2026-06-19
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak txantaje eta konfrontaziorako bideari eutsi dio gaurko mahai sektorialaren bileran

Osakidetzak txantaje eta konfrontaziorako bideari eutsi dio gaurko mahai sektorialaren bileran

Gaurko bilera fartsa hutsa izan da, eta LAB ez dago prest halakoetan parte hartzen jarraitzeko. Ulertzen dugu PNV urduri dagoela hauteskunde kanpainan gaudelako, baina zuzendaritza honela saiatu arren, pilota ez dago gure teilatuan. Apririlaren 23 y 24an grebara joango gara Osakidetza publiko eta kalitatezkoa defendatzeko.

Aurreko astean adierazi genuen bezala, gaurko deitua zegoen mahai sektorialaren bilera Osakidetzako langileok desmobilizatzeko saiakera hutsa baino ez da izan. Hain zuzen ere aste honetan deituta dauden bi greba egun deituta daude.

Salatu behar dugu Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera lotsagarria izan dela, inposaketa eta txantaia ere erabiliz. Izan ere, 2011ko garapen profesionala soilik ipiniko du martxan berriro akordio sindikalik eskuratzen bada. Bestaldetik, beste hiru gutxieneko puntuen inguruan ez du aurrerapausorik eman: EPEko plazen kopurua ez dute aipatu; ez dute onartzen ordezkapenak 1. egunetik egitea; ez daude prest jardunaldiaren luzapena bertan behera uzteko eta lapurtutako lizentzien inguruan ez dute ezer jakin nahi. Hori bai, mugikortasunaren terminoak inposatu nahi dizkigute.

Bitartean, gezurretan eta deskalifikaziotan aritzen dira komunikabideetan. Pentsatzen dute erabiltzaileok tentelak garela eta ez garela jabetzen gertatzen denaz eta zelan jaisten ari den Osakidetzan kalitatea. Gezurretan dabiltza ere soldata igoera eskatzen dugula diotenean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.