2026-06-28
Blog Page 1120

Arabako Eskuhartze Sozialean urte osoan gaude zerbitzu minimoetan

Gaur, abenduak 16, bilera egin da Eusko Jaurlaritzan Arabako Eskuhartze Sozialeko sektorean, abenduaren 24a, 25a, 31a eta urtarrilaren 1erako deituta dagoen grebaren gutxieneko zerbitzuak zehazteko. Eusko Jaurlaritzaren proposamena izan da igande eta jai-egunetan lan egiten duten langile kopuru berdinarekin zehaztea gutxieneko zerbitzuak. Honek nabarmen utzi duela urtean zehar Arabako zerbitzu sozialek gutxieneko zerbitzuen mailan egiten dutela lan.

ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGTren oharra

Gaur, abenduak 16, bilera egin da Eusko Jaurlaritzan Arabako Eskuhartze Sozialeko sektorean deitutako grebaren gutxieneko zerbitzuak zehazteko bilera. Greba abenduaren 24a, 25a, 31a eta urtarrilaren 1erako dago deituta.

Bilerara Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta AISA Enpresari Elkarteko ordezkariak eta ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuetakoak.

Eusko Jaurlaritzaren proposamena izan da igande eta jai-egunetan lan egiten duten langile kopuru berdinarekin zehaztea gutxieneko zerbitzuak.

Azkenean onartu egin dugu aipatu proposamena onartzen dugulako erabiltzaileek ez dutela zertan egoera hau ordaindu. Hala ere salatzen dugu honek nabarmen utzi duela urtean zehar Arabako zerbitzu sozialek gutxieneko zerbitzuen mailan egiten dutela lan, greba baten gutxieneko mailan. Honek zerbitzu bakoitzean kalitatezko artatzea bermatuko duten langileen hazkundea aldarrikatzeko egoeran jartzen gaitu.

Bestalde, modu positiboan baloratzen dugu egindako greba deialdia baliagarria izan zaigulako zerbitzua esleitzen duten administrazioak eta enpresak mahaiaren bueltan lehenengoz elkartzeko. Sindikatuok mahai gainean jarri dugu zein arazo larria den egungo profesionalak azpiko kategorietan sartzea, horrek dakarren zerbitzuaren kalitatearen kaltettzearekin. Administrazioek esan dute aztertuko dutela lanpostuen egokitzea kategoria profesionaletara. Hortaz, ez dela gai itxia eta 2016an honi konponbidea emango zaiola.

Azkenik, AISAk ez du deialdia ulertzen bere arabera enpresek hitzarmena bete egiten baitute. Guztiz faltsua da hori, ondorioz, sindikatuok deialdia egiten diogu lehen greba eguna egin baino lehen hitzarmena bete dezaten deialdia bertan behera utz dezagun.
 

 
 

 

 

Suhiltzaile lege berriaren kontrako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu

Onartu nahi duten suhiltzaile lege berriaren aurka manifestazioa egin da gaur, hilak 16, Bilbon, Udaletxetik Aldundiaren Jauregira. Mobilizazio honen bidez tarmitazio bertan behera utzi eta negoziazioei ekiteko eskaria luzatu dute langileek.

Euskal Gobernuak uztailaren 21erako Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua deitu du “Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko Lege-Aurreproiektua” onartzeko. Onarpen hori lege hau onartuko duen tramite parlamentarioa hasteko aurretiko urratsa da.

LABek “suhiltzaileen legea” suhiltzaileak berak kontuan hartu gabe egiten ari direla salatzen du. Euskal Gobernuak nahita ez du egin sindikatuekin entzunaldi-tramiteaeta ez gaituzte aintzakotzat hartu ezertarako. LABetik uste dugu lege bat baliogabekoa dela bere eztabaidan parte hartu ezin badute haren eragin nagusia jasaten dutenek.

Suhiltzaileen aurkako lege bat da:
– Pribatizazioari ateak zabaltzen dizkiolako.
– Suhiltzaile laguntzaile, borondatezko suhiltzaile eta enpresako suhiltzaile figurak sortzen dituztelako segurtasunaren kontura, gure lanaren prekarizazioari ateak zabalduz.
– Funtzioen arautze urriarengatik. Erreskate eta salbamendu funtzioetan bigarren mailara baztertzen gaitulako.
– Suhiltzaile-gidaria postua C1 taldera pasa arren, lege berriak eragozten duelako beharrezko titulazioa ez duten suhiltzaileak talde horretara pasatzea. Gure ustez, Funtzio Publikoaren Legeak baditu formulak langile guztiak C1 taldera pasa ahal izateko.
– Koordinatze Batzordean (organo aholku-emailea, eztabaidatzailea eta parte-hartzailea) ez duelako partaidetza sindikala izan.

