2026-05-05
Blog Page 1161

[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintzaren berria

0

Martxoaren 5 eta 6an burututako lehen bi saioen ostean, datorren apirilaren 25ean euskal langileriaren beharretara egokitutako eredu sindikal berriaz eztabaidatzeko parada berri bat izango dugu Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" jardunaldien baitan. 

Goizeko 9:30etatik 11:30etara  «Langile subjektibitate berriak eta sindikalgintza» (4 lan saio ezberdinetan) eta «Komunikazioa, ideologia eta hegemoniaren eraikuntza» aztertuko ditugu.

12:00etatik 14:00etara «Ekintza eta eredu sindikala [bir]pentsatzen» gaia aztertzeko lau mahai inguru izango dira.

Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan gaude eta horretarako langileon inplikazioa ezinbestekoa da. 

Lerro hauen bidez, LABetik datorren larunbatean Donostiako Ibaetako Campusean burutu den azken saioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

Informazio gehiago: birpentsatzen.eus

 {linkr:related;keywords:xzdc}

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren desegiteari STOP

Azken urte hauetan Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala Etxez Etxeko laguntzako zerbitzuaren desegitea eragiten ari den politika eramaten ari dela salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek Gasteizen. Sindikatuek adin nagusiko eta menpekotasuna duten pertsona asko babes gabe uzten ari direla azpimarratu zuten. Honekin batera azken 6 urteotan, izkutuan, 400 kaleratze baino gehiago eman direla salatu zuten.

Sindikatuen irakurketa


 

 

 

Obra publikoetan eraikuntzako hitzarmenaren aplikazioa exijitu dio LABek Bizkaiko Aldundiari

0

LABek elkarretaratzea burutu du gaur Bizkaiko Foru Aldundial herri lanetan bizkaiko eraikuntzako hitzarmena aplikatu beharrrean Kantabriakoa aplikatzen uzten duela salatzeko.

LABek idazki bat erregistratu du Diputazioan, Unai Rementeriari, Lehendakaritza Diputatuari, Zorrozako erresidentziako obratan gertatzen dena ezagutzera emateko, hau da, PECUSA enpresa kantabriarrak obrako langileei Cantabriako hitzarmena aplikatzen diela.

Hau gertatzen da instituzio publikoek hitzarmenaren baldintzen betetzearen zainta bere gain hartzen ez dutenean, enpresek herri lanetan zigorrik jaso gabe jokatzen jarraitzen dute.

Diputazioa egoera honen erruduna da langileei aplikatzen zaizkien lan baldintza eta soldatak kontrolazteari utzi baitio. Langile hauei Bizkaiko hitzarmena ez aplikatzeagatik hilabetero 350 euro gutxiago kobratzen dituztenaren errudun da Diputazioa. Gainera, Diputazioak bere erabakiak jaten ditu, 2013ko urriaren 29ko Gobernu Akordioak “kontratazioko Jarraibideak” onartzen ditu eta 4.3.1. puntuan dio lizitazio pleguek badutela lan kontuetan indarrean dagoen araudia betetzeko berariazko beharra.

Horrez gain, Lan Ikuskaritzan beste salaketa bat sartu dugu, Basurtoko tanatorioko obratan, azpikontrata batean, Errioxako eraikuntzako hitzarmena aplikatzen ari direlako.

Urtarrilaren amaieran, Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Etxebizitzako Sailburua zen Juan Maria Aburtori zuzendutako beste salaketa sartu genuen Bilbo-Mirafloresen auzoan diru publikoarekin egiten ari den herri lanean Cantabriako hitzarmena aplikatzen uzten zuelako. Oraindik ez dugu erantzunik jaso.

Hiru hilabeteetan, hiru salaketa jarri ditugu Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena aplikatzen ez delako. Hiru salaketa Lan ikuskaritzan eta obrak sustatzen dituzten instituzioetan ere. Hau da Bizkaiko obra pribatua zein herri lanetan bizi den egoera. Soldata murriztuak, lanaldi haundiagoak, prekarietatea eta lan istripuak. Enpresariekin ados jarrita dauden eta jendarteari eta milaka langabetuei bizkarra emanda beste aldera begira dauden politikoak daude honen atzean.

Gu gobernatzen jarraitu nahi duten politikoak dira prekarietate guneak sortzen ari direnak, diru publikoaz gizarte “dumpinga” erabiltzen duten enpresen kontura. Bizkaiko eraikuntzako hitzarmena ez aplikatzeak sortu duen egoeraren larritasuna hain haundia dan ze Lan Ikuskaritzak jokatutako papera zalantzan ipintzera behartzen gaitu.

