatuak eskaera hau, eta Zinemaldiak duen oiartzuna aprobetxatu nahi izan dute aldarri hori zabaltzeko.
LABek instituzioei dei egiten die negoziaziorako euskal esparrua gauzatzeko estrategia bat definitu dezaten
Gure zerbitzu publikoak eta lan harremanak definitzeko Espainiar Estatuak zer inposatuko begiratu baino, euskal negoziazio esparrua errealitate bilakaraziko duen estrategia abian jar dezaten interpelatu nahi ditu LABek hemengo instituzioak.
LABek, aitzitik, ohartarazi nahi du arazoa hori baino askozaz larriagoa dela, arazoa da Espainiar Gobernuaren inposizioz enplegatu publikoen lan baldintzetan soldatak izoztuko egongo direla, baina baita lanaldia handituta eta beraz lanpostu publikoen galerak ere jarraituko duela. Eta arazoa da aurten LOMCEaren inposizioz gure eskola umeei curriculum arrotza ezarriko zaiela. Eta arazoa da inposizioz ere errolda zibilak pribatizatuko direla. Eta arazoa da Arartekoa edo Euskalmet bezalako erakundeak Espainiar Gobernuaren inposizioz kolokan egon daitezkeela. Arazoa beraz, marko juridiko politiko honetan, zerbitzu publikoen eremuan erabakitzeko eskubidea Espainiar Gobernuari dagokiola, eta guri inposizioa jasatea baino ez dagokigula.
Baina LABen ustez arazorik potoloena bertoko instituzioen jarreran dago: bai Nafar Gobernuak baita atzo bertan ere Urkulluri entzun ahal izan genionez Jaurlaritzak ere, bat egiten baitute euskal herritarron borondatearen gainetik Espainiar Gobernuaren inposizioa instituzionalizatzen duen egungo esparru juridiko politikoarekin.
Beraz, gure zerbitzu publikoak zein gure lan baldintzak berton erabaki ahal izatea aldarrikatzen duen sindikatua garenez gero, Espainiar Estatuak zer egingo begiratu baino hemengo instituzioei begira jartzen gara. Hala, Iruñea zein Gasteizko Gobernuei gure zerbitzu publikoak zein gure lan baldintzak zein diren gure esparruan erabaki ahal izan ditzagun estrategia bat martxan jarri dezatela exijitzen diegu. Zalantzarik gabe, zerbitzu publikoetako lan harremanen esparruaz ari garelarik, estrategia hori gure esparru guztietan inolako kanpo injerentziarik gabe negoziazioei bide ematetik, eta Enplegu Publikoaren Lege Propioak egitean negoziaziorako eskubidea aitortzetik pasatzen da lehen lehenik.
Interpelazio hori berori egin nahi diegu atzokoan euskal esparrutik Espainiar Gobernuko Funtzio Publikoko mahai horretara joan ziren sindikatuei ere, esparru horrek ordezkatzen duen inposizioari bizkar eman eta euskal negoziazio esparrua egikaritzeko estrategiarekin bat egin dezaten.
Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek
Ikerlanean Nafarroako Administrazio Publikoetako langileon artean 2010 eta 2014 urteen artean lansarietan pilaturiko galera erakusten du. Ikerlan mardul honetan ikusten da, lanpostuz lanpostu, zenbat utzi diogu kobratzeari, 2010ean %5 batazbesteko jaitsierarengatik zein gaur arteko lansarien izozteagatik. Nafarroako administrazioko webgunean (infoadm.org) dago kontsultagai.
– Lanaren oinarria, lanpostuz lanpostu 2009 urtean jaso izan genituen lansariak eta osagarriak izan dira, langile guztiona. Bai Nafarroako Gobernuan zein Iruñeko Udalean (gainerako beste udalen eredu hartuta), departamentu bakoitzeko lanpostuen zerrenda osoa hartuz.
– Urte guzti hauetan, urteroko KPIren hainako igoera aplikatuz, kobratu behar izan genuenaren estimazioa egin dugu. (2014ko KPI ez dakigunez aurtengori zero KPI ezarri diogu kalkuluak egiteko)
– Azkenekoz alderatu dugu kobratu duguna kobratu behar genukeenarekin. (Kalkulu bien arteko kendura da galeraren emaitza, ondoren dauden tauletan islatuta)
– INFO honetan biltzen dira, departamentu bakoitzean, lanpostua, maila eta galerarik txikiena lau urte hauetan.
Infoadm.org webgunean kontsultagarri daude era zehaztuagoan. LOTURA
– Osagarri aldakorren galera (txandakatzea, familia laguntza, jai egunetakoa, gauekoa, zaintzak, aparteko orduak, dietak,…) hala nola graduarena zein antzinatasunarena ez da azaltzen tauletan langile bakoitzeko ezberdinak baitira.
Gauza bera gertatzen da zenbait departamentutan dituzten osagarri espezifikoekin (karrera profesionala, sakabanatze geografikoa, kapitazioa…).
– Ez dugu bildu ikerlan honetan ezta ere, Nafarroako Gobernuak eta toki erakundeek euren langileekin 2012ko “aparteko lansaria” dela eta daukaten zorra.
002_zureEskubideak
002_0zureEskubideak
002_presoak
«Konponbide Garaia da» [PDF]
«Es tiempo de soluciones» [PDF]
Ainhoa Etxaidek gaurkotasunari errepasoa egingo dio eta aurrera begirako erronkaz mintzatuko da Durangon
Jasone Agirreren eskutik
Urriak 02, 19:00etan
Durangoko Plateruena Kafe Antzokian
Gaurkotasunari errepasoa egin eta aurrera begirako erronkez aritzeko Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da datorren urriaren 2an. Elkarrizketa Jasone Agirre kazetariak gidatua izango da, eta euskal herritarrok bizi dugun pobretzea, langabezia, Espainiatik datozen Erreformak, eta batez ere, berton sortzen ari garen alternatiba aztertzeko parada izango da. Ikus-entzuleek dituzten galdera eta ekarpenei ere erantzungo die Ainhoa Etxaidek. Horretarako, irailaren 30era arte, zuen galderak durango@labsindikatua.org helbidean edota Durangoko LABen egoitzan jasoko ditugu.
Etxaiderentzat galderarik bai?
Idatzi durango@labsindikatua.org helbidera edota gerturatu Durangoko LABen egoitzara