Hori guztia dela eta, LABetik lege honen tramitazioa berehala geldiaraztea eta suhiltzaileen zerbitzuetako sindikatu ordezkatzaile guztiekin negoziazioak irekitzea eskatzen dugu

 

 

 

“NUESTRO MAYO ROJO. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco 1848-1990″

0


“Nuestro Mayo rojo”
Interesa duen orok Ipar Hegoara zuzenduz eskuratu ahal izango du.

Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@lab.eus 
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo

Euskara Urdulizko ospital berrian: zaharra berri?

IRITZIA.- Edurne Agirre osakidetzako LABeko arduraduna eta Imanol Arruabarrena Osakidetzako LABeko euskara arduraduna

Osakidetzak jakitera eman duenez 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitalak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu Ospital honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzearen arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara Urdulizko Ospitalean.

Gure kezka azaltzeko, alderaketa bat. Pentsatzekoa da ospitalaren arkitektura eta diseinuari dagokionez, eman beharreko zerbitzua kontuan harturik egin dela eraikinaren diseinua. Alegia, ez dela egin beste eraikin batetako plano zaharrak baliatuz, egungo beharrak kontuan hartu gabe, eta gerora egokitzapen neketsu eta luzeak egitearen menpe. Begibistakoa da hori zentzugabea litzatekeela.

Arkitekturari dagokionez astakeria dirudiena, euskarari dagokionez, ordea, badirudi horrela egingo dela. Ospital berria sortzekotan, haseratik euskaraz lan egin, komunikatu eta zerbitzua eskaintzeko gai izango den ospitala sortzea da logikoena, eraginkorrena eta baita errazena ere. Euskara kontuan hartu gabe hala moduz sortzen bada, lan eta komunikazio hizkuntza bakarra, eta osasun-zerbitzu hizkuntza ere sarritan, gaztelera izango duten lan unitateak sortzen badira, pentsatzekoa da ze panorama izango dugun aurrerantzean. Hamarkada eta urte luzez euskararen normalizaziorako plangintzekin bueltaka, ezinean, langile eta erabiltzaileon hizkuntza-eskubideak eta osasun kalitatea bermatu ezinik.

Urdulizko ospitaleak euskalduna izan behar du lehen egunetik, hori bermatu beharra dago, eta hori, esan beharrik ez dago, euskarazko Hizkuntz Eskakizun eta Lanpostuen Derrigortasun Datak baino haratago doan kontua da. Gaur gaurkoz, 2015. urtean, onartezina litzateke euskara bigarren mailako hizkuntzatzat lukeen ospital berri bat sortzea. Garaiz daude Eusko Jaurlaritzako arduradunak. Urdulizko Ospital berria, ospital euskalduna.

 

 

 

Tolosaldean euskaraz lan egitea errealitate bihurtu behar dugu

Bihar, hilak 17, Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Tolosan. Tolosaldean euskara lan egitea errealitate bihurtu nahi dugu. Gure gazteak euskaraz lan egiteko hezi eta prestatu ditugu, eta gizartearen eskakizuna bide beretik doa, euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik, euskararen normalizazioa enpresetara hedatzeko erronkari heldu nahi diogu. Ilusio horrekin eskualdeko hainbat eragilek (lanbide ikastetxeak, sindikatuak, euskalgintzako eragileak…) elkarlanean dinamika berri bat aurkeztuko dugu.

Jai giro honetan, langileak Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigituz mobilizatuko dira

0

Kontsumora bideratzen gaituzten gabon hauetan, LAB-etik merkataritza sektorearen errealitatea azaleratu nahi dugu. Zehazki elikagai-merkataritzako langileen errealitate eta prekarietate gordina. Sektore feminizatua, esplotatua, jendartean gutxi baloratua eta noski gure lan-baldintzen ezaugarriek ere bigarren mailako langile bilakatzen gaituzte. Hau salatzeko eta Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigitzeko kalean izango gara abenduaren 18an eta lanuztea burutuko dugu 23an.

Azken urteotan elikagai merkataritza azalera handiko zentro eta enpresen menpean dago, enpresek mozkin izugarriak dituzte eta Bizkaian non-nahi irekitzen dituzte denda berriak. Hala ere, guzti honek enplegu gutxi sortzen du, zentro berriak lanpostuen amortizazioa edo lan-kontratuen flexibilitatea erabiliz estaltzen baitira.