Gertakari hauek erakusten dute herrialdeko hitzarmenen baldintzak betetzea bermatzen duten lan harreman berrien beharra, eta norabide horretan kokatzen dugu klausula sozialen aldeko LAB sindikatua erakunde publikoetan bultzatzen den kanpaina.

 

 

 

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa bihar Bilbon

Bilboko Koordinadora Feministak Maureen Ada Otuya eta Yenni Sofía Revolloren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko eta indarkeria sexistaren aurka irmotasunez erantzuteko inplikazioa aldarrikatzeko kontzentrazioa burutuko du, bihar apirilak 22, goizeko 09:30ean EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean.

ADA YENNI GOGOAN ZAITUZTEGU
INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGIN!
Bilboko Koordinadora Feminista

«Bilboko Koordinadora Feministatik datorren apirilaren 22an asteazkenez, kontzentrazioa burutuko dugu goizeko 09:30ean EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean (Bilboko Albiako Lorategietan) alde batetik, Maureen Ada Otuya eta Yenni Sofía Revolloren senide eta lagunei gure elkartasuna adierazteko eta bestetik, ondorengoa salatu eta aldarrikatzeko:

Salatzen dugu:
• Indarkeria matxista kasu larri honi ematen dioten trataera judiziala, azpikeria eta ankerkeriaren larrigarriei garrantzia kenduz eta indarkeria matxista eta gorrotozko delituaren tipifikazioa ukatuz.
Zer itxaron dezakegu horrelako sistema judizial batetik, aipatutako larrigarriak ukatu egiten dituena, Juan Carlos Aguilarrek egin ahal izan dituen bestelako feminizidio kasuak ikertzeko trabak ipintzen ari dena edo eta emakumeon kontrako indarkeriaren inbisibilizazioa bilatzen ari dena?

Aldarrikatzen dugu:
• Indarkeria sexistaren aurka irmotasunez erantzutea, emakumeontzako justizia eta jendartea eta instituzioen inplikazioa bi bilbotarron duintasunaren defentsan.»

 

 

 

Pertsona guztien zirkulazio askatasuna hildako gehiagorik egon ez dadin

Azken bi asteotan, 1.500 pertsona hil dira itota Mediterraneo itsasoan. Jadanik 2.000 lagun aurten. Kopuru anker eta izugarria hau, pasa den urtean hil egin ziren 3.500 pertsona migranteei gehitu behar zaie.

Egiazko genozidio baten aurrean gaude. Estatu Batuen eta Europako Batasunaren erabaki ekonomiko, migratorio eta politikoek kaosa, mafiak, pobrezia eta desesperazioa sortu eta sustatu baino ez dituzte egiten herri afrikarren artean. 

Halaber salatzen dugu inpotentziaz, amorruz eta minez Europako Batasunak itsasoan jendea salbatzeko baliabide tekniko eta humanoak murrizteko hartutako erabakia, “dei efektua” sortzen delakoan. Holako erabakiekin, gaur Luxenburgon bilduta dauden Europako Atzerri eta Barne Ministroek eragiten duten efekto bakarra milaka lagunen heriotza masiboa baino ez da.

Hilketa onartzezin hauen aurrean, Kapitalaren Europak Afrikako langileen bizitzarekiko duen mespretxuaren aurrean, LABek ozen aldarrikatzen ditu pertsona guztien zirkulazio eta egoitzarako askatasuna, baita asilo eskubidea onartzea ere Europan pobrezia eta gerretatik ihes egiten dutenentzat.
 

 

 

Osakidetzak txantaje eta konfrontaziorako bideari eutsi dio gaurko mahai sektorialaren bileran

0

Gaurko bilera fartsa hutsa izan da, eta LAB ez dago prest halakoetan parte hartzen jarraitzeko. Ulertzen dugu PNV urduri dagoela hauteskunde kanpainan gaudelako, baina zuzendaritza honela saiatu arren, pilota ez dago gure teilatuan. Apririlaren 23 y 24an grebara joango gara Osakidetza publiko eta kalitatezkoa defendatzeko.

Aurreko astean adierazi genuen bezala, gaurko deitua zegoen mahai sektorialaren bilera Osakidetzako langileok desmobilizatzeko saiakera hutsa baino ez da izan. Hain zuzen ere aste honetan deituta dauden bi greba egun deituta daude.

