100 lanpostu suntsitu, langile berriak subkontratatu, eta enpresetako langileei soldata era nabarmen batean jeitsi ostean, 2013ko abenduan, aipatu enpresa hartzekodunen konkurtso egoeratik atera zen.
MECANICA MALLABIN, DESPIDORIK EZ!
Hego Euskal Herrian, otsaila 219.944 langabeturekin itxi zen, hau da, aurreko hilabetean baino 1.649 petsona gutxiagorekin. Hala ere lan-eskatzaileen kopurua, mantendu baino gorantz doala esan dezakegu, urtarrilan baina 110 pertsona gehiagok eskatzen dute lana.
Izan ere, gaur enplegu-bulego publikoetan gutxi gora behera lehengo urtean baino 22.000 lan-eskatzaile gehiego daude, baina ez dira langabeziko datu ofizialetan agertzen okupatuta egon eta aldi berean enplegu hobe bat edo daukanarekin konpatiblea dena eskatzeagatik. Azken urtean egoera honetan aurkitzen den kolektiboak %62an egin du gora, honek agerian uzten du sortutako enpleguaren kalitatearen aurrean zer nolako ondoeza dagoen.
Gainera, sortzen diren lanpostu berrien lan baldintzek okerrera egiteari langabezi babes sistemaren gainbehera gehitu behar zaio, hain zuzen ere gaur egun langabezian dauden 122.529 pertsonek ez dute inolako laguntzarik jasotzen, hau da langabezian daudenen %55,3. Et jasotzen den laguntzaren kuantia %3 jeitsi da aurreko urtearekin alderatuz.
Dudarik gabe, langabeziaren txantaia erabiliz inposatutako eskubideen murrizketen eta krisiaren ondorioz langileria prezio altua ordaintzen ari da. Sakrifizioen banaketa ez da ekitatiboa izan; eta orain, ekonomiaren susperraldi progresiboa iragartzen den honetan, langileak —batez ere kapa kaltetuenak— koiuntura berriak sortu dituen benefizioetan partu hartu behar dute.
Enplegu establearen sorrera, soldata duinen ezartzea eta desberdintasunen txikitzea ez da merkatu indarren bat bateko emaitza izango, baizik eta politika plubliko alternatibo eta gaurko desastre soziala eragin dutenengandik erabat ezberdinen ondorioa baizik.
Hala ere, patronala eta PPren Gobernuak prekarietatea eta soldaten murrizketan, kotizazioen jeitsieran eta kaleratze merke eta errazetan oinarritutako konpetitibitate erdua zabaltzen jarraitzen dute. Azken batean, ezberdintasunera eta prekarietatera garaman konpetibitate estrategia bat, eta gainera porrot ekonomikora garamatzana.
LABek mobilizazioa eta ekitaldia burutu du gaur, MARTXOAK 3, duela 39 urte politiziak eraildako langileak omentzeko. LABek gogoan ditu langile haiek eta haiek hasitako lana bururaino eramateko borrokan jarraitzen dugu. Arratsaldeko 19:00etan omenaldi eta mobilizazioa izango da Gasteizen euskal sindikatuek deituta.

Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babesten dute.
Euskal Herrian, langileon gehiengoak, sindikalgintzaren gehiengoak, errealitate hau ontzat ez ematea erabaki du, hainbat greba eta mobilizazio burutu ditugularik.
Langileon borrokarekin, sindikalgintza eredu honekin, oztopatzen , mugatzen eta baldintzatzen jakin izan dugu patronalaren estrategia. Hauek ordea, ez dute mugarik nahi lan harremanen desarauketaren bidean. Horretara dator, Madrilen tramitatzen ari den Errege Dekretu Proiektu batetaz baliatuz, CONFEBASKek ELA eta LAB ilegalizatzeko eginiko eskaera.
Ohar hau izenpetzen dugun sindikatuon iritziz, lan mundutik kanpo nahi gaituzte eta hau, askatasun sindikalaren kontrako eraso larria da. CONFEBASKek ukatu egin du horrelakorik eskatu duenik, ez du argitu ordea zeintzuk diren Madrilera aurkezturiko alegazioak. Horrela, kontua isilarazi nahi dute. Azalpen hauek ez dira nahikoak eta gaiaren larritasunak eskatzen du eragile desberdinek CONFEBASKen kontrako jarrera argia azaldu dezaten.
Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) jarrera hau salatzeko erabateko adostasuna berresten dute.
Horregatik proposatu dugu eztabaidarako mozioa Gasteizko Parlamentuan (Martxoaren 6an eztabaidatu eta bozkatuko dena) eta proposatuko dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere. Zoritxarrez, dagoeneko ikusi dugu Gasteizko Gobernuaren jarrera zein den, CONFEBASKi berekiko duen erabateko menpekotasuna dela eta, eskaintzen dion babes politikoa onartezina da. Hori da elkarrizketa sozialeko mahaia martxan jarrita erakusten duena.
Guzti honengatik, behean sinatzen dugun sindikatuok, gure eskaera berresten dugu honakoa onartu dadin:
1. Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearekiko, hori jendarte demokratiko bat definitzen duten funtsezko osagai izanik; askatasun horren ikusmolde zabalaz ari gara, eta horren baitan sartzen da sindikatuei berez dagozkien interesak defenditzeko zein bitarteko erabiliko dituzten erabakitzeko zor zaien eskubidea.
2. Legebiltzarrak gaitzetsi egiten du Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura.
ELA-LAB-STEE-EILAS-ESK-EHNE-HIRU
Debaldea eskualdeko LABeko delegatuek bilera egin zuten atzo Arrasateko Kultur Ate aretoan. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoa, [Bir]pentsatzen jardunaldiak eta Euskal Herriko Karta Soziala izan zuten hizpide bertan. Batzarraren ostean martxoaren 14ko manifestazioara deituz ekimen ezberdinak burutu zituten.
Batzarrean jorratutako gaiak:
1. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoaren balorazioa: LAB sindikatuak hazkunde nabarmena izan du, batez ere Gipuzkoan. Bere maximo historikoetan dago.
2. Euskal Herriko Karta Soziala: karta Soziala gizarteratze fasean dago. Aipatu fase hau LABek enpresetan zein kalean bultzatuko du. Besteak beste, martxoaren 14an Bilbon, ESKUBIDE SOZIALEN ALDE lelopean Gutun Sozialaren gunea osatzen duten sindikatu eta eragileek deitzen duten manifestazio horretara joatea eskatuko die sindikatuek LABeko delegatu eta militanteei. Eta LABek ordezkaritza duen enpresetan propaganda kanpaina bat egingo da gutun sozialaren edukiak ezagutaraziz eta manifestaziorako langileak animatuz.
3. Sindikalismoa birpentsatzen. LABek aste honetako martxoaren 5 eta 6an jardunaldiak burutuko ditu, sindikalgintzak orohar eta LABek bereziki transformazio sozial eta politikorako tresna izateko egin behar dituen aldaketen inguruan hausnartzeko.
Bilera eta gero, gutun sozialaren inguruko propaganda banatu dute delegatuek, megafoniatik martxoaren 14an Bilbora joateko deia egiten zuen kuñakin lagunduta. Hona hemen argazkiak.
Azken egunotan, berriz ere, Dbus eta euskararen arteko aferak lekua hartu du donostiarron ahotan. Berriki ezagutu ahal izan dugun epaiak azken langile-poltsa bertan behera utzi du. Eta halabeharrez, langileok ezin ditugu metatuak ditugun orduak erabili, gure ordez lan egingo duenik ez baita etorri. Hala ere, ez da egia gure atseden egunak desagertu direnik, otsailaren 4ko Dvk zekarren bezala. Ez dakigu gipuzkoarron artean gure gremioaren inguruko ospe txarra hedatu nahian dabilen egunkari horrek bidaiarien urduritasuna ere elikatu nahi ote duen, behar bezala atseden hartu ez duten gidarien eskuetan leudekeela idatziz. Eta horren guztiaren errudun, nola ez, euskara, koofizialtasun asimetriko bateko alde txikitua.