Merkataritzako beste sektore batzuk baino soldata baxuagoak eta lan-ordu gehiago ditugu eta lan-kontratuen aldi baterakortasuna eta ordutegien malgutasunak langileon prekarietatea handitzen dute. Sektoreko langile asko enpresak inposatzen dien lan-baldintzak onartzera behartuta ikusten dutelarik euren burua.

Guzti hau gutxi balitz, hitzarmen berriaren negoziaketan patronala berriz ere langileen eros-ahalmena murrizteko neurriak aplikatzeko prest dator. Elikadurako patronalak gutxi kobratzen duten langile malguak nahi ditu eta askoren egoera prekario eta lan-beharraz aprobetxatzen dira.

Enplegua behar dugu, baina ez edonolakoa, ezin dugu lanean esplotatuak izan, pobre izaten jarraitu eta hile bukaerara heldu ezinik egoteko, elikadura kontrolatzen duten enpresek dirua zuzendaritzaren mozkinetara bideratzen duten bitartean.

Guzti honegatik, LABetik dei egiten dizuegu sektoreko langile guztiei datozen mozibilizazioetan parte hartzera (sindikatu guztiek deituta):

Abenduaren 18an kontzentrazioak.
– 12:00etan BM aurrean Ibaiondo, 3. Leioa
– 12:30ean LIDL aurrean. Avanzada, z/g. Erandio
– 12:00etan Bidarteko Ercorecan. Madariaga, 26 (Deustu, Bilbo).
– 12:30- Simply Garden. Madariaga, 10 (Deustu, Bilbo).

Abenduaren 23an lanuzteak enpresen aurrean langileen eskubideak defendatzeko. 2 ordu dendak zabaltzeko orduan eta 2 ordu dendak isteko orduan.

 

 

 

Sinadura bilketa martxan da Bilbao Kirolak-ek instalazioak erabiltzeko eskubidea eskatzeko

0

Guedan Servicios Deportivos Bibao Kirolaken azpikontrata da, Bilboko udal kiroldegietan zerbitzua ematen duena. Enpresako LABeko atal sindikalak sinadura-bilketa jarri du martxan langileen artean, hauek kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izan dezaten berriro.

Sabin Anuzitaren agindutara aurreko Bilbao Kirolaken zuzendaritzak egin zuen kudeaketa txarra salatu nahi dugu, Bilbao Kirolak-eko buruen senideek eta alderdi politikoetako kideek iruzurrezko erabilera publiko egin zenean. Anuzitak neurri drastikoak hartu zituen langile orori sarrera ukatuz.

Ulertzen dugu ez dagoela honetarako arrazoirik, prekarietatean lan egiten duten langileen kasuan, lanaldi partzial ugari dituena azpikontratatutako enpresa batean. Ondorioz, ulertzen dugu zerbitzu ona eman ahal izateko baldintzetan egoteko dituzten bitartekoak eskaini behar direla. 120 sinadura baino gehiago jaso dira eta beste sindikatuei dei egiten diegu ekimen honekin bat egin dezaten.
 

 

 

Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu, Ibon etxea!

Ibon Iparragirre, gaixotasun larria eta sendaezina duen euskal preso politiko Ondarrutarraren egoera salatzeko eta bere askatasuna eskatzeko Ikasle Abertzaleak eta LABek manifestazioa deitu dugu abenduaren 17rako. Mobiliazioa eguerdiko 11:30etan hasiko da.
 

 

 

Aldaketa klimatikoa gelditzeko, aldaketa soziala

0

IRITZIA.- Bea Martxueta eta Urtzi Ostolozaga, LABeko batzorde sozio-ekonomikoko kideak

Mesfidati eta arduraz bizi izan dugu Parisko Klimaren inguruko Goi Bilera hau, Kioton erabakitako adostasunak berretsi behar izan dituzte, eta protokolo horren helburuak ez dira nahikoa izan eta protokoloa bera, ez da eraginkorra izan gainera. Beharrezkoak diren neurriak ez dira sinatuko Parisen, negoziatzen aritu diren dokumentuek ez dute halakorik jasotzen, ez dira beraien interesetara egokitzen.

Oso teknikoak diren iritzi asko darabiltzagu aspaldian esku artean. Aldaketa klimatikoaren ondorioak horrenbestekoak ez izateko zer egin behar den eta, zer egin behar ez den diote. Orain hartzen diren erabakiak, eta berandu gabiltza, egoera atzeraezina izan ez dadin guztiz beharrezkoak izan behar dira. Ezin daitezke borondatezkoak izan eta, legez bermatuak izan behar dira, eskubideez ari garelako. Hausnarketa politikoa burutu behar da, teknikoa baino askoz sakonagoa. Arazoaren sustraietara jotzen ez bada, alperrik dabiltza. Gatazka armatuez, goseteez, pobreziaz, pobrezia energetikoaz, desberdintasun sozial gero eta sakonagoetaz, aberatsak blindatzeaz, gaixotasunez, bi mundu paralelo sortzeaz ari gara.

Parisen bildu direnak gurekin bukatuko duten birusak dira. Epe laburrera begirako beraien interesen alde dabiltza. Hori da hain zuzen ere kapitalismoa, hain injustoa den sistema, bizitza babestu eta zuzentasun soziala lortzeko gai ez dena.

Desertizazio prozesua edo poloetako izotza urtuz joatea atzeraezinak izango diren prozesuak izango dira. Nahiko kalte eragin dute eta, “dute” diogu, egoera honek arduradun zehatzak dauzkakalako. Arduraz jokatuko dugunok, boterea hartu beharra dugu egoera iraultzeko. Partxeak jartzeak ez du balio, sistema errotik aldatu beharra dago. Pertsonak eta planeta erdigunean jarri beharra dago eta horretarako, sistema lehenbailehen aldatu beharra dago.

Lan mundua da jendarteak eta baliabide naturalek bat egiten duten gune nagusia. Beraz, langileen ordezkariok, sindikatuok, zeregin handia dugu, erakundeetan eta produkzio guneetan eragiteko. Erabakien jabe izan behar dugu. Inposatzen diguten ereduaren aurrean, alternatibak badira eta bestelako ereduak konfrontatu behar ditugu. Eta, gure apostua, jendarteko gainontzeko eragileekin batera, lan hori egitea da. Prozesu sozial zabal eta anitza jarri dugu martxan horretarako. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, naturaren eskubideak ere jaso ditu eta, klima aldaketari aurre egiteko eskubide horrek marko araugilean jasota izatea da aterabide bakarra.

Aspalditik gabiltza jendarte eredu alternatiboa eraiki beharraz. Alternatibak badirela eta egingarriak direla Alternatiben Herrian adierazi genuen urrian, eta bide horretatik jarraitzeko asmo irmoa dugu. Jendarteko benetako beharrizanak asetzeko ekoiztea nahi dugu. Demokratikoki erabakitzea beharrezkoa da eta, produkzio horrek ekosistemaren erritmoak errespetatu beharko ditu. LAB sindikatuan, sindikalgintza eredua birpentsatzen gabiltza, hausnarketa eta eztabaida prozesu horretan, erdigunean kokatuko ditugu ekofeminismoa, ekosozialismoa eta deshazkundea. Energia hornitzaileak diren enpresak kontrol publikoaren esku izan beharko dira. Langile eta erabiltzaileen esku, pobrezia energetikoari aurre egiteko, berdin herritarren gutxieneko beharrizanak asetzen dituzten beste sektoreak ere. Lan baldintza duinak bermatuz eta soldatak mantenduz, lan jardunaldiak murriztu beharko dira eta erritmoak murriztu. Hauek dira benetan hartu beharreko erabakiak.

Euskal Herrian mugimendu ekologista indartsua izan dugu beti eta, sindikatuaren elkarlana beti izan da sendoa. Lemoiz gelditu genuen, orain Garoña ixtea derrigorra dugu. Frackinga bezalako teknikak legez kanporatuak izan beharko lirateke, Kantauri itsasoan hidrokarburorik dagoen ere ez dugu ikertzerik nahi. Gu energia berriztagarrien eta ordezkagarrien aldekoak gara. Energia eta urak administrazio publikoen eskuetan egon beharko lukete eta, negoziorako baino beharrizanak bermatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko balio beharko luke. Hondakinei dagokienez, errauskailuak gaixo sortzaileak eta kutsakorrak izanik, gehien birziklatzen duen teknikaren aldekoak gara. Helburua zero zabor izan behar da. Mugikortasunari dagokionez, ikasleak eta langileak lanera eta ikastera, eskualde barruan eramango dituen garraio publiko eta kolektiboaren alde egingo dugu, AHTa bezalako proiektu inposatuen aurrean.

Parisen hartuko diren irtenbideak beraz, gutxi batzuentzako irabaziak baino bilatzen ez dituen sistema aseezin baten partxe hutsak baino ez dira. Beraiek diseinaturiko egoeraren aurrean mantso, beldurrez eta isilik eduki nahi gaituzte. Gainera, horretarako eragiten dituzte momentu honetan bizi dugun shock egoera bezalakoak. Baina Euskal Herrian hasi dugun bidea ezingo dute geratu bertoko interes eta gobernu neoliberalek ere. Ilusioz sortzen eta aldarrikatzen jarraitzeko asmoa dugu, bestelako jendarte eredua lortu arte.