Salatu behar dugu Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera lotsagarria izan dela, inposaketa eta txantaia ere erabiliz. Izan ere, 2011ko garapen profesionala soilik ipiniko du martxan berriro akordio sindikalik eskuratzen bada. Bestaldetik, beste hiru gutxieneko puntuen inguruan ez du aurrerapausorik eman: EPEko plazen kopurua ez dute aipatu; ez dute onartzen ordezkapenak 1. egunetik egitea; ez daude prest jardunaldiaren luzapena bertan behera uzteko eta lapurtutako lizentzien inguruan ez dute ezer jakin nahi. Hori bai, mugikortasunaren terminoak inposatu nahi dizkigute.

Bitartean, gezurretan eta deskalifikaziotan aritzen dira komunikabideetan. Pentsatzen dute erabiltzaileok tentelak garela eta ez garela jabetzen gertatzen denaz eta zelan jaisten ari den Osakidetzan kalitatea. Gezurretan dabiltza ere soldata igoera eskatzen dugula diotenean.
 

 

 

Herri zein herritarren burujabetzaren alde, Euskal Herriak TTIPi ez

0


Larunbatean Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenak, sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialek osatuak, mobilizazioa ezberdinak burutu zituzten TTIPari ezetz esateko. Eguerdian Donostiako Bulebarrean konzentrazioa izan zen eta arratsaldez, manifestazio bana Iruñea eta Bilbon.

Bilbon, manifestazioa 20:00ak bueltan abiatu zen Plaza Eliptikotik. Pankartan, Euskal Herriko TTIPen kontrako plataformako eragileen ordezkariak, euren artean Sonia González LABeko kidea. Manifestazioa ehundaka pertsonak jarraitu zuten, Gran Vian zehar, Plaza Zirkularreraino. Hortik, Buenos Aires kalean behera Udaletxeraino eta Arriagako plazan amaitu.

Amaierako agiria LABeko Sonia Gonzalezek irakurri zuten euskaraz eta ATTACeko Jose Ramon Mariñok gaztelaniaz. Bilboko mobilizazioari amaiera emateko "TTIPez" zioen argizko irudia osatu zen, lurrean jarritako kandela eta telefono mugikorren laguntzaz.

Aurreko egunetan Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenak mahai-inguruak antolatu zituen Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Demokrazia eska dezagun! Botere multinazionalari atzera eginarazi diezaiogun! Irabazien aurretik pertsonak eta planeta!
Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenaren irakurketa

«TTIP-aren, CETA-ren, TISA-ren eta aldaketa librearen agenda korporatiboaren aurkako egun europar multisektorial eta deszentralizaturako eguna dugu gaur.

Europako jendarte zibil, sindikatu, nekazari eta oinarriko ekintzaile taldeek, egun negoziatzen ari diren TTIP, CETA, TISA eta komertzio askeko beste hainbat tratatu geratzeko eta pertsonen eskubideak lehenesten dituzten politika komertzial alternatiboak bultzatzeko helburuarekin bildu gara.

Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Komertzio eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (ingelerazko sigletan TTIP) eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Komertzio Integratuaren Ituna (ingelerazko sigletan CETA) dira komertzioa eta inbertsioak antidemokratikoki eta korporazio multinazional handien interes hutsera negoziatzen ari direnaren adibide adierazgarriak. Iritzi publikorako eskuragarri dugun informazioa gutxieneko izanik, lobby korporatiboekin gertatzen denaren alderantzizkoa da.

Itun hauek aurrera jarraitzen badute, enpresa multinazional handiek gobernuei arbitraje pribatuko tribunaletara auzitara eramateko eskubide esklusiboak izango dituzte, zeintzuek, legedi sistema nazionaletik eta europarretik independenteak izango diren. Gainera, araudi transatlantikoaren harmonizazioaren ondorioz, ditugun osasun eta segurtasun estandarrak gutxituko dituzte itun hauek eta herri zein gobernu nazionalen agintaritza ahulduko lukete frackinga eta transgenikoen erabilera bezalako praktika kaltegarriak prestatzeko. Oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuak ikusiko dira, pribatizatzen ez dituzten bitartean, eta lan eskubide zein eskubide sozialak larriki okertuak.

Egungo eredu sozialaren desegitearekin doaz lotuak politika hauek eta herstura, krisi eta ustezko lehiakortasuna gehitzearen beharraren izenean, oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzera presionatzen dituzte.