Arestian aipaturiko media idatzi berberak zioenari aurre eginez, ez da egia aurreko urteetan buruturiko deialdietan euskararen erabilpena ziurtatzen zenik gidari berrien ahotan. Are gehiago, euskarari zegokion ariketa egin gabe utzita ere, azterketa gainditzea posible zen. Gezurra gezurraren atzetik, Donostiako autobus gidariaren irudi euskaldunago bat bilatu nahi duen edonor edota edozerren kontra.
Arreta publikoa eskaintzen duen langilea euskaratik gertuago jartzearen azken xedea ez da euskara ezagutzen ez duen pertsonak lan-poltsaren deialditik at uztearena, bidaiarien hizkuntza eskubideak bermatzearena baizik. Eta Dbuseko LABek zentzu horretan egingo du lan.
Aipaturiko azken ideia honekin loturik, gogoraraztekoa dugu otsail hasierako epai horrek ez duela bertan behera gelditu den deialdiaren deuseztapenaren ziotzat euskara aipatzen, deialdia bera gauzatzeko orduan buruturiko prozedura baizik. Gauzak ongi eginak daudenaren seinale.
Bukatzeko, Dbuseko erabiltzaile oro, bere eskubideak defendatzeko hautua egin dezan gonbidatzen dugu; eskubide guztiak, hizkuntza eskubidea barne. Haien eskariak Donostiako autobus zerbitzua hobetzeko gakoa baitira, euskararen normalizazioan barne. Gidariari ere, lehen hitza euskaraz.
LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak datorren martxoaren 5 eta 6an eta apirilaren 25ean burutuko diren "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" jardunaldien berri eman dute gaur Donostian. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Jagoba Zulueta, LABeko Formakuntzako idazkaria eta Ipar Hegoa Fundazioko arduradunak, sindikalgintzak egungo errealitate politiko, ekonomiko eta sozialean eragiteko eredu aldaketa baten beharra duela adierazi dute, eta jardunaldi hauek LABek, hemendik eta 2017ko kongresura arte, martxan jarriko duen sindikalgintza ereduaren gaineko barne eztabaidaren baitan kokatzen dela azaldu dute.
Ipar Hegoa Fundazioak jardunaldi hauek bultzatzeko erabakia hartu zuen kapitalismoaren azterketa sakona egiteko beharra ikusten baitzuen, kapitalaren berrantolaketa zer momentutan gauden ulertu eta planteatzen ari diren aldaketa sakon guzti horiek langileen egoeran zer nolako eragina izaten ari diren azalaratzeko. “Egoera aztertu eta gure eredua birpentsatu behar dugu” Zuluetaren iritziz. Eztabaida hau Euskal Herrian prozesu politiko historiko baten erdian emango da, aldaketa politikorako aukera izugarria dugu eskuartean eta prozesu hori ez dago prozesu ekonomikotik aparte. Gure ustez “sindikalismoak aldaketa politikoa bultzatzeko balio behar du, denontzako onuragarri izango den aldaketa politikoa”. Gogoeta guzti honi bide emateko antolatu dira jardunaldi hauek. Lehen atala martxoaren 5 eta 6an izango da eta bertan lagun ezberdinen ekarpena izango dugu, kanpoko zein bertako hizlariak izango dira gure artean.
LAB eraberritzen
“Sindikalgintzari buruzko eztabaida sakon bat irekitzera goazela” adierazi du Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusiak. Eztabaida honetan euskal sindikalgintzak aurrean dituen erronketaz, euskal sindikalgintzak momentu honetan eta etorkizunari begira jokatu behar duen paperaz eta batez ere euskal sindikalgintza langileak antolatzeko tresna egokia izan dadin egin behar diren aldaketak aztertuko ditugu. Sindikalgintzaz hitz egitearen emaitzetako bat “LAB eraberritzea” izango dela azaldu du Etxaidek. Hori da irekitzera goazen prozesua.
Gogorarazi du hainbatetan eskatu zaiola sindikatuari sindikalgintzaren inguruko gogoeta bat egitea, “sindikatuak interpelatuak izan gara gure eraginkortasunaren inguruan eta LABek ez du eztabaida hori saiestu nahi”. Guk eztabaida horri heldu nahi diogu eta eztabaida horren iparrorratza jada badugu: “ze sindikalgintza behar da gaurko errealitateari buelta emateko, ze sindikalgintza behar da egoera soziala eraldatzeko, ze sindikalgintza behar da langileok prozesu politikoaren protagonista izateko”.
