2026-08-14
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaTolosaldean euskaraz lan egitea errealitate bihurtu behar dugu

Tolosaldean euskaraz lan egitea errealitate bihurtu behar dugu

Bihar, hilak 17, Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Tolosan. Tolosaldean euskara lan egitea errealitate bihurtu nahi dugu. Gure gazteak euskaraz lan egiteko hezi eta prestatu ditugu, eta gizartearen eskakizuna bide beretik doa, euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik, euskararen normalizazioa enpresetara hedatzeko erronkari heldu nahi diogu. Ilusio horrekin eskualdeko hainbat eragilek (lanbide ikastetxeak, sindikatuak, euskalgintzako eragileak…) elkarlanean dinamika berri bat aurkeztuko dugu.

EGITARAUA

Dinamikaren aurkezpena.

Tolosaldea, datu sozio-linguistikoak. Herritarrek zer diote?

Datuen eta iritzien irakurketa: KIKE AMONARRIZ 

Enpresetan ere euskaraz ari dira:

■ LEIRE OKARANZA. (Fagor Koop.)
■ IRAITZ PEREZ DE GOLDARAZENA (Oreka IT).
Dinamikaren egituratzea eta lan prozedura:
■ Tolosaldeako lan mundua euskalduntzeko MAHAIA. 
■ Euskaraz lan egin nahi duten enpresen SAREA. 
 
Hausnarketa:
■ JOSEBA BARANDIARAN. (Ekonomilaria)
■ ESTITXU GARAI (Komunikazio aholkularia eta EHU-ko irakaslea).

Azken mezua, ELA-LAB sindikatuetako ordezkariak. 
 
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...