Gaur, Europako kaleetan publikoki geure desadostasuna ikusarazten ari gara. Herritarrengana bideratuko dugu aipaturiko politikaren eztabaida, non, Batzordeak zein europar gobernuek prozesu honetatik at mantentzeko asmoa duten eta politika ekonomiko desberdinen inguruko geure kanpaina alternatiboak egingo ditugun.

Ingurugiro, demokrazia eta eskubide pertsonal zein sozialekiko ditugun kezkak geurekin partekatzen dituzten mundu guztiko pertsonei geure elkartasuna adierazten diegu. Europako, Estatu Batuetako eta Kanadako herritarrek beren ahotsa entzuteko jartzen duten energiarekin, TTIP, CETA, TISA eta antzeko beste itunak geratuko ditugu.

BORROKA HAU IRABAZ DEZAKEGU!
BOTERE MULTINAZIONALEN AURREAN BATERATUAK!»

 

 

 

Urkullu eta Toñari erabaki propioak hartu eta Madrilgo sukurtsal izateari uzteko eskatu die LABek

LABek agerraldia egin du gaur Lanbide prestakuntzaren egoera aztertu eta Esatutik datorren araudiak gure formazio ereduan izango dituen ondorioak aztertzeko. Hau guztia, Lanbide Heziketak sortzen digu kezkatik egiten dugu. LABen ustez, gai honen inguruan ezer gutxi egiten ari da, eta hori oso larritzat jotzen dugu, kontuan izanik ze nolako garrantzia duen langileon kualifikaziorako eta gure ekoizpena hobetzeko.

Iosu Bilbaok formazioaren eboluzioa kokatu eta erreformaren elementu garrantzitsuenak aztertzen dituen txostena azaldu du.

Bea Martxuetak, bere aldetik, Urkullu Lehendakariari eta Angel Toña Enplegu Sailburuari erabaki propioak hartu eta Madrilgo sukurtsal izateari utz diezaiotela eskatu die.

Hurrengo neurriak hartzea aldarrikatu du:

– Lanbide Heziketa eredu propio baten garapena sustatuko duen apustu politiko eta instituzionala egitea eskatu die.
– Finantziazioari dagokionean Kutxa bakarrak euskal sistemaren defizit estrukturala dakar. Honekin bukatzea beharrezkoa dela adierazi du, eta horretarako, langileon eta euskal enpren kuotak kutxa bakarretik deslotzea aldarrikatu du. Azken hauek, hemen erabaki eta kudaetu daitezela eskatu du.
– Martxuetaren aburuz, diru iturria, formazioa sustatuko duen Lanbide Heziketa eredua helburu izan behar du, eta egun bitartekaritza lana duten CCOO-UGT eta Confebaskek duten bitartekaritza lanaren finantzazioarekin amaitu behar da.

 

 HOBETUZ ETA ENPLEGURAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAREN ARAUDI BERRIA
EGOERARI BURUZKO TXOSTENA
[EUS] [ES]

  

 


Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko bilera propagandistakoa deitu du berriz ere

0

Astebete baino gutxiago gelditzen denean sindikatuok deitu ditugun bi greba egunetarako, Osakidetzak mahai sektorial berri batera ditu gaitu astelehenerako. Deialdiaren forma zein edukiei erreparatuz gero, zoritzarrez negoziazioa desblokeatzeko zirrikitu itxaropentsua izan zitekeena, entretenitzeko maniobra eta langileak desmobilizatzeko saiakera hutsean gelditzeko trazak daude.

LABek honakoak salatu nahi ditu:

• Deialdia 2 egun eta erdiko aldearekin egin dute, asteazken arratsaldean heldu baitzitzaigun. Grebetarako aurre-abisuak aste santua baino lehen egin genituenez, hain epe laburra ez dago justifikaturik.

• Osakidetzak ez digu idatziz helarazi gai-ordeneko puntu gehienen gaineko informazioa.

• Eskatzen ditugun lau gutxieneko puntuetatik soilik bi jasotzen dira gai-ordenean: EPErako oinarriak aipatzen dira, baina ez plaza kopurua; eta lizentzien eta aurreko jardunaldiaren berreskurapenak ez dira biltzen.
Honek guztiak panorama ezkorra marrazten digu astelehenerako. Osakidetzak negoziatzeko borondate ezari eusten dio. Gatazka luzatzea eta bi greba egunetara eramatea Osakidetzako Zuzendaritzaren eta Darpon-en Sailaren ardura baino ez da. Gure gutxienekoak egingarriak badira, zergatik tematzen da PNV osasun publikoa gatazka etengabean mantentzean?