Luze eta zabal
Erabakia ez da berria, 2008an, sindikatuan belaunaldi aldaketa izan zenean “gure konpremisoa aurreko belaunaldiaren borrokari jarraipena ematea zela” azpimarratu du Idazkari Nagusiak. Gaur bezala, orduan ere “oso argi genuen borrokari segida emateko sindikatua eraberritu behar genuela” eta hori izan zen zuzendaritzak hartu zuen eginkizun nagusia. 2008ko urte amaieran, erabaki hura bigarren maila batean utzi behar izan zuen sindikatuak krisiari aurre egin ahal izateko. Krisiari erantzutea behar beharrezkoa bazen ere, 2012ko kongresuan eztabaida albora ezin zela utzi agerian geratu zen. Kongresuan hartutako erabaki harri eutsiz “eztabaidari ekingo diogu modu antolatu batean”. Jardunaldi hauekin emango zaio hasiera eztabaida prozesu honi eta “2017ko kongresuan amaituko da, bertan erabakiko da LAB zer izango den”.
Eztabaidak sindikatu “guztia” bustiko duela azaldu du Etxaidek, sindikatuko egitura eta arlo guztiak. Luze eztabaidatuko dugu ere sindikatuaz langileak antolatzeko egitura bezala. Zerbait aldatu bada langileria izan da, hain zuzen ere erralitate berriak daude langileen artean, errealitate kontrajarriak sortu dituzte, interes kontrajarriak egotea bilatzen dute eta guzti horri ezin zaio erabaki bakar batekin erantzun. Gure ustez eredu sindikal berri batek dauden errealitate ezberdinei erantzun behar die. Eztabaida honen emaitza nagusia izan behar du berriro ere klase batasun bat eraikitzea borroka amankomunak egiteko.
Eztabaida irekia
Aldez aurretik badakigu patronalak zer nolako sindikalgintza nahi duen: lan erreforma ezartzen duen eredua finkatzen eta langileak horren arabera disziplinatzen jakingo duen sindikalgintza bat. Guk eredu hori baztertzen dugu. Badakigu ere Gobernuek zer nolako sindikalgintza nahi duten: beraien politikak ezartzen lagunduko diena. Eztabaida honen bitartez “jakin nahi dugu euskal langileek nolako sindikalgintza behar duten eta nahi duten”. Horregatik eztabaida hau ez da LABen egoitzetako lau pareten artean egingo, lantokietara eraman nahi dugu. Haratago ere joan nahi du LABek, “eztabaida irekia izatea nahi dugu” uste baitugu Euskal Herrian eztabaida publikoa eragin behar dela.
Eztabaida honekin LABen ibilbidean 4. Faseari ekingo diogu: lehena sorrerarena izan zen, 70. Hamarkadan langileei proposamen berri bat egin zitzaien; ondoren kontsolidazio fase oso bat etorri zen Rafa Diezek zuzendu zuena; belaunaldi aldaketa batekin transizio fase batean sartu ginen eta gaur, aurrera begira, fase berri bati ekingo diogu, LAB zer izango den definituko duena. Urrats garrantzitsu honetan Ainhoa Etxaidek dei egin die langileei eztabaidan parte hartzera.
Martxoaren 14an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioak deitu ditu Bilbo eta Iruñean, “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean. Gaur, eskubide sozialetan aldaketarako alternatiba badela aldarrikatzeko eta M14ra deituz giza katea egin du Bilbon. 11:30ean hasi da mobilizazioa, Eusko Jaurlaritzaren parean.
Ana Pérez (euskaraz)
Txejo Ortega (gaztelaniaz)
Bidean murrizketen kontrako oihuak entzun ahal izan dira, eta alternatiba eta Karta Sozialaren aldekoak. Gran Vian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren parean amaitu da mobilizazioa. Bukaerako interbentzioan, M14an kaleak betetzeak duen garrantziaz jabeturik, aldaketa soziala eta alternatibaren aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute.